Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
“Arrain freskoa” eta beste 4 txiste
Atalak: Txisteak, Umorea
ARRAIN “FRESKOA”
– Hau baino arrain freskoagoak jan izan ditut!
Eta zerbitzariak erantzun:
– Ez hemen!
(ARGIAren 2357. alean argitaratua)
BIZILAGUNEK ZER ESANGO?
– Hau beroa! Ezin dut gehiago! Balkoira larru bizirik ateratzeko gogoa ematen dit.
– Atera zaitez, bada! –Arantxak, di-da.
Lipar batez hausnartu eta gero, Mikelek:
– Eta zer pentsatuko dute bizilagunek balkoira larru bizirik ateratzen banaiz?
– Zer pentsatuko dute, bada? Diruagatik ezkondu naizela zurekin!
(ARGIAren 2358. alean argitaratua)
KANIBALAK ETA POLITIKARIAK
Oharra irakurri eta, harrituta, hauxe galdetu zion saltzaileari:
– Zer dela eta halako aldea prezioetan?
Eta saltzaileak erantzun:
– Zuk ba al dakizu zenbat kostatzen den horrelako bat garbitzea?
(ARGIAren 2359. alean argitaratua)
AMONA ETA ILOBA
Amonak ilobari:
– Zure adinerako ni hasita nengoen lanean.
Eta ilobak amonari:
– Eta zure adinarekin, nik lanean jarraitu beharko dut!
(ARGIAren 2360. alean argitaratua)
FRANCOREN HERIOTZA
Frankismoa ikertzen ari diren EHUko Historia Fakultateko ikasle gazte batzuk deskubritu dutenez, Francok azti baten aholkua jaso nahi izan zuen, bere azken egunak gertu zirela sumatzen hasi zenean:
– Zein egunetan hilko naizen jakin nahi nuke –galdetu omen zion-.
– Kartek diotenez, euskaldunen festa egun batean hilko zara!
– Eta jakin al liteke zehazki zein egun den hori?
– Hori ezin jakin, “nire jeneralisimoa”! Hiltzen zaren egunean hiltzen zarela, euskaldunentzat festa eguna izango baita!
(ARGIAren 2361. alean argitaratua)