Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak
Othoi çato etchera: izurde atzemanaren letrak Hemezortzigarren mendeko karta euskaraz egindako batzuk ezagutarazi ziren orain bortz bat urte Lapurdum euskal ikerketen aldizkarian. Marinelei idatziak asko, emakumeek gehienbat. Ikerlan honen aitzin-solasean leitzen dugu hau: Ondoko orrialdeetan Lapurdum agerkariak ale berezia eskaintzen dio Xabier Lamikizi zor diogun aurkikuntzari, hots 1757. urtean Baionatik Kanadako Louisbourg hiriari buruz lapurteraz igorria izen zen gutun bildumari....
Read MoreBalea zuriaren abenturak
Bi baleakume zuri, Oroiminezko igandeak, Lekore eta Gehitumagazine: Huriburura bidaia Esan, alderdiren batek gelditu al du desalojoren bat? Etxebizitza oinarrizko eskubidetzat hartu al du eta ez soilik espekulazio objektu gisa? Ba al da baten bat multinazionalen pribilegioak mugatu dituena? Autogestiorako espazioak bultzatu dituena? Lan esplotazioa gelditu duena? Gazteekin hitz...
Read MoreGabrielen margoak
Gabriel Korta poetak (1951-2020) olerkigintza zuen eginkizun nagusi. Baina era berean, tarteka margolan batzuk egiten zituen, neurri txikikoak, eta eskuarki argizaria erabilita. Hemen jarri ditugu batzuk, erakusgarri, haren lanaren eta izatearen lekukotasun bat eman nahian. Misterio tentagarria Erabat isiletik itxaropenez beterik… Oi! Misterio hori misterio tentagarria bakarrik sentitzen garenontzat. Norbaitek, edo zerbaitek, egin duela guzti hau. Hori pentsatzea… Baina hala ere misterio...
Read MoreLafontaine Escondrille-ren Ur biren artean
Sinopsia Ur biren artean. Iturregi Escondrillas, Patxi. Orain dela 100 urte, 1914 eta 1919 bitartean, munduak ordura arte ezagututako gerrarik gogorrena bizi izan zuen, gerora Lehen Mundu Gerra deituko zitzaiona, Europako lurralde gehienak ez ezik ozeano guztiak ere hartu zituena. Bilboko itsasontziak, bandera neutrala dutenez, ez daude ofizialki gerran, baina gatazka orokorrak ondorio nabarmenak ditu hirian, ontzioletan, barkuetan… Potentzia lehiakideek lehengaiak behar dituzte eta ondo...
Read MoreHaydee Arteaga eta ahozkotasuna
Joan den maiatzean hil da La Habanan 105 urterekin Haydée Arteaga ahozko narratzaile kubatarra, “La Señora de los Cuentos” ezizena zuena. Ahozko narratzaile, idazle eta deklamatzaileak meritu handiko lana egin zuen ahozko narrazioan eta emaitza nabarmenak lortu zituen difusio kulturalean bere bizitza artistikoan zehar. Bereziki aipatzekoa da Arteagak haurrekin egin zuen lana, sentiberatasun eta arduraldi handia erakutsi baitzuen haurrengan fantasia eta irudimena ernarazten, kontatzeko...
Read MoreErtzeko zatiak
Ertzeko zatiak Orain hamar urte inguru atera zuen Jon Sarasuak Ertzeko zatiak izeneko liburua, Yera Sánchez-en marrazkiekin, Argia etxearekin atera ere. Ameriketako kontuak dakartza gehienbat, testu laburretan. Egileak honela dio sarreran: “Nahasmena sor dezake testuok bidaia-kronika bezala ulertzeak. Ez baita eguneroko bat, ez kronika bat, ez kronika sentimental bat ere. Bidaiotan gertatutako gauza garrantzitsuenak ez dira kontatzen askotan, edo ez dira agertzen kronika batean agertzekoak...
Read MoreKoldo Zubeldiaren itsasaldi biziak
Koldo Zubeldiaren itsasaldi biziak Egin du orain ere liburua Koldo Zubeldiak. Idatzi eta argitara eman, dena berak. Kemena behar da horretarako eta lehen ere erakutsia du baduela, era berean argitaratu baititu aurreko olerki liburuak ere. Bere denboraren jabe izanik, olerkiak idaztera emana dago, gogotsu, bere isiltasun oparoan. Izadia gertu dauka etxetik eta eguraste horrek badu eraginik bere bihozkadetan. Bederatzigarrena bederatzi izenekoa dugu atera duen azken lan hau....
Read MoreLafitte-ren kazetari-lanak
Pako Sudupe filologoari zor diogu, neurri handi batean, argitalpen hau. Berak egina baita Piarres Lafitte abade eta idazlearen kazetari-lan hautatuen bilduma. Aldizkari eta egunkarietan miatu, idatziak sailkatu eta hitzaurre oparo bat idaztea, irakurleok eskertu behar dugun lana da. Sudupek berak, liburuaren hasieran, argibide interesgarriak ematen ditu liburu honi buruz. Nola hasi nintzen Lafitte irakurtzen eta haren artikuluak biltzen azaldu dudanean, parez pare jarri ditut Aitzol eta...
Read MoreHiru pretendiente Ernestinarentzat
Hiru pretendiente Ernestinarentzat Ernestina de Champourcinen Poesia Antologiak hiru pretendiente dauzka uda honetan. Auxtin Zamoraren Ezin errana olerki liburua, Txomin Peillenen Kristina Bolsward eleberria, eta Antton Lukuren Botoiletan ipuin liburua. Beldurra (Ernestina de Champourcin) Egunsentia; ametsen sehaska, laztan zuria goizaldeko hasieran. Isil urdinak. Euri soinuek zulatzen dute, nola! ene esperantza. Atzo… atzo zen. Gaur bihar da jada. eta ene...
Read MoreMoroak behelaino artean: esperantzaren gramatika
Denok ezagutzen duzue Joseba Sarrionandia. Neuretzat kiromantzidxa olerkia idatzi zuena izanen da betiko. Lagun izoztua eleberria ere gustatu zitzaidan, Xabier Leteri ez bezala. Olerkari estimatzen zuen. Horretaz landara, liburu asko izkiriatu ditu (landara hau idazle honi ikasia diot). Gaur bat aipatuko dugu: Moroak gara behelaino artean? Pasarte batzuk hautatu ditugu, dastaketa egin ahal izateko. Hamar urte bete ditu liburuak. or. Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba...
Read More
Iruzkin berriak