Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean
(Honako idazlana 2019ko abenduaren 12an San Telmo Museoan “Euskal pentsamenduaren ur-jauzia” izeneko kongresuan emandako hitzaldian oinarritzen da, Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalariaren omenez). «Perfekzionatzea azkenik gabekoa baldin bada, inperfekzioa ere azkenik gabekoa da». Esaldi honekin Joxe Azurmendik bere inperfekzioaren filosofia defendatu zuen Gizaberearen bakeak eta gerrak idazlanean [Azurmendi, GBG, 31]. Nire hitzaldia...
Read MoreGabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan
Arrazoia dute: porlanaren abiadura handiko hedapenak badu zerikusia bizimoduak eta hizkuntzak suntsitzearekin. Suntsiketa honetan ez gara ez euskaldunak, ez erdaldunak, ez ezer, liberalismo eta berdinkeriaren artean jaiotako arima kristau-sozialdemokratak gure gorputzak inbaditu dituenetik, hiritarkeriaren Habermas Sozietate Anonimoan bizi garenetik. Kontzientzia liberal aurrerakoiaren ahotsak diosku: “Egia ezagutuko duzue, eta egiak libre egingo zaituzte”. Baina ez da egia:...
Read MoreHerri (berri) proiektua
Noiztenka zeure buruari galdetzen diozu zertarako idazten duzun euskarazko bloga. Batzuetan erantzuna da euskara mantentzeko egiten duzula, bertze batzuetan gaurkotasunaren oroimena utzi nahi duzula izan daiteke, baina erantzun guztiak beti gezurrak izaten dira herria ez den herri honetan. Hitzen borrokan, hizkuntzaren indarkerian, zeure zalantzak argitzea laket duzu, inozoen federik ez duzularik. Egiaren funtzionario eta fededun gehiegi daude gure artean, mota askotako...
Read MoreGabriel Arestiren ijitoak
Euskal Trantsizioaren Kultura kritikatzera ausartu nintzenean, arrapaladan esentzien jagoleren bat eta egiaren funtzionarioren bat kontra azaldu ziren oihuka, baina ez dugu kultura sendo eta indartsurik eskuratuko, hemen zein kanpoan, euskaldunok moroak, ijitoak eta lesbianak garela onartu arte. Estetizismo erromantiko atzeratutik postal baten pertsonaiak baino ez gara izan denbora luzez. Gure begirada ohitua izan da pastel-kolorez gure iragana eta oraina behatzera eta gaur ordua...
Read More
Iruzkin berriak