Nietzscheren arreba Elisabeth
Sarean youtubek aukera ematen digu hitzaldiak entzuteko. Horietako bat dugu Diego Sanchez Meca adituak Friedrich Nietzsche (Röcken, 1844-Weimar, 1900) pentsalariari buruz emandakoa, Juan March fundazioak antolatutako hitzaldietan. Filosofo alemaniarraren ekarpena eta balioa adierazi ondoren, hitzaldiaren amaieran, ohartzen zaio Nietscheren arrebak, Elizabethek, anaiaren obrarekiko izan zuen jarrera eta jokabideari. Elisabeth ezkondua zen Bernard Föster-ekin, mugimendu antisemita...
Read MoreEuskal pentsaera, oteiçaren arabera
Euskal pentsaera, oteiçaren arabera Jorge Oteiza Oteiza Hedapen kiribil hutsa (Expansión en espiral vacía, 1957) bere eskultura ondoan, São Pauloko IV. Bienalaren erakusketan. Web ggh. Duela hiru urte argitaratu zuen Jorge Oteizaren Mentalidad vasca liburua Pamiela etxeak, Oteiza fundazio-museoaren laguntzarekin. Hirurehun eta gehiago orrialde ditu, gehien-gehienak letraz beteak, irudi batzurekin. Oteizak idatzitako hausnarketak dira. Bi partetan bereizia da. Liburuaren hitzaurrean Jose...
Read MoreEtxaide Itharteren oin-oharrak
Jon Etxaide Ithartek leziatu gaitu, lezioa eman digu, gu hezi beharrik gabe. Eneko Agerroa izeneko eleberri historiko aberkoian honako oin-ohar hau egiten du Xahoren testu bat hitzez hitz aipatzen duenean. Akitaniar zaldunak beren leziakuntza* bukatzera eta… *Educacion. Leziatu=educar, hitz herrikoia dugu. Gure egunetan “hezi” eta “hezkuntza” erabiltzen dituzte “educar” eta “educación” aditzera emateko eta hori astakeria ikaragarri bat besterik ez da, “hezi” domar baita,...
Read MoreEz gara beti bat, aldatuz-aldatuz goaz
Ez gara beti bat, aldatuz-aldatuz goaz Megan Marklek konfiantzazko ile-apaintzaile bat izan du, George Northwood. Sussex-eko Duke-dukesak britainiar erret familiatik irten direnetik, bertze garai bat hasi da, alde guztietatik begiratuta, eta Northwoodek omenaldi bat eskaini die sare sozialetan, eta The Telegraph egunkarian elkarrizketa bat eman du esanez harreman estua zuela Meghan-ekin eta haren orrezkera nabarmenen sekretua zein den. Estilista honek bezero ezagunak ditu, Gwyneth Paltrow,...
Read MoreBedatsea edo primadera
Bedatsa edo primadera Etxealdi-itxialdia izanagatik, heldu da aurten ere udalehena. Horrekin zerikusia duen testuren bat ekarri nahi izan dugu hona. Petti Irigoin-en bertso hauek aurkitu ditugu bertso eta olerkien hemerotekan. Bedatsa edo primadera dute izenburu. Herria aldizkarian argitaratu zituen 1964an. Alde batean bertsoak jarri ditugu eta bertzean marrazki batzuk, aurtengo...
Read MoreArnasa, hatsa, bizia…
Arnasa, hatsa, bizia… Ospitale hitza maiz entzuten dugu egunotan. Ia egunero. Han gerta ohi dira burrukaizunik latzenak. Baina Ospital esatearekin, Peio Ospital abeslaria ere ekar dezakegu gogora. Duela lau urte atera zuen “Arnasa, hatsa, bizia…” izenburu duen diskoa. Inguruan izan ditu Paul Smet, Mixel Ducau, Andoni Salamero eta Antton Valverde. Halaber aipatu behar ditugu Gonzalo Tejada kontrabaxularia eta Iñaki Ospital soinu teknikaria. Agorila etxeak argitaratu zuen 2016. urtean....
Read MoreHirur çelebrity: gureac eta chit gogoangarriyac
Sergio Rossi Sergio Rossi hil da, oinetakoen erregea, orodabirus gaitç modakoak erasanda, 84 urterekin. Maisu çapatagilea çen eta modako oinetakoen diseinuan punta-puntako profesionala. Berataç esan dute “emakumea maite çuen eta gai çen emakumearen emetasuna modu apartekoan atçemateko, eta emakumearen hankaren luçapen eçin hobea eratçeko, oinetakoen bideç”. Rossik 1968an fundatu çuen enpresa, aitagandik ofizioa ikasi ondoren, eta luxuçko çapata marka italiarrik handiena...
Read MoreZeharbidetan
Zeharbidetan Orain hamabortz urte argitaratu zen lan berezi hau, Pamiela Phonogauzak sailean, Littera&musika/2 izenburuarekin, hitza eta musika, biak, biltzen dituen disko-liburu honetan. Jose Angel Irigaray eta Antoni O’Breskey dira egileak. Hitzak oro dira Jose Angel Irigaray olerkari ezagunarenak. Hamahiru olerki dakartza, euskaraz, eta itzulpena ingeles, gaztelania eta frantsesera. Musika Antoni O’Breskey musikari eta pianojolearena da. Firenzen sortutako Antonio Breschi, areago...
Read MoreVimalakirtiren Sutra
Vimalakirtiren Sutra Urrutiko gauzak beti exotikoagoak egiten zaizkigu, izan paisaiak, izan jakiak, izan eraikinak, izan edozer. Liburuekin bertsu. Baina bertze ikuspegi horiek, kanpotikakoek, aberasten gaituzte eta osatzen. Oraingoan hemen dugu Vimalakirtiren Sutra izeneko lana -Vimalakirtik azaldutako pentsaezinaren doktrinaren hitzaldia eta Askapen pentsaezinaren sutra-. Liburu hau literatura budistaren maisulan bat da. Ibaizabal argitaletxeak ateratakoa, Erlijioen jakinduria sailean. Sail...
Read More
Iruzkin berriak