KOMUNZKI
Hasiera » Ekonomia » Kapitalaren hutsalkeria
Mar18 0

Kapitalaren hutsalkeria

Atalak: Ekonomia, Euskal Trantsizioaren Kultura, Gaizkiaren hutsalkeria, Picasso, Pintura

 

 

Egun batean Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsalkeriarena irakurri zenituen, baita Adolf Eichmannen erantzunak bere azken epaiketan ere. Kanten etika edota zeinahi burubide erabiltzera ausartu zen Eichmann bere defentsan, gaizkiaren hutsalkeria halakoxea baita, basakeria-egoera normalizatu bat, buruko mekanika koipeztatu batean, non argudio guztiak balio berekoak diren, idioziaren, arduragabetasunaren eta kalte sortuaren artean. Hutsaren hurrengoa da edozein esapide, hutsaltasun horretan, non egia eta gezurra, sormena eta eromena, adimena eta krimena nahasten diren.

 

Hura irakurri zenuen bezain fite, armada naziaren hegazkinek bonbardaturiko Gernika etorri zitzaizun burura, eta jarraian Picassoren koadro handia gogoratu zenuen: zaldia, zezena, gudariaren besoa eta, batik bat, kinkea eskuan, gaizkiaren huskeriak eman ezin duen esplikazioa eskatzen duen emakumea.

 

Hau dena gomutatu zenuen duela egun gutxi batzuk emakume gazte baten hitzen harira. Vienan nazioarteko gazteria sozialistaren batasuneko idazkaria izan zen emakume honek opari bat jaso zuen: zapatila nabarrak, kolorez josiak, Picassoren zaldiaren irudia margotua eta guzti. Bezuza honen berria dugu, berak oinetako kikirriki eta pintoreskoen argazkia egin eta txiokatu zuelako, alaitasun legitimoa bezain hutsala erakutsiz hurrengo hitzekin: “Caballo de Guernica! Ole ole y ole!!”.

 

ZaldiEsku_Aiestaran_txiki

 

Honen aurrean ezinezkotzat jotzen duzu historiaren eta tragediaren hutsalkeria salgaiaren fetitxearekin bat datorrela saihestea. Eta gauza bera pentsatuko duzu egun batzuk beranduago, Gernikatik kilometro gutxira, nazioarteko plutokraziaren ordezkari adierazgarrienek goi-bilera ospatu zutenean. Gailur hartan ekonomia ministro bat zegoen, Lehman Brothers korporazioaren aholku-kontseiluan parte hartu zuena, orain porrot egindako nazio batean bere irizpideak inposatzen dituena. Bilera elitista hartan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria agertu zen, etengabe soldaten murrizketa gomendatzen duena, urtean 324.000 euro garbi jasotzen dituena. Ospakizun xelebre hartan monarka bat ere azaldu zen, curriculumean bere familiaren ustelkeria kasuak eta petrodolar arabiarren xekeekiko harreman estua dituena. Hain modutan hiru pertsonaia itzaltsuen etorria estimatu eta ohoratu zuten, ezen aurresku bat dantzatu zuten maiestate guztiz gainekoaren aitzinean.

 

Bilbo_Lagarde_txiki

 

Biharamunean, Euskadin gehien irakurtzen diren egunkarietako batek bere lehen orrialdean hurrengo titulua jartzea erabaki zuen: “Lider ekonomikoek Bilbon Espainiaren hazkunderako itzulera babesten dute”. Orrialde berean, behean eta eskuinaldean, komunikazio taldeko publizitateak erosketetarako orga bat iragarri zuen, janariz betea, lauki bitxi batetik: “El Correo-k eta Carrefour-ek dohainik ekartzen dizute 70 eurotan zenbatetsitako orga hau”.

 

Halakoetan zeure buruari galdetzen diozu gaizkiaren hutsalkeria atzoko gauza ote den, edo, gaur, alderantziz, salgai fetitxizatu eta kapitalizatuak bilakatu ote garen, etxe desjabetzeen eta bizitza deuseztatuen garaian.

 

 Correo_Aiestaran_txiki

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Gabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan | KOMUNZKI - […] zaituzte”. Baina ez da egia: Pirinioetako alde honetan jendea hiltzen da hilero, astero, egunero, titaniozko eta porlanezko egi hipermodernizatuen…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA