Filosofia Angela Davisekin
Elhadji Ndiaye hiritarra gogoan, Iruñeko polizia-etxe batean hila. Estamentu politiko gorenetako norbaitek hezkuntza publikotik filosofia kentzea erabakitzen duen bakoitzean, Immanuel Kanten testu xelebre eta aztoragarria gogoratzen dut, non gomendatzen duen emakumeek ez dutela ez zientziarik, ez filosofiarik ikasi behar. Pentsalari honen aburuz, “sexu ederrak” [sic] ez zuen premiarik ez geometriarik, ez Newtonen fisika, ez monadarik, ez beharbesteko arrazoiaren...
Read MoreEmakume hori, besoak moztuta
Hiritarra. Halakoxea da Claudia Rankineren azken lanaren izenburua, Citizen. Pasarte batean emakume tenislari afroamerikar batek jasotako errankizun matxista eta arrazistak kritikatu ondoren, Rankinek erraten digu gorputza atari bat dela, kontzientziara adierazpenak hel daitezen, “gorputzak oroimena dauka” eta. Noraino iristen da oroimen hau? Donibane Lohizune bezalako hiri bateko karrika nagusian gorputzak gurutzatzen eta nahasten dira eguzkipean, souvenirs edo...
Read MoreBlack is beltza now
Lau bikote dira Iruñeko konpartsaren erraldoiak. Erregina-errege hauek planetako emakume-gizonen arrazen aniztasuna irudikatzen ei dute gutxi gorabeherako geografia sinbolikotik. Baten batek pentsatuko du kosmopolitismo folkloriko baten itxura dela, 1965. urtean bezala, New Yorkeko Hispanitatearen desfilera joan eta Bosgarren Etorbidetik igaro zirenean. Gertakizun hartan Amerikara heldu ziren erraldoiak hiru bikote baino ez ziren. Arazo arrazistengatik ez ziren bi beltzak bidaiatu....
Read MoreAkaba itzazue basapiztia guztiak!
Ohitura Basatien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak txosten bat idazteko eginkizuna utzi zuen Kurtz jaunaren gain, Afrikan Europako zibilizazioaren sartzea azter zezan. Lehenengo pasarteak zioen zuriek naturaz gaindiko gizakien antza hartu behar zutela, jainkoen adinako ahalmen onberarekin hurreratzeko asmoz, beranduago hango biztanleen aurrean europarren botere ongilea mugagabea izan zedin. Dokumentuaren amaieran, posdata gisa, azken zuriunean, Kurtzek lau hitz gaineratu zituen:...
Read More
Iruzkin berriak