Liber Prodigiorum
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: urria, 2013
Urr26 0

Mamuak, etxe sorginduak eta antzekoak, zer ote dira?

Posted in Sailkatugabeak

Aste honetan Defuntuen Eguna datorrenez, mamuen balizko azalpen batzuri buruz ariko gara. Aurretik bihoa: ez gara eztabaida metafisikotan sartuko, heriotza ondoreko bizitza badagoen edo ez eta horrelakoetan, baizik eta mamu bat “ikusi” duela ziurtatzen duenak, benetan zer ikusi duen azaltzen saiatzen baizik. Kasu hauetarako azalpen zabalena edo ugariena iruzurra izango da, jakina. Mamuak ikusi dituela edo izpirituekin komunikatzeko gai dela ziurtatzen duenak, ia beti etekin ekonomiko...

Read More
Urr22 0

Voynich eskuizkribua: liburu ulertezina

Posted in Azalpenik gabekoak, Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak

1912. urtean Erromako jesulagunen Colegio Romanon (egungo Unibertsitate Gregorianoan) diruz eskas omen zebiltzan, eta mendeetan zehar bildutako ondasunetako batzuk erdi ezkutuan saltzea erabaki zuten. Wilfrid Voynich izeneko bildumazale batek liburutegiko 30 ale erosi zizkien. Hauen artean egun bere izena daraman eskuizkribua, orduan ezagutzera eman zena eta oraindik gaur egun ezagutzen dutenen kuriositatea eta irudimena pizten dituen liburu bitxietan bitxia. Voynich eskuizkribua pergaminozko...

Read More
Urr17 0

Michelle Funk: ordu bat baino gehiago ur izoztuetan murgilduta

Posted in Azalpenik gabekoak, Bizitza errealeko X taldea

Guk, gizon-emakume arruntok, minutu erdi eta minutu bat artean gutxi gora-behera eutsi diezaiokegu arnasari urpean. Ongi trebatutako igerilariek bi eta hiru minutu ere eutsi diezaiokete. Perla arrantzale japoniarrak sei eta zazpi minutura heltzen dira, eta munduko errekorra bederatzi minututan dago, murgildu aurretik oxigenoa hartu gabe. Ordu erdiz oxigenoa hartu eta gero murgilduz, errekorra hogeita bi minutura heldu da duela gutxi. 1986 urtean oxigenorik gabe bizirauteko gaitasunari buruz...

Read More
Urr13 0

Giza-berogailu budistak

Posted in Bizitza errealeko X taldea

Pop kulturaren edo New Age modaren eraginez, guztiok entzun dugu noizbait moje budistek meditazioaren bidez erdiets ditzaketen mirarien berri. Gu bezalako sineskaitzentzat halako zurrumurru eta kondairek beti iruzurren antza hartzen dute, edo sekta edo antzeko zerbaiten propaganda (ustez erakargarri) baten susmoa: zoko bakarti eta ezkutatu batean, Mendebaldeko pentsamolde arrazionalistatik urrun, bilakatzen ari den mendetako sekretu bat jakinaraziko zaigu, gure begien aurrean eta gure...

Read More
Urr08 0

Holandar Hegalariaren elezaharraren egia

Posted in Naturaren bitxikeriak

Lasai: nahiz eta mamuak eta elezaharrak aipatu izenburuan, ez dugu Iker Jiménez eta antzekoen ildotik jarraitzeko inolako asmorik, kontrakoa baizik. Hauek mamu, izpiritu edo martetarrei leporatzen dizkiete fenomeno (edo iruzur) ugari, eta guk fenomeno horiek azalpen zientifiko eta arrazional erraz bat daukatela gogoratu nahi dugu. XVII. mendetik hasita eta orain dela gutxira arte, “Holandar Hegalariari” buruzko elezaharrak kontatu dituzte marinelek. Holandar Hegalari hau ustezko mamu...

Read More
Urr06 0

Bagdadeko pilak

Posted in Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak

Egun Bagdad, Irakeko hiriburua, ez dago munduko bidaia agentzien eskaintzen ezta turisten helburuen artean, guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik; baina guztiok badakigu ere egungo Irakeko lurrak mendeetan zehar zibilizazioen jaioterri eta iturri izan direla eta bertan aurkitu direla garai askotako aztarna arkeologiko garrantzitsuenetarikoak. Horregatik, Bagdadeko Nazio Museora bidaiatxo bat interesgarria gerta daiteke … museoak oraindik zutik badirau (antza denez, bai, zutik...

Read More
Urr01 0

Henrietta Lacks andrearen zelula hilezkorrak

Posted in Bizitza errealeko X taldea

Henrietta Lacks izeneko andrea umetokiko minbizi batek jota hil egin zen 1951n, baina bere gorputzetik baimenik gabe eta jakinarazi gabe erauzitako zelulek egundaino bizirik eta ugaltzen diraute, eta azken hamarkadetako biologia eta medikuntza ikerketetan funtsezko lanabes izan dira. Henrietta Lacks Baltimore hiriko Turner Station izeneko auzo txiro batean bizi zen arraza beltzeko emakumea zen. Hogeita hamar urte zituela eta bere bosgarren seme-alaba erditu ondoren, odol jario handiak eta...

Read More

Ibon Larrazabal

Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.

Azken bidalketak

  • “Copiale Cipher”: masoien eskuliburu ezkutua
  • Oroimena daukan metamateriala
  • Longyouko haitzuloak
  • Overtoun Zubiaren misterio lazgarria
  • Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena”

Iruzkin berriak

  • Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
  • Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
  • Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Azalpenik gabekoak
  • Bizitza errealeko X taldea
  • Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak
  • Naturaren bitxikeriak
  • Oraintsu argitutakoak
  • Oraintxu argitutakoak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia bitxia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA