This land is your land, Itxaro Bordarekin
Aurreko sarreran olerkigintzaren inguruan Woody Guthrie ekarri nuen gogora, eta kasualitatea zein kausalitatea, Itxaro Bordaren Noiztenka liburuan “This land is your land” topatu dut berriro poema batean. Biziki laket ditut bertso hauek. Irakurle, hemen gaituzu, Woody Guthrie, Itxaro Borda eta hirurok, lurzoru honetan, nirean, zurean, gurean, from Santagrazi to Tutera band, this land is made for you and me, eremu hau ez da mortua, ez gara ez-leku hustuak: Milia...
Read MoreHamlet Calaisen edota Europaren iratxoa
Boteretsua izan zen, ahaldunegia izan zen, baina ez dakigu non izan zen ehortzia Alexandro Handia. Bere hezurrak, hauts bihurtuak, hainbat hauts-izpirekin eta hainbat izakirekin nahastuak izan ziren. Horazioren aurrean Hamlet galdezka ibili zen errege horren itxuraz eta ibilbideaz lurperatu ondoren, hurrengo hitzekin: “Alexandro hil zuan, Alexandro ehortzia izan zuan, Alexandro hautsetan hauts bilakatu zuan. Hautsa lurra duk; lurretik lokatza diagu lantzen, eta zergatik ez zen bera...
Read MoreOlerkariak ala poetak? Olertiaren enigma
Pasarte batek kolpatu ninduen Hitzak eta giltzak liburuan. Han zorroztasun osoz Iñigo Aranbarrik hurrengoa idatzi zuen “Olerkariak eta poetak” atalean: “Asmatu ezinezko ekuazioa zait zergatik deitzen zaien batzuei olerkari eta besteei poeta. Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino. Poeta, nola esan, olerkari modernoa da, ofizialtasunaren hori du ments. Inoiz, beldurgarria gerta daiteke,...
Read MoreMona Kareemen gutun hunkigarria Ashraf Fayadhen alde
Gaur Ashraf Fayadh olerkari palestinarraren aldeko irakurraldiak zabalduko dira munduan zehar (gure artean ere bai: Iruñean Katakrak liburu-dendan eta Donostian Garoa liburu-dendan, Euskal PEN erakundearekin batera). Mona Kareem errefuxiatu ekintzaile eta idazleak Ashrafen bertsoak itzuli ditu ingelesera azken hilabeteotan. Egunsentian New Yorketik Mona lagunak gutun hunkigarri bat bidali dit, hemen euskaratu dudana: “Bi urte eta bi aste bete dira gaur...
Read MoreAshraf Fayadh, a life in translation, bizia itzulketan
Poet and activist Mona Kareem translated Ashraf Fayadh’s disputed poems into English. And I have translated Kareem’s version into the Basque language. As the poet Adrienne Rich wrote in her book The Dream of a Common Language, “no one has imagined us”. We imagine Ashraf Fayadh free, we ask for his freedom. The Palestinian poet and artist is a refugee: he is a life in translation, he is alive in translation. The dream of a common language. Mona Kareem olerkari eta...
Read MoreMila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu Ashraf Fayadh askatzeko
Mila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu PEN International elkarteak bultzaturiko ekimena, Saudi Arabian hiltzera zigortutako Ashraf Fayadh olerkari palestinarra aska dezaten. Sinatzaileen artean Adonis, Paul Muldoon, Charles Simić, John Ashbery, Ghassan Zaqtan, Golan Haji, Manal Al-Sheikh, Najwan Darwish, Ahmed Al-Mulla Mohamed Bennis, Amir Or, Ghayath Almadhoun, Carol Ann Duffy, George Szirtes, Simon Schama, Teju Cole, Selma Dabbagh, AL Kennedy, Ahdaf Soueif eta...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: haga
Hamar egunez Ashraf Fayadhen hamar olerkiak euskaratu ditut, Mona Kareemek argitaratutako ingelesezko bertsiotik. Ariketa pribatu eta publikoa, pertsonal eta literarioa, kultural eta politikoa izan da aldi berean. Bizi garen mundu global honetan ISIS-Daesh-Estatu-Islamikoaz iritzia ematera ausartzen gara karrikan zein txiolandian, baina gero ez gara gauza gehiagorik hausnartzeko (hala ere, hemen lehenengo urratsa da jakitea nori saltzen dion petrolioa ISIS-Daesh-Estatu-Islamiko...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: bega
“Hard stain” edo “Lohidura gogorra” da Mostly Visible erakustaldian Ashraf Fayadh palestinarrak aurkeztu zuen lan baten izenburua. Gaza zuri baten gainean munduko kontinenteen irudi gorria odoletan. Mapamundi honetan errefuxiatu guztiak odol dira –hemen euskaratu dudan bederatzigarren olerkian Fayadhek dioenez, “lurra da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua”–. Artelan honek mundua bere bilbean adierazten digu erlijioetatik harantz. Odol eta gorputzak mundu...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zoga
Argazki honek zirrara ikaragarria sorrarazten dit beti. Potret klandestinoa. Barren artean leiho batetik egina. Patioan emakume bat, belauniko. Alboan gizon borreroa, zutik. Hondoan beste gizon baten prakak, militar edo guardia batenak. Emakumearen lepoa biluzik, ezpata kolpea jaso zain. Justizia. Jainkoaren eskua. Saudi Arabia. Hiltzera zigortua izateko auzi ezberdin daude Estatu teokratiko eta patriarkal horretan: erailketa, bahiketa, droga-trafikoa, adulterioa,...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zaga
Zertarako irakurri olerkiok? Zertarako itzuli bertze hizkuntza batera? Zertarako euskaratu? Galderei erantzun baino lehenago, emakume beduino bat: Mona Kareem. Berari esker, munduak Ashraf Fayadhen poemen berri izan du ingelesez, bai sare digitaletan, bai bere blogean. Estaturik gabeko palestinarra izan da Ashraf Fayadh Saudi Arabian. Estaturik gabeko beduinoa izan zen Mona Kareem Kuwaiten. Gizon bat eta emakume bat, biok iratxo legalak deserritzearen egunean, biok bat...
Read More
Iruzkin berriak