Mihiluzeren ondarea (2): Zazpikiak
”Zazpiak Batman”ekook (Asisko Urmenetak, Antton Olariagak eta hirurok) ”Euskararekin dibertitzeko manerak” hitzaldia prestatu genuenean, ataltxo bat eskaini genien itzulpen xelebreei. Denok ezagutzen genituen klasiko batzuetatik abiatu ginen: ”Autobusak bihar eta berandu” (Mañana y tarde), ”Tren azpikogonak” (Combinaciones de trenes), ”Lekatxozko izozkia” (Helado de vainilla) edo ”Bigarren landarea” (segunda planta). Ezagun hauei, han-hemenka jasoak genituen beste...
Read More“Zer daukat?” eta beste 4 txiste
ZER DAUKAT? Gaixoa medikuaren kontsultara sartu da: Mediku anderea! Azken bolada honetan oso urduri nabil! Ez dut bururik altxatzen, bakarrik egiten dut barre, ez dut jendearekin hitz egiten, arreta berehala galtzen dut… Batzuetan zoratu egin naizela dirudi… Zer daukat, mediku anderea? Eta medikuak: Iphone bat! (ARGIAren 2369. alean argitaratua) APARKATU EZINIK Baxenabarreko herri hartan ezaguna zen apezak Irulegiko mama goxoarekiko zuen zaletasuna. Behin Baionara joan behar izan...
Read MoreMihiluzeren ondarea (1): Programaren oinarriak
Mihiluze amaitu bada ere, zortzi denboraldi hauetan erabili ditugun jokoak, hor daude, denon erabilgarri. Urteotan, leku askotan erabili dira joko horiek, asko izan baitira Euskal Herrian zehar egin diren Mihiluze Lehiaketak: ikasturte amaierako jaialdietan, festetan, Euskaltegietan, gaztetxeetan… Horixe izan da Mihiluzek eman digun poz handienetako bat, gure proposamena gizartean nola zabaldu den ikustea. Zabalpen horretan laguntzeko, 2009ko Uda Ikastaroetan Mihiluzeren inguruko...
Read More“Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa
Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean. Ikastaroak gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Izan ere, Euskalgintza eta euskarazko komunikabideak bidegurutze batean baitaude. Fase politiko-sozial berri batean gaude, Euskararen Legea onartu edo EITB sortu zirela 30 urte...
Read More
Iruzkin berriak