KOMUNZKI
Hasiera » Faxismoa » Zakur judua eskarmentuaren itzalpean
Aza25 0

Zakur judua eskarmentuaren itzalpean

Atalak: Faxismoa, Miguel Sánchez-Ostiz, Trantsizioaren Kultura

 MSO_Eskarmentua_Aiestaran

“Gerrateko gauzak”. Errepresioa estaltzeko edo ahazteko adierazpen hau errepikatzen zen behin eta berriro, Trantsizioan ere bai, Espainiako demokrazia eta bere Estatua eraiki nahian. Miguel Sánchez-Ostizek gogorarazi digu La sombra del Escarmiento saiakeran, oroimenik gabeko orain honetatik, duintasunaren hondakinak hobitan eta arekatan lurperatu dituen jendarte honetatik.

 

Alde batetik, errepresioaren familia arduradun eta borreroek erraten zuten gehiegikeria, doilorkeria, gezur, espoliazio, garbiketa, krimen guztiak gerrateko gauzak izan zirela, beren ardura eskarmentuan eta sarraskian isilarazteko. Bertze aldetik, biktimek eta beren familiek zentsurarengatik edo beldurrarengatik erraten zuten, beren bizitzak eta beren ondorengoenak markatu eta jo zituen erregimenean.

 

“Gerrateko gauzak” eta “iraganeko gauzak” bi erredukzionismo-mota dira Miguel Sánchez-Ostizen aburuz, eskarmentuaren zerizana saihesteko: kolpe militar batetik sorturiko gerra, eta horren ondorioz diktadura, “errepresio aparatu osoz, legeria bihurriz eta erakundeetan hedatutako ustelkeriaz”.

 

Iraganeko gauza izan zen 1936ko abuztuaren 1ean Iruñeko Arriba España egunkari falangistaren lehen zenbakian argitaratutako aldarria, “Jainkoagatik eta Aberriagatik” separatismoa, marxismoa, masoneria eta judaismoa borrokatzeko eta horien egunkariak, aldizkariak eta liburuak erretzeko eta suntsitzeko deia: “¡Camarada! Tienes la obligación de perseguir al judaísmo, a la masonería, al marxismo y al separatismo. Destruye y quema sus periódicos, sus libros, sus revistas, sus propagandas. ¡Camarada! ¡Por Dios y por la Patria!”.

 

Oraingo gauza da, adibidez, Collado Villalba hirian emakume alkategaiak mikrofonoen eta kamaren aurrean galdetegi publiko bati erantzun ziola, egiatasunaren lagin gisa. Aldez aurretik prestaturiko itaun horietako batek hitzen egiaz ziharduen. Alkategaiaren erantzuna hauxe izan zen: “Bada, zer esango dizut nik neuk nitaz? Ez dizut esango zakur judu bat naizenik”. Handik egun gutxira, emakume honek alkatetza lortu zuen eta bere antisemitismoa zuritzeko asmoz hurrengo hitzak bota zituen: “Adierazpen arrunt bat erabili nuen, oso madrildarra, baina oso zoritxarrekoa. Zakur judua erran nuenean, adierazpen arrunt bat zen, besterik gabe”.

 

Eta horrela, besterik gabe, iraganeko gauzak presente bilakatzen dira, eta gerrateko gauzak egungo demokraziaren gauzak bihurtzen dira Europan. Eta ez dakit zergatik, baina gaur oroitu naiz argazki batean Gernikako karrika suntsituen artean sugarren itzalpean agertzen den txakur bakartiaz. Besterik gabe.

 Txakur-Gernika_Aiestaran

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA