Iñaki Epelde, gizon klasea!
Iñaki hilerrian lagunartean agurtu ondoren, halaxe atera zitzaion bere adiskide eta bidelagun Koldobika Jauregiri barru-barrutik. “Iñaki! Gizon-klasea izan duk!”. Ez dut uste Iñaki definitzeko hitz egokiagorik aurki daitekeenik: gizon klasea! Lerro hauek idazten ari naizen “Galtzaundi” aldizkaria bera izan daiteke klase hori erakusten hasteko abiapuntu egokia. Euskara-taldea sortu zenean, nori eskatuko genion bada logotipoa marraztea? Iñakiri! Bagenekielako proiektuarekin bat...
Read More“Arrain freskoa” eta beste 4 txiste
ARRAIN “FRESKOA” Lan kontuak zirela medio, gure lagun batek Madrila joan behar izan zuen joan den abenduan. Eguneko eginbeharrak amaitu ondoren, Plaza Mayor inguruko jatetxe batera sartu zen afaltzera. Entsalada hasteko eta legatza bigarren platera. Baina arraina jaten hasi eta hura ez omen zegoen ahora sartzerik! Kiratsa! Zerbitzaria inguratu zitzaionean hala esan omen zion: – Hau baino arrain freskoagoak jan izan ditut! Eta zerbitzariak erantzun: – Ez hemen! (ARGIAren...
Read MoreElkarri eta ahora eman
(2013-03-15ean BERRIAn argitaratutako artikulua 18. KORRIKA dela eta) Korrikaren lehen kilometroak egin genituen atzo Tolosaldean, Kilometroak korrika batean prestatzen ari garen urte berean, hain zuzen ere. Eman euskara elkarri dio Korrikak eta Ahora! Kilometroek. Helburu bera bietan: euskararen erabilpena sustatzea. Azken hamarkadetan euskarak Tolosaldean, eta bereziki erdaldunagoa zen Tolosan, aurrerapen nabarmena egin badu ere, erabilpenari begira lan handia dugu oraindik ere...
Read More
Iruzkin berriak