Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
4. eguna: Dublin, Irlanda
Atalak: Irlanda
Tourraren topagunea jendez lepo
Dublinek atzo eragin zidan hiri ederraren itxura indartu du. 500.000 biztanle inguru dituen Irlandako hiriburuak ehunka txoko ikusgarri eta milaka pasarte historiko ditu. Leku eta igarobideak ezagutzeko aukera asko daude. Nik “free walking tour” edo doako oinezko tourra gomendatzen dut. Horretan jarduten dute enpresa askok. Nik Europako hiri askotan lan egiten duen “Sandeman´s New Europe” delakoa aukeratu dut Edinburgotik ezagutzen dudalako. Egunero bi tour egiten dituzte 11:00etan eta 13:00etan; udaletxe ondoko plazatik hasita. Ni bertaratu naizenerako jada 11:00ak dira. Guztira 60 pertsona inguru egongo gara eta hizkuntza desberdineko taldeetan antolatu behar gaituzte. Nik tourra ingelesez aukeratu dut eta nire hizkuntza bera hautatu duen taldearengana hurbildu naiz. Bertan 23 urteko gidak bere burua aurkeztu eta udaletxean barrena jarraitzeko eskatu digu. Tipoak Blathmhac du izena, izen guztiz irlandarra da eta lorearen semea esan nahi du. Arkitekturako ikaslea da, baina historiaz ere lepo daki eta baita kontakizunak modu atsegin eta umoretsuz egiten ere.
Dublineko gaztelua
Blathmhacekin azkenean lau ordu ibili gara gora eta behera Dublineko txoko interesgarri guztiak eta bertako istorioak ikusi eta ezagutzen. Dublineko hiria sortu zen lekura ere eraman gaitu. Bertan, azaldu digu ur beltza zuen putzu baten ondoan erabaki zutela Dublin hiria sortzea eta horren ondorioz, Dublinek Irlandarrez igeritoki Beltza esan nahi duela. Horretaz gain, gaztelua, udaletxe zaharra eta berria, katedrala, Unibertsitatea (Trinity College), Parlamentu zaharra eta berria, Temple Bar deituriko artisten auzo bohemioa… ikusteko aukera izan dugu. Tourra parke batean amaitu dugu eta bertan Irlandako banderaren esanahia azaldu digu. Irlandako banderak hiru marra bertikal ditu; orlegia, zuria eta laranja, ezkerretik eskuinera hurrenez-hurren. Orlegia eta laranja Irlandako bi erlijio nagusien koloreak dira; kristautasuna eta protestantismoarenak. Horien artean dagoen zuriak, berriz, bakea aldarrikatzen du. Lastima lehenago egon naizen iparraldeko gunean zati zuri horrek ez duela eduki beharko lukeen indarrik izan.
Dublin sortu zuten lekua. Lehen putzu beltza zegoen tokian gaur jardina dute
Amaitzeko, nahiz eta tourra doakoa izan amaieran borondatea eskatu digute, beti ere gidak eginiko lan on ala txarraren araberakoa da. Borondate hori da gidek duten soldata bakarra. Kontutan izanik gure taldean 25 pertsona garela eta bataz besteko bi euroko saria jasoko duela, Blathmhac lagunak merezitako 50 euro inguru irabazi ditu.
Egun borobila, baina neketsua…