Algara, edo ez gara
Hasiera » Txisteak » Ekaineko txisteak
Eka28 0

Ekaineko txisteak

Atalak: Txisteak, Umorea

Hauexek dira ekainean zehar astekarian argitaraturiko txisteak. Ea gustuko dituzuen.

HAU GIZONA!

Bi emakume tabernan, elkarrekin solasean…

  • Eta zuk, gizon sentibera, ederra, aldarte onekoa, adeitsua, haurrak gustuko dituena, sukaldean ondo moldatzen dena… aurkituko bazenu, zer egingo zenuke?
  • Dokumentala!

(ARGIAren 2.375. alean argitaratua) 

 

ULTZAMARRAREN ABERASTASUNA

Txiste hau, Jonjo Agirre irakurle finak bidalitakoa da.

Ultzamar bat hilzorian da, Iruñeko Virgen del Camino erietxean. Azken hatsa eman aitzin, seme-alabak eta emaztea bildu ditu, erizaina bertan delarik:

  • Zuretzat, Xabier, Sarasate kaleko etxeak -erran dio seme nagusiari.
  • Leire maitea, zeuretzat Gaztelu plazako guziak!
  • Zuri, Permintxo, gazteena baina bizkorrena izaki, Navarreria eta Kaldereriako guziak.
  • Atzenik, zuretzat, emazte maite, Buztintxuri osoa.

Erizainak, harri eta zur, emazteari erran dio:

  • Anderea, ez zuen ematen baina, zein aberatsa den zure senarra!!

Eta emazteak bat-batean:

  • Aberatsa? Kaka zaharra!
  • Horiek esnea saltzeko ibilbideak dira!

(ARGIAren 2.374. alean argitaratua)

 

 

LEHIATILA AURREAN

Emakumea bankuko bulegora sartu da. Mostradorearen atzealdeko enplegatu bakarra dago telefonoz ari da eta bezero sartu berriari ez dio aurpegira begiratu ere egin.

Hamar minutu zain egon ondoren, emakumea hizketan jarraitzen duen langilearengana hurbildu da:

  • Aizu! Badira hamar minutu mostradorearen aurrean nagoela!

Eta langileak, telefonoa une batez eskuarekin estaliz:

  • Lasai! Nik hamabost urte daramatzat mostradorearen alde honetan!

 (ARGIAren 2.373. alean argitaratua)

 

LANTOKIAN LO

Bulegoko mahai gainean lo seko geratu eta gero, Parisko Lan-ministerioko funtzionarioa bat-batean esnatu da. Begiak igurtzi, nagiak atera eta erlojuari begiratutakoan:

  • Kaka zaharra!! Gaur ere behar baino ordu bete gehiago egin dut lanean!

(ARGIAren 2.372. alean argitaratua)

 

ABOKATUAREN GALDERA

  • Elkarrengandik zenbat metrora zeundeten autoek talka egin zutenean?

(ARGIAren 2.371. alean argitaratua)

 

ZIGOR MURRIZKETA

Abokatuak epaileari:

  • Orain dela hiru hilabete lau urteko espetxe-zigorra ezarri zenion nire bezeroari eta sortu den egoera berria aintzat harturik zigorra murriztu diezaiozun eskatzera natorkizu, epaile anderea!
  • Eta zertan oinarritzen zara eskaera hori egiteko? Zein da egoera berri hori?
  • Duela hiru urte, nire bezeroak lapurtu zituen ordenagailu eramangarriek 1.755 euro balio zuten, baina gaur egun 950 euroan lor daitezke!

(ARGIAren 2.370. alean argitaratua)

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA