Filosofia Angela Davisekin
Elhadji Ndiaye hiritarra gogoan, Iruñeko polizia-etxe batean hila. Estamentu politiko gorenetako norbaitek hezkuntza publikotik filosofia kentzea erabakitzen duen bakoitzean, Immanuel Kanten testu xelebre eta aztoragarria gogoratzen dut, non gomendatzen duen emakumeek ez dutela ez zientziarik, ez filosofiarik ikasi behar. Pentsalari honen aburuz, “sexu ederrak” [sic] ez zuen premiarik ez geometriarik, ez Newtonen fisika, ez monadarik, ez beharbesteko arrazoiaren...
Read MorePutak ala militanteak? I jauna.
Egiazki A jauna izan zitekeen, edota Z jauna ere, baina oraingo honetan I jauna izan zen. Aldizkari bati emandako elkarrizketa batean –jende askok goraipatu zuen elkarrizketan– bere alderdiari buruzko hurrengo erkaketa adierazi zuen: “mundu orok limurtu nahi duen neska-lagun pobrea gara”. Soilik jendarte patriarkal batean bota daiteke halako alderaketa matxista eta klasista gaizki sentitu barik. Bertzelako politika eskatzen den garaian, erran honek gorputzaldi txarra...
Read MoreEmakume hori, besoak moztuta
Hiritarra. Halakoxea da Claudia Rankineren azken lanaren izenburua, Citizen. Pasarte batean emakume tenislari afroamerikar batek jasotako errankizun matxista eta arrazistak kritikatu ondoren, Rankinek erraten digu gorputza atari bat dela, kontzientziara adierazpenak hel daitezen, “gorputzak oroimena dauka” eta. Noraino iristen da oroimen hau? Donibane Lohizune bezalako hiri bateko karrika nagusian gorputzak gurutzatzen eta nahasten dira eguzkipean, souvenirs edo...
Read MoreHeideggerren emaztea izatearen etxean
Pentsalari honek Mendebaldeko patua hartu zuen ardatz, Parmenides eta Heraklitorengandik Hölderlin eta Nietzscherenganaino. Bere ustez, gure oinarria ez da gure gorputz komun prekarioa, baizik eta Dasein deituriko egitura existentziala heriotzarako larritasunetik. Dasein honek ez du sexurik. Hor dago, edo han, edo hemen, heriotzaren aurrean, Mendebaldeko itauna egiten etengabe: zer da izatea? Filosofoa izan nahi ez zuen filosofo honek behin idatzi zuen hizkuntza izatearen etxea...
Read MoreSilvia Federici irakurri ez zuen modeloa
Joan den astean, Komunen Fundazioa dela bide, Katakrak gunean Silvia Federici entzuteko aukera izan nuen. Hainbat auzi komunez egin zuen berba han: emakumeak eta sexu-bereizkeria, gorputzak lan-indarra produzitzeko eta erreproduzitzeko makinak gisa, zaintzen kate globala, bertzeak bertze. Eskarmentu handikoa da emakume hau. Gaur New Yorken Hofstra Unibertsitatean irakaslea da, filosofia politikoaren esparruan, baina 80ko hamarkadan Nigerian ibili zen, Port Harcourt Unibertsitatean klaseak...
Read MoreSylvia Plathen faxista
Egun batzuetan, gaur bezala, Sylvia Plath gogoraraztea ona da. Lazaro anderea zela izkiriatu zuen hurrengo hitzekin: “Hiltzea artea da, gainontzeko bezala. Bereziki ongi egiten dut”. Hala izanik ere, ez dugu ahaztu behar bere bizitza lan itzela izan zela. Hari honetatik Plathen borrokak lerro ederrak eman dizkigu, porrot eta garaitiaren artean, behin eta berriro zenduz, behin eta berriro berpiztuz, betiereko Lazaro anderea bezala, lekukotasunaren aho arrailgarria dela...
Read More
Iruzkin berriak