KOMUNZKI
Hasiera » Hannah Arendt » Herria non grata
Ira30 1

Herria non grata

Atalak: Hannah Arendt, Itxaro Borda, Literatura, Mikrofaxismoak, Patriarkapitalismoa

 

 

Aiestaran_Oteiza_erraldoi

 

Herria ez den herrian bizi garenez, Itxaro Bordak karrikaratutako olerki batek engaiatu nau. “Herria non grata” da horren izenburua. Lerroen artean, hainbat galdera bota dizkigu, jaugin erromantiko eta morbidoa apur dezagun:

 

Mendeak mendetegi,

herri bezala ez al dugu malenkonia

erromantiko eta morbido honetaz

besterik agurtzen gaituenari

eskaintzeko?

Dolore kolektiboak biderkatu

balio esponentziala al da

ezezagunari emango diogun

opari bakarra?

 

Herri hau etxe bat baldin bada, etxekaltez beteta dago, antza. “Euskal gizarteak duplizitatez / duplizikatzeaz beste axolarik ez du”, dio olerkariak. “Apezak, irakasleak, aitak, anaiak” salmokatu baino ez digute egiten, existitzen ez den herri monolitiko batetik. Bitartean, “ez dira aldatzen Familia Lana Aberria nehoiz ez”. Eta mikrofaxismoz jositako patriarkapitalismo honetan, duplizitateak nagusi, “eleak hilotz”, bi muturrek bultzatzen dute gure melankolia erromantikoa, urriki eta gorrotoaren arteko duplizitatetik:

 

Segi aurrera

abesten dute Miranderen faxismo

probokatzailearen eta Friedmanen

neoliberalismo mendekariaren

artean aukeratu ezinean

biez bat egiten dutela hain maite

duten herriaren geroa

finkatzeko nehoiz ez

etxekalte.

 

Zer izan eta nora jo geure buruari galdetzeko testu ederra da, gure iragana eta gure etorkizuna infantilizatu barik, erromantizismo faxista eta neoliberal honetatik at. Itxaro Bordaren poesia ez da “a-soziala”, ez dago “outside”, geure barrukotasunean baizik. Zure hatzaren ez galtzeko liburuan, bere itaunak gureak dira, eta bere aipamenak ere bai, gehienbat orrialde batean Hannah Arendten eskutik hurrengo hausnarketa irakurtzen dugunean: “Adiskideak baizik ez ditut maite eta ezagutzen dudan amodio sinesgarri bakarra jendeenganakoa da”. Eleak ez dira hilotzak herri honetan. Ez beti, esker onez.

 

 

 

Iruzkin bat

  1. imanol galfarsoro | 2014-10-01 at 14:41

    Aiestaranek bukaeran egiten duen Itxaro Bordaren aipamenaz, oso kuriosoa egin zait hain justu Hannah Arendt filmea atzo ikusi nuelako eta bertan esaldi hori hitzez hitz agertzen delako bere lagun mina Israelen, ohean hilzorian dagoela: “ondo asko dakizu ez ditudala herriak maite, jendea maite dut, zu maite zaitut”. Kontua da baina gizonak bizkarra ematen diola, ez gizona delako baizik eta ez duelako ulertzen Arendt-en argudioa bere osotasunean, alegia politikagintza eta amodioa bi eremu ezberdin direla, hau da, herriak ezin direla maitatu, edo nazioak ezin direla izan maitasunaren objektu! Paradoxalki, uste dut Itxaro Bordaren ‘errua’ alderanrzizkoa dela- Arendt-en esaldia erabiltzen du EHren inguruko naziotasun zentzu politiko sendoa (bidenabar bete aburuz maskulinoa, konserbakoia eta abar dena) baztertzeko horrela aldameneko lagunei maitasuna modu intimoan eskaintzeko baina ez du ikusi nahi Aredntek bereizketa formal nahikoa irmoa egiten duela politikagintza eta maitasunaren artean. Hortaz, egia da herria (israel) ezin duela maite baina beste aldera israelen estatu bihurtzea eta askatasuna lotu egiten ditu eta hori gutxi bada askatasunaren prezioa handia dela baieztatzen du, ordaindu egin behar dena gogo gutxikin izanda ere. Beraz dena ez da hedonismo pribatua Arendten predikamenduan. Konpromusi eta diziplina zentzua ere nabaria da bere filosofia politikoan, aiestaranek aipatzen duen olerkiari soilik atzekita behintzat, argi dago Itxaro Bordak ez duela txakur handi bat ere ordaindu nahi askatasunagatik!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1) | High Alaitasuna - […] dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Inazio Aiestaranek esan duen moduan)…
  2. Poesia gizarteratzeaz | High Alaitasuna - […] askotan hartu du parte. Hori da, hain zuzen, gehien interesatzen zaidan poesia soziala ala a-soziala: jendaurrean sozializatzen den poesia.…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA