KOMUNZKI
Hasiera » Francis Bacon » Francis Bacon edo gorputzen anabasa
Mai13 0

Francis Bacon edo gorputzen anabasa

Atalak: Francis Bacon, Kultura prekarioa, Pintura

 Pope_Aiestaran

 

Arte-merkatuan fetix bilakatua izan arren, Francis Bacon ederresten dut. Bere ahalmena izugarria izan zen haragiaren indarra eta gorputzen hatsa adierazterakoan. Bere koadroetan askotan nabari izan da ezaugarri hau. Erroman Diego Velázquez-ek Inocencio X.a erretratatu zuenean, arteak zeruetako boterea jaitsarazi eta lurreratu zuen, baina hiru mende beranduago Francis Baconek ihardespena eman zion eta boterearen aura desegin eta lurperatu zuen, txilio batean, gorputzaren deskonposizio biologikoaren konposizio artistikoa dela bide.

 

Bacon_Aiestaran

 

Hala eta guztiz ere, hemen gogora ekarri nahi nukeena ez da Bacon artistaren emaitza, baizik eta gizakiarena edo bere gorputzarena. Hainbat argazkitan margolari hau bere apartamentuan agertzen zaigu. Londonen 32 metroko espazioa izan zen bere lantoki xumea, Reece Mews karrikan, antza denez hogeita hamar urtetan nehoiz garbitu ez zuena. 1961tik 1992ra leku hartan gauzen kaosa izan zen bere lagunik hoberena. Hil zenean, 7.000 objektu inguru aurkitu ziren han: 570 liburu eta katalogo, 100 olio-pintura zarratatu edo suntsitu, 70 marrazki, liburutatik urratu edo hartu zituen 1.300 orrialde, 1.500 argazki –John Deakin, Peter Beard, Henri Cartier-Bresson edo Peter Stark ziren argazki hauen atzean–, 2.000 traste eta material, bertzeak bertze, eta ispilu borobil eta handi bat horman lekuko gisa.

 

Azken_koadroa_Aiestaran

 

 

Pintzelak, kartoizko kutxak, binilo-diskoak, pintura-potoak, paperak, argitalpenak, egunkariak, argazkiak, arropak, mihiseak, oihalak, denak sortzaile baten lanaren aztarnak dira, bizitza baten arrastoak zoruan eta mahaietan, gauzen erresistentziaren menpean. Kaosaren tankeratik zaborreriak edertasun-mota bat erakusten digu, gorputzaren entropiarena artelanaren ordenaren alde eta aurka. Hormetan eta atean ere geratzen dira Baconek egin zituen margo-saiakuntzak, espazioan eta denboran zehar gorputzaren marka koloredunak bezala. Badago argazki bat, 1992ko maiatzean egina, margolaria zendu ondoren. Gelaren erdian koadro bat dugu, hasi berria, bukatzeke, hutsune zuri bat nahaste-borrastean, kultura prekarioaren zantzuetatik. Eta ez dakigu non bukatzen den apartamentua eta non hasten den margolana, non sortzen den artea eta non amaitzen den artistaren bizitza, gauzen eta gorputzen anabasan.

 

Bacon_2_Aiestaran

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA