KOMUNZKI
Hasiera » Komuna » Hamlet Calaisen edota Europaren iratxoa
Mar11 0

Hamlet Calaisen edota Europaren iratxoa

Atalak: Komuna, Kultura prekarioa, Literatura

 Hamlet-Calais-Aiestaran-1

Boteretsua izan zen, ahaldunegia izan zen, baina ez dakigu non izan zen ehortzia Alexandro Handia. Bere hezurrak, hauts bihurtuak, hainbat hauts-izpirekin eta hainbat izakirekin nahastuak izan ziren. Horazioren aurrean Hamlet galdezka ibili zen errege horren itxuraz eta ibilbideaz lurperatu ondoren, hurrengo hitzekin: “Alexandro hil zuan, Alexandro ehortzia izan zuan, Alexandro hautsetan hauts bilakatu zuan. Hautsa lurra duk; lurretik lokatza diagu lantzen, eta zergatik ez zen bera bilakatua zen lokatz hori erabiliko garagardo-upel bat ixteko?”. Lehenago, Hamletek antzeko argudioa erabili zuen, baina oraingo honetan monarka baten aurrean: “Gizon batek arrantzan egin dezake errege batetik jan duen harrarekin, eta har horretatik elikatu den arrainetik jan”. Halaxe da errege baten bidaia “behartsuaren tripatik”, Hamleten aburuz.

 

Apirilean laurehun urte beteko dira William Shakespeare hil zenetik. Laurehun urte lurrez eta hautsez, harrez eta erregez. Urteurrena ospatzeko asmoz Globe konpainiak kasik bi urte daramatza munduko hainbat lekutan Shakespeareren lana antzezten; Jordania, Djibuti, Kamerun eta Malta bezalako lekuetan ere bai, han non munduko lagunek babesa aurkitzen duten gerratik eta tragediatik ihesi. Duela aste batzuk leku berezi batean antzezpen bat ematea erabaki zuten. Non eta Calaisen, “jungle” edota “oihana” gaizki deitutako esparruan, etorkinen, erbesteratuen eta errefuxiatuen kanpamentuan. Antzeztu baino lehen, bilbea zenbait hizkuntzaz laburtu zuten: ingelesez, frantsesez, arabieraz, persieraz, paxtueraz eta kurdueraz. Minutu gutxi batzuez, gure hiritartasunean, gure politikan, gure kulturan sartzeko baimenik ez duen jende guzti horrek Europako abegia sentitzeko aukera esperimentatu zuen. Noski, behin-behinekoa izan zen. Handik egun batzuetara, Frantzia errepublikar eta sozialistaren ordena-indarrek errefuxiatuen esparruko zati handi bat hutsarazi eta eraitsi zuten. Hondeamakinek ez dakite La Marseillaise abesten.

 

Hamleten iratxoa Europar Batasunaren merkataritzako mamu nihilistan barrena dabil. Humanitatearen lurra eta hautsa sentitzen ditugunok ezin ditugu gorputzak ahaztu euripean, gosez, hotzez, Calaisetik Idomenira. Datorren apirilaren 23an kontzientzia on europarrek eta beraien buruzagiek Shakespeare eta Cervantesen hitzen publizitatea egingo duten bitartean, gogora ditzagun gorputz arbuiatu, jazarri, kanporatuak, gogora ditzagun Hamlet Calaisen eta harren politika.

 Hamlet-Calais-Aiestaran-2

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA