KOMUNZKI
Hasiera » Albert Camus » Auschwitzetik, Gernikatik
Api27 0

Auschwitzetik, Gernikatik

Atalak: Albert Camus, Faxismoa, Lauaxeta, Literatura, Paul Celan, Theodor W. Adorno

 

 equipo-cronica-lavisita-Aiestaran

 

Museoko hormetan zintzilikatu nahi lituzkete atzoko hildakoak, baina koadrotik ateratzen eta erortzen dira behin eta berriro. Gorpuak ez dira objektu estetikoak, iraganeko gorputzak baizik. Trazu orotan oroimenaren hari gorria edireten dugu, ikuskizunaren gizartearen kulturan sartzen ez dena. Eta bisitari ofizialak hurbiltzen direnean, koloreak eta irudiak zirkintzen eta inarrosten dira.

 

Hainbat egunetan marrak eta lerroak ez dira nahikoak. Nola irakur ditzakegu gaur Robert Antelme eta Odette Elina, koroarik eta arantzarik gabeko giza espezie biluzia? Non geratu ziren idazkeraren ahaleginak, mundua lekurik hoberenean kokatzerakoan? Albert Camusek izkiriatu zuen XX. mendea beldurraren mendea izan zela. Halaberki Theodor W. Adorno muturtu zen eta olerkigintza debekatu zuen Auschwitzen ondoren. Paul Celanek erantzuna eman zion, uretan bere bizitza ere emanez.

 

Hainbat egunetan ez da erraza idaztea. Orduan irakurtzen dut. Gaur bezala. Munstro abertzalea liburuan aurkitutako poema bat leitu dut. Bertze batek sorturiko lerroetan oroitzen dut, gorputzak erail eta desagertuz, hizkuntzaren lekua husten dela, berbek isiltasunaren hutsunean egiten dutela hitz, Lauaxetaren zain.

 

POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN

Paul Celan haserretu zen

Theodor W. Adornok baieztatu zuenean

Auschwitzen ondoren

ez zegoela lekurik olerkigintzarako.

Alde batetik, Paul Celan juduak egin zuen poesiak

erakutsi zigun

nazionalsozialismoaren ondoren

olerkigintzarako leku handia izateaz gain

poesia ezinbestekoa zela

hizkuntzaren totalitarismoari aurre egiteko.

Beste aldetik, Theodor W. Adornok

arrazoia zuen

Auschwitzen ondorioz

kultur haustura sortu zelako.

Garai hartan

gure artean ere

ez zegoen leku handirik olerkigintzarako

Gernikak erakutsi zigun erara.

Poesian

gure kultur haustura

sortu zen,

erreketeek eta nazionalkatolikoek

Lauaxeta atxilotu zutenean,

Gernikako bonbardaketa salatzearren.

Olerkaria fusilatuz

Lauaxetaren poesiaren etorkizuna galdu zen,

herriaren geroa txikitu zen eran

Gernikako bonbardaketan.

Poesiaren zati bat,

hizkuntzaren leku bat,

galdu zen betirako

Auschwitzetik,

Gernikatik.

 equipo-cronica-Aiestaran

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA