Algara, edo ez gara
Hasiera » Txisteak » Darwinismoari buruzko txistea 1905ko Eskualdunan + Beste
Urt28 0

Darwinismoari buruzko txistea 1905ko Eskualdunan + Beste

Atalak: Txisteak, Umorea

Kepa Altonagak, Kirri-kirri ezizenez sinatutako txiste hau aurkitu zuen Eskualduna astekariaren 1905eko otsailaren 17ko alean, eta guk irakurtzea merezi duen Darwin geurean liburutik hartu diogu.

Liburu honetan, Darwin, Huxley edo Malthusekin batera, Euskal Herriko pertsonaia ezezagun bezain deigarriak ezagutuko ditugu. Besteak beste, testamentuan Barkoxeri Galapagos irletako bat utzi zion Leon Uthurburu, panda hartza deskubritu zuen Armand David ezpeletarra, Baionako Zientzia Elkartea fundatu zuen Folin markesa edo euskararen desagerpena desiragarritzat jotzen zuen Julien Vinson euskalaria. Eta Uruguaiko euskaldunen artean darwinismoak zortu zuen eztabaida ezagutuko dugu. Alde batetik, Domingo Ordoñana Iparragirre antidarwindarra –J.M.Iparragirreren lehengusua-, eta bestetik, Jose Aretxabaleta Darwinen aldekoa.

Amaieran, gerra aurreko eta ondorengo euskaltzaleek darwinismoaren aurrean izan zuten jarrera aztertzen du Altonagak, Larreko, Barandiaran, Orixe edo Amurizaren testuetan oinarrituta. Plazido Muxikaren hiztegian Evolucionismoren euskal ordaina Darbinkeri da, esate baterako.

Eta orain bai, duela mende bateko txistea.

TXIMINOKERIA

(ARGIAren 2.353 zenbakian argitaratutako txistea)

  • Aita, egia dea chiminotik heldu girela?
  • Egia bera; frogatua duk orai gure lehen aita chimino sorthu zela eta gero, emeki emeki, hobetuz eta abilduz gizona, hein huntarainotu dela.
  • Beraz aita, zu ni baino chiminoago zira?
  • Zer diok, kichkil alahena! –Eta pamp!, paso batez aurthikitzen du aitak bere semea.- Ikhusak orai zoin giren chiminoago!

Eta bizkitartean, ez othe zen haurraren errana solasak berak ekharria?

JAINKOA NON?

(ARGIAren 2.354 zenbakian argitaratutako txistea)

Apaizak honako hauxe galdetu die haurrei:

  • Haurtxook! Eta zuek, non uste duzue dagoela gure Jainkoa?

Erantzunak arrapaladan datoz:

  • Elizan!
  • Gure bihotzetan!
  • Paradisuan!

Eta bat-batean Patxiku Txikik:

  • Gure etxeko komunean!
  • Zuen etxeko komunean? – galdetu dio apaizak harriturik-. Nondik atera duzu hori?
  • Bai, apaiz jauna! Gure etxean, goizero, hauxe esaten du aitak komunera sartzen saiatzen denean: Jainko maitea! Baina oraindik hor al zaude?

BIKOTEKIDEAREKIN GAIZKI

 

(ARGIAren 2.355 zenbakian argitaratutako txistea)

  • Kaixo Miren! Aspaldikoa! Zenbat denbora elkar ikusi gabe! Zer moduz bizi haiz?
  • Bada, egia esan… Ez oso ondo!
  • Kontxo! Zer dun  bada?
  • Hara! Mikel uztekotan nabilen. Ez gaitun batere ondo konpontzen azken bolada honetan. Kirioak jota nabilen egun guztia, nire onetik aterata… Lau kilo ere galdu ditinat jada!
  • Eta zergatik ez dun uzten?
  • Zortzi kilo galdu nahi ditinat eta!

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA