Algara, edo ez gara
Hasiera » Txisteak » “Zer daukat?” eta beste 4 txiste
Mai27 0

“Zer daukat?” eta beste 4 txiste

Atalak: Txisteak, Umorea

ZER DAUKAT?

Gaixoa medikuaren kontsultara sartu da:

  • Mediku anderea! Azken bolada honetan oso urduri nabil! Ez dut bururik altxatzen, bakarrik egiten dut barre, ez dut jendearekin hitz egiten, arreta berehala galtzen dut… Batzuetan zoratu egin naizela dirudi… Zer daukat, mediku anderea?

Eta medikuak:

  • Iphone bat!

(ARGIAren 2369. alean argitaratua)

 

APARKATU EZINIK

Baxenabarreko herri hartan ezaguna zen apezak Irulegiko mama goxoarekiko zuen zaletasuna.

Behin Baionara joan behar izan zuen bilera batera. Baina bezperako afariko zurruten eraginez loak hartu eta esnatu zenerako 10ak. Eta bilera 11etan! Ziztu batean prestatu zen, baina estu eta larri zihoan bidean, bai baitzekien berandu iritsiko zela!

Normalean, ez da erraza izaten Baionan autoa uzteko lekua aurkitzea. Eta gainera, gure apeza, ez zen oroitu egun hura Hegoaldean jai eguna zela eta Baionara iritsi zenean aparkaleku guztiak mukuru beteta aurkitu zituen. Hantxe zebilen aurrera eta atzera lekurik topatu ezinik, eta etsiturik, hauxe oihukatu zuen auto barruan:

  • Jauna, Jauna! Lagundu, otoi! Autoarentzako leku bat emaiten badidazu, arnoa bazterrerat utziko dut eta ura bertzerik ez dut edanen hemendik aitzina!

Esaldia amaitzera zihoala, ordea, hara non ikusi zuen aurrez aurre leku bat libre. Orduan, zerura begiratu eta:

  • Ez kezkatu! Aurkitu dut bat!

(ARGIAren 2368. alean argitaratua)

 

JERUSALEMGO EROSTEN HARRESIAN 

Israeli buruzko dokumentala egiten ari zen BBCko erreportari bat Erosten Harresira joan zen, bertan zeudenei hainbat galdera egiteko asmotan. Harresiari itsatsita errezatzen ari zen aitona zahar batengana hurbildu eta honelaxe galdetu zion:

  • Egun on!  Hannah Taylor naiz, BBCkoa, eta galdera batzuk egin nahi dizkizut. Esango  zenidake zure izena eta zenbat urte dituzun?
  •  Arazorik gabe! Jacob Fishbein naiz andereño, eta aurten 87 urte beteko ditut.
  • Eta noiztik zatoz errezatzera Harresira?
  • Hara! 26 urterekin soldadutza amaitu nuenetik egunero etorri ohi naiz, egun bakar batean ere huts egin gabe. 61 urtez beraz.
  • 61 urtez egunero hona? Eta zer eskatzen diozu Jaungoikoari?
  • Jainkoari egunero eskatzen diot gerra guztiak amaitu daitezen eta bakean bizi gaitezen. Eta judu, kristau eta musulmanen arteko bakearen alde errezatzen dut.
  • Eta nola sentitzen zara 61 urtez egunero errezatzen aritu eta gero?
  • Egia esan, horma batekin hizketan aritu izan banintz bezala!

(ARGIAren 2367. alean argitaratua)

 

PATATAK EROSTERA

Txiste hau Jonjo Agirrek bidali digu. 

Bi emakume, elkarren lagunak, kafea hartzen:

  • Zer duzu ba? Kopetilun zaude…
  • Bada, senarra bidali dut bazkaria egiteko patatak erostera; bidean auto batek harrapatu eta hil egin da!
  • Ez esan!!! Eta zer egin behar duzu orain?
  • Ez dakit ba. Makarroiak…

(ARGIAren 2366. alean argitaratua)

 

JOKAERA EREDUGARRIA

Igandeko meza amaitzear dagoela, ustekabean, apaizak honako galdera hau egin die eliztarrei:

  • Neba-arrebok! Elizatik atera baino lehen galdera bat egin behar dizuet. Hemen zaudeten guztion artean, zenbatek barkatu ditu gaur bere etsai guztiak? Altxa besoak!

Eliztarrek harriturik elkarri begiratu eta poliki-poliki besoak altxatzen hasi dira. Gutxi gora behera bostetik lauk jaso du besoa. Apaiza, ordea, gustura ez eta:

  • Errepikatu egingo dut galdera: zuetako zenbatek barkatu ditu bere etsaiak?

Bigarren galderaren ondoren eliztar guztiek jaso dituzte besoak. Denek, amona xahar batek izan ezik. Apaiza aldaretik jaitsi, amonarengana hurbildu, eta halaxe galdetu dio goxo-goxo:

  •  Zu ez al zaude zure etsaiak barkatzeko prest?
  • Apaiz jauna. Baina nik nola barkatuko ditut etsaiak, etsairik ez daukat eta!
  • Hau handia da! –apaizak-. Eta zenbat urte dituzu?
  • 102! -erantzun amonak-.

Hori entzunda apaiza eta eliztarrak txaloka hasi dira. Esku zartak isiltzean, apaizak:

  • Zu eredua zara guretzat. Esango al diguzu nola iritsi zaren adin horretara etsairik gabe?

Eta amonak:

  • Putakume horiek guztiak ni baino lehenago hil direlako!

 (ARGIAren 2365. alean argitaratua)

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA