Europa kapitalaren erakarle gisa
Eurostat erakundeak 2018ko langabezia-tasa kaleratu berri du. Halako tasak ez digu kapitalaren egoera osoa deskribatzen, baina agerian geratzen da zelan moldatzen diren estatuak eta eskualdeak Europako kapitalaren menpean. Adierazle horrek mapa bat marrazten digu, non kapitalak esleitzen duen norantz zuzentzen diren enpleguak, zeintzuk diren beharrezko lanpostuak, eta nola banatzen diren ogibideak. Sistema dinamiko politiko eta ekonomiko horretan Europar Batasunak...
Read MoreTeknologia oro politikoa da
Donald Trump presidenteak eta Google megakorporazioak Huawei enpresa txinatarrari jarritako betoaz: 1) Eremu teknologikoa politikoa da, ez da neutrala inolaz ere. 2) Kapitala ez da inoiz merkatu librea izaten, eta monopolioek agintzen dute. 3) Plataformen kapitalismoa politika hutsa da, «ezagutzaren gizarteaz» eta «Internetez» mozorroturik. Bitartean, Txinako albistegiak ikusteko eta entzuteko sarbidea itxita daukagu Europar Batasunetik. Eta ez da...
Read MoreGaizkiaren aurreko hutsalkeria edo ‘Alba Rico – Graupera’ auzia
Katalunian 2017ko abuztuaren 17an gertatutako erailketa masiboak direla kausa, zenbait hausnarpen idazteari ekin diot, batik bat bi artikulugile irakurri ondoren: Santiago Alba Rico eta Jordi Graupera. Alde batetik, biok filosofoak dira, eta eskarmentua daukate azterketa politikoetan. Izan ere, Alba Rico Espainiako Ahal Dugu alderdiaren inguruko taldeetan eta Kataluniako CUP alderdiaren zati batean (ez alderdi osoan) irakurtzen eta aipatzen da; Jordi Graupera...
Read MoreGora euskara maketoa!
Euskara ikasten nuen garaitik gauza pare bat gogoratzen dut. Gogoratzen dut nola egiten zuten barre hemengo euskaldunek karrikan, solasean hitz bat gaizki sartzen duzun bakoitzean –eta ez behin, ez bitan–. Bertze aldetik, gogoratzen dut neska portugaldar bat, nire taldean euskara ikasten zuena. Urte haietan Nafarroako Gobernuak aukera eskaini zigun, klase sozialak apur genitzan, eta, diru eskasa ordainduz, talde berean heldu eta gazteok hizkuntza bera ikas...
Read MoreNola funtzionatzen duen globalizazioak: zor subiranotik portuko zamaketarien gatazkara
Askotan, globalizazioaz mintzatzen direnean, Hollywoodeko filmak edo Bill Gates bezalako pertsonaiak hartzen dituzte aztergai, ez, ordea, portuko zama bezalako gaiak. Ez da maiz ezagutzen nola funtzionatzen duen globalizazioak ekonomian, batik bat, halako tramak eta interesak azaltzerakoan, komunikabide handienek eskaintzen ez dutelako ez espaziorik, ez denborarik. Har dezagun erreferentziatzat COSCO Shipping Group konpainia txinatarra, kaietan eta portuko zamaketan egun piztu...
Read MoreEz dago gauza zaharrenik «ezker berria» baino
Ez dago gauza zaharrenik «ezker berria» baino. 1981eko Le Débat aldizkarian izanadko elkarrizketa batean Jorge Semprun idazleak adierazi zuen bere jarrera «ezkertiar berria», komunismoaren aurkako kanpainian. Althusser, Sartre eta Simone de Beauvoir bezalako intelektual ezkertiarren kontrako propagandaren barruan, honakoak izan ziren bere hitzak galdera baten aurrean: LD: Zer da egun Frantzian ezkerreko intelektuala izatea? JS: Egun, pentsamendu ezkertiarraren froga-harria...
Read MoreAkaba itzazue basapiztia guztiak!
Ohitura Basatien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak txosten bat idazteko eginkizuna utzi zuen Kurtz jaunaren gain, Afrikan Europako zibilizazioaren sartzea azter zezan. Lehenengo pasarteak zioen zuriek naturaz gaindiko gizakien antza hartu behar zutela, jainkoen adinako ahalmen onberarekin hurreratzeko asmoz, beranduago hango biztanleen aurrean europarren botere ongilea mugagabea izan zedin. Dokumentuaren amaieran, posdata gisa, azken zuriunean, Kurtzek lau hitz gaineratu zituen:...
Read More
Iruzkin berriak