KOMUNZKI
Hasiera » Arrazakeria » Black is beltza now
Abe22 0

Black is beltza now

Atalak: Arrazakeria, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Mikrofaxismoak

 Erraldoiak_Aiestaran

Lau bikote dira Iruñeko konpartsaren erraldoiak. Erregina-errege hauek planetako emakume-gizonen arrazen aniztasuna irudikatzen ei dute gutxi gorabeherako geografia sinbolikotik. Baten batek pentsatuko du kosmopolitismo folkloriko baten itxura dela, 1965. urtean bezala, New Yorkeko Hispanitatearen desfilera joan eta Bosgarren Etorbidetik igaro zirenean. Gertakizun hartan Amerikara heldu ziren erraldoiak hiru bikote baino ez ziren. Arazo arrazistengatik ez ziren bi beltzak bidaiatu. Historia hau Fermin Muguruzak eta Harkaitz Canok gogorarazi digute Jorge Alderetek ilustratutako Black is beltza eleberri grafikoan.

 

Konpartsaren bidaiaren zioa New Yorkeko Erakusketa Unibertsalaren bukaera izan zen. Nazioarteko feriaren leloa “Bakea ulerkuntzaren bidez” izan zen, eta bere aldarria: “gizakiaren lorpenak, txikiagotuz doan munduan, zabalduz doan unibertsoan”. Hala ere, hau ez zen oztopoa izan, erraldoi beltzen agerpena galaraz zezaten. Halaber, behaztopak behaztopa, ez zuten eragozpenik izan, konpartsaren buruhandiz mozorrotutako pertsona alokatuak beltzak izan zitezen: beltz ikusezinak maskaren azpian.

 

Kasik hamarkada bat lehenago, 1955eko abenduan, lege arrazisten mozala zela medio, emakume beltz ikusezin bat, Rosa Parks, atxilotua izan zen, eta 14 dolarreko isuna ordaintzera zigortua, bere eserlekua uzteari bipilki uko egin eta ikusgai bilakatu ondoren, autobus publikoek lagun beltzak banantzen eta baztertzen zituzten garaian, hiritar zurien gustua eta begirada artega ez zitezen.

 Charleston_1960_Aiestaran

Lehengo egunean, lanaldia amaituta, hiribusean sartu bezain fite, hor beltz bat aurkitzea zorte ona zela bururatu zitzaidan. Nehork ez zuen bere alboan eseri nahi. Beraz, jarlekua hartu nuen, eta atsedena ere bai, gaua zabaltzen zen bitartean. Zebra-pasagunera heltzear, balaztada batekin batera nire eserleku-kidea eta biok zabunkatu egin ginen. Gure gorputzak egonkortu eta gero, barre egin genuen biok.

 

Hainbat bururi behatu nien autobusean: entzungailuekin batzuk musika entzuten ari ziren, bertze batzuk kristalei so zeuden mundu txikiagotu hartan, eta bertzeak bakarrik nekearen aztarnak islatzen beren aurpegietan. Geroko geldialdien ondotik, bidaiari beltzak agur erran zuen eta jaitsi zen. Begirada zuri batzuek jarraitu zioten. Autobusa abian jarri zen berriro, iluntasunaren bidean. Iruñerria, 2014ko abendua. Black is beltza now.

 Beltza_Aiestaran

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA