Arauak
Gilipollas aurpegia jartzen zait, sumatzen dut, autobusean sartzeko maskara janzten dudan aldi oro… eskerrak autoritateek, inork ez diezadan ikusi, maskara jantzarazten didaten! … Koronaldi gogorrean, arauak arauen gainean, inor agilipollatzeko modukoxe bizimodua eramanarazi ziguten. Batzuetan ez geneukan oso garbi ordenak […]
Gazte komunista bati
Ez dut uste nirekin gogoratuko zarenik. Herritik alde joan nintzenean, oso gaztea zinen zu. Azkeneko urteetan, besteren ahotik jakin izan dut zure berri. Orain dela gutxi lagun batek esan zidan, gazte batzuekin eta beste gazte batzuen kontra kale-liskarren batean ikusi […]
Lehen-lagunak
Euskal Herrira etorri eta laster izan nuen lehen-auzoen berri. Ekialdera lehen-auzoak, mendebaldera auzo-hurrenak, edo, han eta hemen, beste barik, auzoak; inon ere baziren laguntasun-sare haiek dira niretzako preziosoak. “1960. urteetan, irakurtzen dut liburuxka batean, Santa Grazin, etxe bakoitzak hiru lehen-auzo zituen. […] […]
Azken gerra
1942tik, plutonio, uranio, tritio, radio, polonio, estrontzio eta iodo erradiaktiboa injektatu zitzaien, eurek jakin gabe, Estatu Batuetako hainbat herritarri; tartean baziren soldaduak, Marshall irletako bizilagunak, geriatriko bateko zaharrak, Massachusettseko eskola bateko haur desgaituak… Zerk eraman zituen mediku batzuk halako ankerkeriak […]
Independentzia gerra
Semeari ari zaio aita: “Gure gizonak ausardiaz borrokatu ziren, baina txikitu egin zituzten. Gure ezpatak motzegiak ziren eta gure lantzak ahulegiak. Gutariko asko hirira aldatuta zeuden ordurako. Ez zekiten sugeeraz. […] Burdinazko gizonen aurka, haien armez borrokatu behar izan ziren […]
Klase-gerra
Ehun urte luzez langileek kapitalaren kontra egin zuten gerrari deitu izan dio inork klase-gerra. Gerra galtzen ari zirela, hara bitartean gorderik egon ziren beste zanpatu-multzo batzuk bistaratu ziren, hala nola emakumeak, edo beltzak. Dibertsitateak, haren kritiko batzuentzat, arrazakeriaren edo matxismoaren […]
Subsistentzia-gerra
Beren kulturak,beren balore bernakuloak eta beren subsistentzia desegitera heldu ziren burgesen aurrean komuneko jendeak egin eta galdu zuen gerra luzeari deitu izan zaio hola. Gerra galtzearekin, gehienbat bere kabuz eta bere eskuz bizi izatetik haundien eskupetik bizi izatera igaro zen […]
Desarmea
Gona grisa, alkandora txuria, elastiko berdea… Eskola-uniformez jantzitako neska adolezente batzuk ikusi nituen Donostian lehengoan. Oroitu nintzen, hamahiru urte nituela, haietxen moduko neska uniformatu batek, kalean harekin kruzatzen nintzenean, barruak piztu egiten zizkidala. Desio erotiko maskulinoa, bere manifestazio ia guztietan, […]