Aitor Agirrezabalaga (1985, Donostia)
Glasgowtik Derryra hegazkinez joango naiz. Handik Dublinera autostopean. Hegazkina hartu eta Kroaziara, handik autostopean berriz, nolabait Errumaniara heltzeko asmoz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Rozyo(e)k 18. eguna: Gudevica, Bulgaria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Sai(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
- Txope(e)k 28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria bidalketan
6. eguna: Zadar, Kroazia (Plitvice-ko parke naturala)
Atalak: Kroazia
Lagun berriekin leku berritan
Goizean goiz geratu gara Zadarreko Youth Hosteleko atean Marta eta biok Bittor eta Iaskirekin Plitvice izeneko parke naturala ikusteko. Herenegun ez nekien gaur zer egingo nuen Zadar aldean, baina Kroaziako parke natural bat ikusteko aukera sortu zait hiru lagun berrirekin. Hau da hau!
Lagun berriek alokatu duten autoan sartu eta kostaldetik barrualderantz abiatu gara. Inguru hauetako bideak ez dira oso onak; nahiz eta bidaia ez oso luzea izan, 140 kilometro, bi ordu baino zerbait gehiago igaro dugu autoan. Hurrengo egunetarako kontutan izan beharko dut… Euskal Herrian 100 km/h bataz bestekoan aise mugi gaitezke hainbat tokitara baina hemengo bideek ez dute abiadura horretan joateko aukera ematen.
Itsasertz honetan itsasotik kilometro gutxira mendilerroa hasten da, horrek asko harritu nau. Leku batzuetan uretatik 500 metroko garaiera 10 kilometro daude soilik. Gainera, haran estu baten bitartez mendi lerroak pasa ostean berriz ere lautada galantak ikus daitezke. Oso polita eta nahiko hezea da. Nahiz eta mediterranioko herrialdea izan, urtean zehar egondako euriteen ondorioz, barrualdea kolore berde argiz beteta dago. Badirudi ez dutela lehorteekin arazo handirik
Plitvice panoramikoa
Plitviceko parke naturala ikaragarria da. Parketik zehar oinezkoentzat hainbat bide daude. Gainera, oso ondo antolatu dituzte bideen arteko loturak 4×4 erako autobusean eta barkuan joateko. Guda garaian onik amaitu zuen leku bakarrenetakoa izan zen parkea. Nahiz eta gertu borrokan aritu ejertzitoei ez zitzaien halako naturaren altxorra txikitzerik bururatu. Neurri batean esan daiteke, Plitvicek Balkan inguru honetako hainbat kultura eta etnien artean lan bateragarria egin zuela. Nahiz eta taldeak beren artean gorrotatu eta borrokan aritu, leku hau guztiek babestu zuten.
Ur-jauzia besarkatzen.
Parkean tamaina desberdineko 16 laku daude. Altuera eta leku ezberdinetan egoteagatik kasu batzuetan ur-jauzi ederrak daude. Laku eta zingiren gainetik ibili gaitezke, egurrekin egindako bideetatik, bi albotara baso berde eta tropikal antzekoak ikusiaz. Paraje itzela benetan. Hori bai, gaur egun nahiko masifikatua dago, udan bideek hiri bateko erdiguneko kale nagusiak dirudite. Jende multzo handia biltzen da, artaldeen moduan guztiak bide bera egin eta lakuen artetik beherantz ibilian argazkiak ateratzen dituzte. Esperientzia bikaina Plitvicekoa.
Plitvicen ere etxean gaude
Gaurko kontakizuna ezin amaitu “isun baten istoria” kontatu gabe. Parketik Zadarrera itzultzan, herri baten irteeran poliziak autoa gelditzko eskatu digu abiadura handiegian joateagatik. Kontrolean dauden bi poliziek Bittor, gidaria, euren autorantz eraman dute. Hasiera batean 150€ inguruko isuna jarriko diotela azaldu dute. Momentuan Bittor kexuka hasi da; ez gindoazela hain azkar, diru asko zela… esanez. Poliziak hori ikusita galdera bakarra egin dio; “Isunarekin tiketa nahi duzu?” Bittorrek ezetz erantzun eta isuna 30€-koa bihurtu da. Horrekin ikas daiteke Kroazian paper faltagatik edo, tiketek gehiegizko prezioa dutela. Beraz, norbaiti antzekorik gertatuz gero, badaki…
Ikaragarrizko paisaiak eta lagun berri jatorrak, zer gehiago eska dezaket?