Asiloa Saudi Arabian: hiltzera zigortutako olerkari palestinarra
Hitza zigortzea, berba kaiolatzea. Ezagutzen dugun gaia. Zentsura eta gorputzak, hemen zein kanpoan. Oraingo honetan, Ashraf Fayadh, gizon palestinar, poeta, artezkari, idazle, artista, errefuxiatua, Saudi Arabiako petrolio-monarkiak auzipetua eta hiltzera zigortua (“insulting the Godly self and having long hair”, arnegua eta ile luzea, salaketarik gogorrena bere kontra). Bere delituak: lerro sinpleak, bertso zuzenak, ele poetikoak, “Asiloa” olerkian bezala. Hona hemen zatitxo...
Read MoreDarwish edo nola idatzi Auschwitzetik, Palestinatik: Ga(t)za 5
Nola kontatu sarraskia? Nola abestu mina han, non odola eta tinta elkartzen diren? Theodor W. Adorno pentsalariak errana utzi zuen Auschwitzen ondoren ezin dugula olerkirik idatzi, baina gaur Auschwitz ez da Auschwitz bakarrik. Auschwitz da Auschwitz, eta Kolima da, eta Hiroshima, eta Palestina ere bai. Mahmud Darwish olerkari palestinarrak ongi gaztigatu zigun, Israelgo estatuaren hiltzaileen hari gorritik, Setio egoera liburuaren lerro batzuetan: Hiltzaile bati: Biktimaren...
Read MoreOlibondoa arma bat bezala: Ga(t)za 4
Farah Baker Gazako ospitale baten aurrean bizi da eta hamasei urtekoa da. Bere bizitzan zehar hiru gerra jasan ditu eta bere ustez hauxe izan da ankerrena. Tregoa batean, Israelgo estatuak sarraskia eten duenean, hurrengo txioa idatzi zuen: “I miss the sea, I miss my friends, I miss ice cream, I miss happiness and joy. I MISS MY ORDINARY LIFE #GazaUnderAttack”. “Itsasoaren mira dut, nire lagunen mira dut, izozkiaren mira dut, zoriontasunaren eta arraitasunaren mira dut. NIRE OHIKO...
Read MoreAskatasun barik ez dago estetikarik: Ga(t)za 3
Gaza hirian ez da Gaza hil, nazioarteko komunitatea baizik. Palestinarrek bertze basamortu bat eta olibondoak bilatuko dituzte, baina Israelgo estatuak sorturiko mortua guregan geratuko da, lotsaren kartografian, erailketaren aritmetikan. Armada israeldarraren matematikaren arabera “zero eremua” da Palestina, konturatzeke gaurko erailak etorkizuneko asasinatuak izanen direla. Hiltzen dituzten eremuan ereiten dira biharko gorrotoak, biderketa infinitu batean. Gazako hiriko...
Read More
Iruzkin berriak