Zakur judua eskarmentuaren itzalpean
“Gerrateko gauzak”. Errepresioa estaltzeko edo ahazteko adierazpen hau errepikatzen zen behin eta berriro, Trantsizioan ere bai, Espainiako demokrazia eta bere Estatua eraiki nahian. Miguel Sánchez-Ostizek gogorarazi digu La sombra del Escarmiento saiakeran, oroimenik gabeko orain honetatik, duintasunaren hondakinak hobitan eta arekatan lurperatu dituen jendarte honetatik. Alde batetik, errepresioaren familia arduradun eta borreroek erraten zuten gehiegikeria, doilorkeria,...
Read MoreObarioetan mina dut: P.P. Pasolini … Ixiar Rozas
Eskuetan Beltzuria liburua dut. Hobe errana: eskuetan dudana ez da liburu bat, Ixiar Rozas bera baizik. Orrialdeetan zehar heldu zaidana ez da testu bat, baizik eta gorputz batek utzitako estratak, substratuak, testu bat dela medio. Hitz haragitua, Pasoliniren zineman irudi haragituak aurkitzen ditugun bezala. Izan ere, pasarte batean emakume idazleak kontatu digu nola sentitu zen eta zer pentsatu zuen, erakusketa batean gizon zinemagilearen film bat ikusi ondoren: “Pasolinik...
Read MoreZer irakurtzen du Ada Colauk?
Mundu honetan itsumustuka ez ibiltzeko eskura dugun tresnarik nagusietako bat baztertzea da irakurtzeari uko egitea, baina asko leitzeak ez du kultura gehiagorik bermatzen. Fundamentalismo sektarioaren partaideak ezagutu ditut, zeinek liburuak erabiltzen zituzten edonon zein edonoiz, eta aldi berean beren gogoetak ez ziren oso urrutira joaten, beti aita santuaren azken entziklikaren dogmen barruan edo erakunde baten buruzagiaren menpe aurkitzen zirelako. Duela urtebete, Andreu...
Read More
Iruzkin berriak