Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Maryse Condé idazlearen konderria
2021-10-02 // bAst // Iruzkinik ez
Maryse Condé idazlea h&j
Maryse Condé 1937an jaio zen Pointe-à-Pitre-n, Guadalupeko artxipelago antillarreko hiriburuan. Zortzi neba-arrebetan gazteena izan zen. Hamasei urte zituela, Parisera joan zen Fenelon lizeoan ikastera eta gero Sorbonara. Han ezagutu zuen Mamadou Condé aktore ginearra eta honekin ezkondu zen 1959an, eta hogeita bi urteren buruan bereizi. Ikasketak bukatutakoan, frantses irakasle izan zen Ginea, Ghana eta Senegalen, harik eta 1970ean Frantziara itzuli zen arte. Malin ere bizi izan zen, han gertatzen da Ségou eleberrien saga. Kontaketa, antzerki, saiakera, haurrentzako eleberri eta autobiografia landu ditu. Memoria eta identitatea dira haren bi gai funtsezko. Esaterako hor dira La migration des coeurs (1995), Desirada (1997), Célanire cou-coupé (2000) Victoire, les saveurs et les mots (2006), amaren aldeko amonari egindako omenaldia. Maryse Condék urte askoan eman du literatura frankofonoa Columbiako Unibertsitatean, New Yorken. Esklabutzaren Batzordea Frantzian izenekoaren buru izan zen (2001), eta horko lanari esker lege batek aitortu zuen esklabutza, gizateriaren aurkako krimen gisa. Richard Philcox, senarra du, ingelesera obra itzultzen diona.
Desirada/La Deseada [Desiratua]
24-25. or.
Savigny-sur-Orge, ekainak 27.
Ranélise maitea:
Ez duzu hala pentsatuko beharbada, baina ez nago ahaztuta neure alabarekin. Iritsi da momentua hartaz behar den bezala ardura nadin, zeren azkenean bizitza duin bat berari emateko moduan bainago. Eskertuko nizuke niri helaraztea postaz haren nota-buletinak eta mediku-kartilla. Hegazkin-billete bat igortzen dizut urri erdialderako eta dirua arropa pixka bat eros diezaiozun. Paperak sinatu besterik ez duzu egin behar. Adin txikikoentzako laguntza zerbitzu berezia kontratatu dut. Beti esker onez izango nauzu hainbesteko ontasunagatik. REYNALDA TITANE
P.D.: Orain gizarte-laguntzaile lana daukat Savigny-sur-Orge-ko Udalean.
Ranélise ziplo erori zen. Auzoko bizilagunak tropelean etorri ziren, eta igurtzi zizkioten lokiak eta eskumuturrak alkanfor-alkoholarekin. Bere onera etorri zenean, negarrari eman zion atsekabeturik, ozen ahuenka eta destinoa madarikatuz. Ez zituen alperrik hamar urte emanak neskato hura zaintzen eta adoratzen, orain bueltan bidaltzeko, pakete bat bezala, abandonaturik utzi zuen hura, inolako babesik gabe! Bietako zein zen neskatoaren benetako ama? Elgorria, baztanga eta otitis garaian zaindu zuena; ala Frantzian interesantearena egiten zuena? Ez al zegoen legerik zintzoak babesteko eta munduan justizia egiteko? Ez! Sekula ez zen Marie-Noëlle-rengandik aldenduko. Auzoko andreek gauza bera zioten. Ondoren, altxa zen eta itzal-aterkia hartu zuen kalerako asmotan. Ez zuen ohiturarik Gérardo Polius lanean zela molestatzeko, ez eta harreman hura agertzeko ere. Baina egun hartan behar zituen haren aditu aholkuak. Azken batean, Gérardo zuzenbidean lizentziaduna zen. Abokatua. Nahiz eta jadanik hartan ez jardun.
La vie sans fards /La vida sin maquillaje [Bizitza makillajerik gabe]
103-104. or.
Ene lagun berriek lasaitasun une horiek baliatzen zituzten niri aholkuak emateko, nola senti nintekeen gusturago gizarte ginearraren baitan: hizkuntza nazionalak ikastea, ene ile afroaren ordez txirikordak egitea, galtzak ez janztea eta ahal zela tunikak eramatea… Nik gogor egiten nuen protesta gomendio horien aurka:
-Bai zentzugabea!
-Ez dizugu erraten afrikarrez mozorrotzeko- erraten zuen txantxetan Amilcar-ek-. Soilik eskatzen dizugu integratzen saiatzeko, itxuraz bada ere. Begira Olgari!
Seyni-ren emaztea eredu iritsezina zen. Ongi hitz egiten zituen malinké, soussou eta fulani hizkuntzak. Txilabak bakarrik janzten zituen eta etxetik at Salamata izena hartzen zuen. Nik, aldiz, ezin nuen “integrazio” ideia kuestionatu gabe geratu. Neure haurtzaro guztia igaroa nuen, nahi gabe, balio frantsesak, mendebaldeko balioak integratzen, gurasoek hala nahi izan zutelako. Aimé Césaire eta belztasuna aurkitu behar izan nituen, ene jatorriaren berri pixka bat jakiteko eta nire herentzia kolonialetik pixka bat aldentzeko. Eta orain hau? Kultura afrikarra osorik neureganatzea espero zuten? Zergatik ez ninduten onartzen, nintzen bezala, nire arrarotasun, nire ebakiondo eta ene tatuajeekin? Eta, bestetik, noiztik zen integratzea, azaleko itxura aldatzea bakarrik? Hizkuntza bat murduskatzea? Ilean filigranak marraztea? Ez al du benetako integrazioak, ezer baino lehen berekin, izatearen atxikimendu bat, aldaketa espiritual bat? Inori ez zitzaion batere axola ene animoa, eta batez ere, ene bihotza, hainbeste urrikaltzen zena inguratzen ninduen herriaren sufrimenduaz. Nolanahi ere, garrantzitsuena izan zen nire lagun berriek “politizatu” egin nindutela. Presarik gabe, emeki-emeki haien mundu ikusmoldea ezagutarazi zidaten. Haien iritzian, borroka latza ari zen gertatzen, maila unibertsalean, ahal-egarri izanik guztia ukan nahi zutenen eta gizateriaren gainerako guztien artean. Marxista egin banintzen, izan zen, kutsatu nindutelako, neurezko bilakaeraz baino gehiago. Kapitalismoaren aldeko izan balira, beharbada haien erara jokatuko nuen berdin. Egia da, halere, banuela sentimentalismo moduko bat, milikeria ez esateagatik, “herri zapalduez” urrikaltzera aurrez jartzen ninduena, ahaltsuen ankerkeria gaitzestera. Berandu, ene gurasoei erreprotxatu nien beren berekoikeria, babesik gabekoenganako axolagabekeria, eta neure buruari zin egin nion beste era batera jokatuko nuela. Nire mentore berriek kolonizazioaren hondamenak kondenatzeaz gain, aldi aurrekolonialaren gaitza ere nabarmentzen zituzten.
-Ah, ez! Ez zen batere izan urrezko aroa, fanatikoek erraten dutena!-epikatzen zuen behin eta berriro Amílcar-ek. Baziren, bertzeak bertze, etxeko esklabutza, kastak, emakumeekiko zapalkuntza… eta baita ohitura gupidagabeak ere, ablazioa eta bixki edo albinoak erailtzea.
Le coeur à rire et à pleurer/ Corazón que ríe, corazón que llora [Bihotza irriz eta malkoz]
Marise Condé-ren lehen urteak kontatzen dira, lehen maitasuna, lehen mina, beraren belztasunaz jabetzea, beraren emakumetasunaz ohartzea, kontzientzia politikoa hartzea, bokazio literarioaren sorrera, …
Orain jabetzen naiz estanpa ezohikoa eskaintzen genuela gutxienik, Auzo Latindarreko terrazetan eserita gerraosteko Paris motelean. Gure aita, gainbehera zihoan seduktorea, artean itxura ederrekoa; gure ama, bitxi kriollo arranditsuz estalia; zortzi seme alabak, ene ahizpak burumakur, Eguberrietako arbolak bezala eder-apainduak, nire anaia nerabeak, bata Medikuntzako lehen urteko ikaslea, eta ni, inon zenik eta neskatikorik mimatuena, oso aurreratua neure adinerako. Aldakaren kontra bandejak orekan zituztela, kafetegietako zerbitzariak gure inguruan burrundan zebiltzan, euliak ezti potoaren inguruan bezala. Mendazko freskagarriak zerbitzatzean, beti esaten zuten:
-Bai ongi mintzo zaretela frantsesez.
Gure gurasoek piropoa jasotzean ez zuten deus erraten, eta doi baiezkoa adierazten zuten buruarekin. Zerbitzariak jiratu bezain laster, sermoia hasten zen:
-Halere, gu haiek bezain frantses gara- egiten zuen hasperen aitak.
-Haiek baino frantsesago- zehazten zuen amak, bortxaz. Azalpen gisa, hau gehitzen zuen-: Ikasiagoak gara. Jokamolde finagoak. Gehiago irakurtzen dugu. Horietako batzuk ez dira sekula Parisetik irten, guk, aldiz, ezagutzen ditugu Saint Michel mendia, Kosta Urdina eta euskal kostaldea.
Ségou – Tome 2 La Terre en miettes (Lurra apurretan)
Ségou, XVIII. mende bukaeran, Bamako eta Tombouctou artean– gaurko Malin –, erreinu bat da, bere ahala gerratik ateratzen duena. Ségoun, animistak dira; alabaina erlijio konkistatzaile bat hedatzen ari da Niger-ko herrialdean: islama, espirituak liluratu eta bereganatzen dituena. Talka historiko horretatik sortu ziren Segou-ren zoritxarrak eta Dousika Traoré familiaren nahigabeak. Gerra santua, batetik, eta beltz-salerosketa, bestetik.
Marta Dacosta-ren xanela [leihoa]
2021-09-25 // bAst // Iruzkinik ez
Marta Dacosta-ren xanela [leihoa]
Marta Dacosta
Marta Dacosta (Vigo, 1966) 1980ko hamarkadan hasi zen poesia argitaratzen, hainbat aldizkaritan kolaboratuz. Lehen liburua 1993an argitaratu zuen. Esquío sarian akzesita jaso zuen eta González Garcés, Martín Codax, O Figurante eta Johán Carballeira lehiaketetan saria, besteak beste. Haren lana antologietan dago eta zenbait hizkuntzatara itzulia, eta haren olerki batzuk musikatuta edo antzezlan batzuetara sartuta. Olerki-lanean nabarmenak ditu hauek: Crear o mar en Compostela, Pel de ameixa, Setembro, En atalaia alerta, As Amantes de Hamlet, Cinsa, Acuática alma, Argola, Dun lago escuro, Na casa da avoa e Labirinto ou memoria.
[lecturafilia webgunetik]
Amonaren etxe honetan aurkitzen ditugu euren bizkar borroka eta sakrifizio bizitza gogorrak jasan zituzten lehen emakumeak, gaur garenaren protagonistak izan baitziren, baina ez ditu inork lehenago omendu. Historia ezin dute, aurrera ere, gizonek bakarrik idatzi, emakumeek funtsezko zeresana dute, protagonista dira. Horrela izan da betidanik, orain gure ahotsak ernetzen diren arte.
“son elas as que tensan as redes
e fan voar as agullas
elas, quen
tamén
abren camiños aos homes que arriban heroes
mentres os pechan para si mesmas”
“emakumeak dira sareak atezatzen dituztenak
eta orratzak hegalarazten, eta eurak dira
bideak irekitzen dituztenak, heroi heltzen diren gizonentzat,
eurentzat ixten dituzten bitartean.
Martaren olerkiak etengabeko gudaldia dira, eta nahitaez irakurri behar dira, mundua ez dadin lozorrotu, borrokatzen segi dezagun, inposatu zitzaigun haren guztiaren aurka, gure ezaugarri ez den horren aurka: borroka isiltasunaren, indarkeriaren aurka.
Egileak zenbait aldiz aitortu bezala, literatura orok, poesia barne, zerbait komunikatu behar du, injustizien aurka egin behar du, eta are gehiago garaiotan, noiz eta “hariak askatzeko” ordua baita, eta ostu zizkiguten hariak berriz jostekoa. Bada garaia emakumeek beren kabuz hitz egin dezaten.
Koartza dotoreak gogorarazten dizkidate
beren ibilkera zut ezin egokiagoan
oinez dabiltza
lanaren pisua
soin gainean
eramango ez balute bezala
Marta Acosta
[galaxia webgunea]
Esta obra nace da capacidade de asombrarnos e descubrirmos a fermosura das pequenas cousas, de comprobar, unha vez máis, que a poesía é quen de borrar os límites do tempo e o espazo e de fixar, coma unha alfaia imprescindíbel, cada unha das palabras que nos construíron e nos negamos a perder. Poesía-antídoto. Poesía-paz. Contemplar e reconciliarnos coa vida. Descubrir que a beleza aínda é posíbel. Retela canda nós.
[ Lan hau harritzeko daukagun gaitasunetik jaio da eta gauza txikien edertasuna aurkitzeko dugun gaitasunetik, egiaztatzetik berriro ere poesia gai dela aldi-aldeetako mugak ezabatzeko eta gai dela, finkatzeko, eraiki gintuen eta galdu nahi ez dugun hitz bakoitza, ezinbesteko alaja gisa. Poesia-antidotoa. Poesia-bakea. So egon eta bizitzarekin bakeak egitea. Edertasuna oraindik posible dela jakitea.]
Olerkizketa by Zabaleta
2021-09-19 // bAst // Iruzkinik ez
Lagun on batek oparitu zidan liburu hau, lagunarteko bazkari baten hasieran. Hemen dituzue mokadutxo batzuk, dastatzeko.
Nafarroa euskal epikan -Olerkizketa- [Patxi Zabaleta]
Erreka beti berbera da, baina
ur ezberdinez hornituta
joandako ura ez baita
inoiz itzultzen.
herriaren sena
ez da harrizkoa
baizik gogoduna
mendeak joan eta mendeak etorri
gizaldiak joan eta etorri
nor egiten dena.
[…]
Esaera zaharrak dion bezala
izan zirelako omen gara gu
eta garelako izango omen dira
herri senak bat egiten bai gaitu
eta historia oso-osoa dagokigu
arbaso eta ondorengoekin batera
iraganeko deus arrotz ez zaigu
oraingo eta gerokoaren antzera.
Geure buruari galdetzen badiogu
ea benetan zer den Euskal herria
Nafarroa eta euskara behar elkartu
zehatz azaltzekotan gure herri izaera
herri gogoa borondatean daukagu
jende, historia eta lurrean herri soina.
[…]
Prehistoriatik hasita milaka urtez
abereak izan ziren lanerako
ibili, garraio edo gudarako
gizateriaren tresna eta lanabes.
zaldiak hazi eta trebatzea zen
esklabu, morroi eta beharginentzako
betekizun, lanbide eta egiteko
hainbeste eta hainbeste mende eta mendez.
nork pentsa mila eta milaka urteko
lana suntsituko zela ezinbestez?
nork aurreikusi desagertu egingo
zirela zaldi mundu eta inguruko
hainbeste jakintza eta ezagupen
eta ez zutela aztarnarik utziko?
[…]
Aldarrikapenak politikoen gauza dira
baina aitorpenak ordea, olerkarienak.
Historiako hasieran Euskal Herria zen
mila urte ondoren zen deitu Nafarroa.
[…]
bAst 2021
Olerkizketa ez da esker onekoa
nahiz poetak beti ospe bila ibili.
euskal idazleen mundu gaixoari
senda bekio behingoz bere gogoa!
Erbesteratuak gutarrak ziren
atzerritarrak berriz, arrotzak
baina erbesteratuen seme-alabak
kanpotarrak izango dira, eta aldiz
atzerritarrenak ordea, bertakoak.
Espainiako Gerrate Zibilaren eta Munduko Bigarren gerratearen ondoreko eta, aldi berean, espainiako Erreforma garaiko edo ETA erakundearen garaikide izandako euskal belaunaldi literarioari ematen diot hemen deitura hori. Belaunaldi honetakoek inoiz lehenago ez bezalako ereserki, olerki eta abesti ederrak eskaini dizkiote Nafarroari. Seguru aski Euskal Herriaren lurraldetasun aldarrikapenak bere maila gorena erdietsi zuen garaikoak izateak badauka esandakoarekin zerikusia. Labeguerie, Larzabal, Monzon, Lete, Salbatore Mitxelena, Orixe, Lertxundi, Aresti, Artze, Lekuona eta abar aipa ditzakegu euskal epikako belaunaldi garaikide horren ordezkaritzat.
[…]
Jauzia (lino)
Izan omen zen arestiko behin baten
Igeltsuzko leiho estu batean geranioa
-fruiturik eta itxaropenik gabeko lorea-
Eta adreiluzko hormako lauki argazkiduna
Eta espaloiko txorkoan zumarrondo hura
-bere burdinazko babesagaz-
Atxilo izan zedin preso aldatutako zuhaitza
arestiko eta betiko kale-arbola
-igalirik gabeko landare antzuaren adibidea-
Baina antzinakoen jakinduriaren arabera
Busti-lehorrerako zurik hoberena zuena
Kale-arazoen irtenbide eredua bailitzan
Ez baitago ezer hiritarragorik eta urbanogorik
Espaloia, geranioa, txolarrea
Eta zumarra txorkoan baino.
[…]
Eguneroko goizeko zortzietan
betiko autobusean estuturik
plastikozko poltsan hamarretakoa
eta laneko arropak
bizkarrean zahatoa
eskuak latz
kopeta zimur
begiak gogor
bizarra gaizki egina
kalpar zikina
txapel ttipiegi baten azpian
obrero xaharra lanera doa.
[…]
Ez nuke
indarrez eskuratutako independentziarik onartuko
baina ez dut independentzia bortxaz ekiditea ere
Inolaz ontzat emango!
[…]
Badakit egunen batean, maitea
alde eginen duzula niregandik, maitasuna agortuta edo
jakin, badakit egun hartan, maitea
nigandik urrunduta, agian mesprezatu eginen nauzula
edo iraintzen edo irrigarri uzten saiatuko zarela
zeure txarrespena zuritze aldera.
baina egun hartan ere, maitea
eta egun hartatik aurrera, eta beti
nik maitatzen jarraituko zaitut.
[…]
Eskua (lino)
Maitemindu gineneko une hura
eta une hartan entzuten zen musika
biok elkarri begietara zuzen so ipinarazi
eta losintxaka hasteko ausardia eman ziguna
-ustez betiko geure musikatzat aitortuko genuena-
eta aldiro dantzatzeko gogoa piztu eta astinaraziko ziguna
eta entzute hutsak txundituta utziko gintuen
maitasuna hutsaldu zitzaigun arte.
[…]
Haur zinelarik zenidan galdetzen
zenbat maite nauzu? Eta noraino?
Baina maite al nauzu beti betiko?
eta behin eta berriro zenituen
galdera ber-berak errepikatzen
Zenbat maite nauzu? Eta noraino?
Baina maite al nauzu beti betiko?
Egunen batean denok ohartuko gara mila nahastura, kolore eta doinuko mulatoak garela; eta izadiko hamaika leinuren ondorengo mestizoak. Zenbatu ezineko gizaki, humanoide, primate, tximino eta ugaztunen ume eta seme-alabak garela, alegia. Izan ere, gure arbasoak etorkizuneko ortzi-muga hobeki ikusi ahal izateko zutik tente jarri baitziren; eta horrela gizakitzen hasi ziren pixkaka.
[…]
Haurra (lino)
Luis Enrique Soriano, in memoriam
Iñurrategi anaiak: mendiari bihotz emanak
2021-09-11 // bAst // Iruzkinik ez
Ramon Olasagastik idatzia eta César Llagunok marraztua
[Euskal mendizaletasunaren historian aparteko sokada izan da Felix eta Alberto Iñurrategik osatutakoa: soka sendo bat, egiteko modu bat, sokalagunekiko nahiz babesleekiko leialtasun bat, mendia bere hedadura osoan aintzat hartzen jakin duen begirada bat. Mendia ez baita gailurra soilik, mendia batez ere bidea da, eta mendirako bidean dauden herriak, eta herri horietan bizi den jendea…
Gasherbrum II, hamabigarren zortzimilakoa elkarrekin igo eta gero, beherakoan istripua izan eta hil egin zen Felix. “Bihar ere argituko du egunak”, esan ohi zuen Felixek sarri, adore premian zenari bihotz emateko, eta ausaz mendiari ez ezik bizitzari aurre egiteko modu horrek biziarazi zuen berriro pultsua. Mendiari bihotz emanak bizi izan ziren, bizi da oraindik ere Alberto, mendiak ematen zielako bihotz.
Gerozko urteotan, Felix hil ondoren sortutako Baltistan Fundazioaren eskutik, altuera xumeagoan gailur zailagoak ere bilatu dituzte, Hushe ibarreko baltiarren bizimodua zertxobait duintzea, besteak beste.]
[2. kapituluaren hasiera: Bihotz bi, kordada baten kronikak.]
Sarah Turtle itzultzaileak ingelesez jarri du liburu hau. Ramon Olasagastik idatzi, Cesar Llaguno-k marraztu eta Felipe H. Navarro-k koloreztatu eta errotulatu du. Diseinua Aurkene Etxebarriak egin du eta inprimaketa Leitzaran etxeak. Sua edizioak argitaletxeak lan gogoangarri bat jarri digu zinez eskuartean. Nazioartera zabaltzeko modukoa.
Iñurrategi brothers
Hearts devoted to the mountains
The roped team of Felix and Alberto Iñurrategi was unique in the history of Basque mountain climbing, a gaze that managed to take the mountains in their entirety into consideration. For them, mountains are more than just summits, they are too the villages and their people.
Having climbed Gasherbrum II, Felix died in an accident on their way down. Alberto continues that way of life because the mountains gave them courage. Over the years that followed, with the help of the Baltistan Foundation set up after Felix’s death, more difficult summits at a more modest altitude were sought to contribute towards making the way of life of the Baltis in the Hushe valley a little more dignified, among other things.
[A village square] [ Iñurrategi brothers liburuari buruz hizketan] L.S. Lowry
Uda honetan argitaratuko diren zazpi liburu
2021-09-05 // bAst // Iruzkinik ez
Rio de Janeirora bazoazte, gogoratu!
Hizkuntza bat ez da gure buruan sartzen
Dakitenek hitz egiten dutelako,
Ez dakigunok ikasten dugulako baizik.
erdal herrian erdaraz
Balé das emoções, de Geni Guimarães [Emozioen dantza]
[Geni Guimaraes-en olerki-liburua. Gaiak: maitasuna, haurtzaroa, oinazea, desira, inozentzia, beldurra, emana, utopia.]
Mandisa e a Vovó Alegria, de Vagner Amaro [Mandisa eta Vovó Alegria]
[Vagner Amaro-ren kontakizuna. Alegria aitonaren eta Mandisa bilobaren arteko harremana: arbaso afrikarrak, kulturarekiko eta artearekiko gustua…]
Olhos de Azeviche: dez escritoras negras brasileiras em vinte contos
[Azabatxe begiak: Hamar idazle emakumezko beltz brasildarren hogei ipuin]
Textualidades que articulam gênero e raça como lugar de enunciação têm a pujança de renovar a literatura nacional, justamente porque inscrevem o olhar que não espelha o mesmo ovo chocando sob o mesmo sol dos colonizadores de outrora.Este livro percorre as vias de um mundo cheio de curvas, nuances, problemas, banzos, correntezas, pensamentos. Olhos de azeviche: dez autoras negras brasileiras em vinte contos, vias de afeto. Novos olhares. O que este olhar diz de seus espelhos? O que diz de nós? Do tempo que vivemos? Lava, lacrimeja os olhos. Dilata as pupilas. Amplia as miras.
[Hamar idazle emakumezko beltz brasildarren hogei ipuin: literaturaren berritze bat, bihurgunez beteriko bidea. Begirada berriak. ]
Monocontos: histórias para ler e encenar, de Elisio Lopes
[Monocontos: irakurri eta antzezteko istorioak]
[Elisio Lopes-en kontakizunak, monologoak: estilo, hizkera, neurri eta estetika desberdinetakoak.]
O blogueiro bruxo das redes sobrenaturais, de Fábio Kabral
[Sare naturaz gaindikoetako blogari sorgina]
[Fábio Kabral idazlearen lan honetan Joselito Abimbola-ren ametsa da Ketu Três-eko influentziatzailerik handiena izatea…]
Carcará, de Rodrigo Santos
Sinopse: Carcará é uma coletânea de 14 contos inéditos de Rodrigo Santos. O livro apresenta um denso tecido urbano, periférico, com diversos tons e subjetividades dos comuns, que vivem e tentam se equilibrar diante de mazelas sociais e, principalmente, de questões emocionais como: a solidão, o sentimento de abandono, o medo da morte e da violência. A abertura do conto Mesa Posta anuncia um pouco os caminhos por onde percorrem os contos de Carcará, “Uma história escrota, eu sei, mas me contaram assim e eu não posso florear. A realidade é muito mais escrota do que a ficção.”Nos contos desta coletânea, repletos de uma oralidade urbana fluminense, Rodrigo transita do real para o fantástico (Lobimana, Lobismina, Lobimoça) e o realismo animista, como por exemplo, no texto que dá título ao livro, onde um carcará oportunista e ortodoxo conversa com um moribundo: “Em vez de ‘pega, mata e come’, é mais um ‘opa, tá dando mole ali vou comer’. Sacações de um autor ciente do universo literário que vem construindo ao enfrentar as suas inspirações e transformá-las em uma literatura que merece ser lida.
[Rodrigo Santos idazlearen Carcará liburu honetan 14 ipuin argitaragabe daude, errealitatetik fantasiaranzkoak…]
Nosso imperativo histórico é a luta: intelectuais negros/as insurgentes e a questão da democracia racial em São Paulo (1945-1964), de Felipe de Oliveira
[Gure agindu historikoa borroka da: intelektual beltz matxinatuak eta -arraza-demokraziaren auzia Sao Paulon (1945-1964) Felipe de Oliveira
Pedro Maxkar [feministentzako irakurgaia]
2021-08-29 // bAst // Iruzkinik ez
Liburu honen hitzaurrean, Antonio Zavalak dioenetik hartuko dugu aurkezpena.
“Bi nobela auetan aurrenekoaren gaia, Berezko iltzaillea deritzanarena alegia, Atañok Ondarribiko aiton baten aotik jaso zuan. Berak ala aditzera ematen du leenengo orrialdeetan. Berdin egin zuan Markesgaiak deritzan nobelarekin ere.
Joko ori sarritan egin oi dute idazleak. Norbaiten aotik entzundako kontakizuna, ederra iruditu, berak txeetasunez ornitu eta nobela biurtu. Udaberriak urtero egiten duanaren antzekoa, beraz: enbor soilla orriz eta lorez jantzi, alegia, gure begien atsegingarria izango dan zugaitz ederra aurrean jarri artean.
Aldi ontan, beste danak bezalako gizaki normal bat iltzaille izateraiño nola aldatzen dan adierazten digu Atañok. Ortaraiñoko pausoak eta bideak zein diran azaldu, alegia. Psikologia-azterketatik ere badu zerbait, beraz, nobela onek.
Gertaera guziak, berriz, Ondarribian bertan kokatzen dira. Ala, neri ordenagailluz kopiatzen ari nintzala, eta irakurtzen duanari ere berdin gertatuko zaio, Gipuzkoako erri ori ikusten nuala iruditzen zitzaidan: eliz ederra, gaztelu zaarra, kale nagusia, arrizko orma zarrak, antziñako jauregiak, arrantzaleen etxeak, itxasoa, ondartza, Jaizkibel mendia, Bidasoa ibaia, onen beste aldean Endaia eta abar.
Liburu baten kontaera erri edo paraje ezagun batean gertatzen danean, irudimenak lanik ez du tokia nolakoa dan asmatu bearrez, eta orrek erreztu egiten du irakurketa”. (A.Zavala)
Salbador Zapirain “Ataño” idazlearen Berezko iltzaillea liburuko pasartea hauttau dugu.
Pedro edo Maxkarra
Leen esan degunez, garai bateko gure lagun maitea izan zan au. Zortzi urtera arte gu bezelako bat, jostarienetakoa. Gero zearo aldatu zitzaigun. Maiz itzegiten degu ontaz, baiña ez degu garbi nolakoa zan agertu.
Esan bezela, zortzi urtera arte mutil alaia zan, jostaria, eta kaniketan onena. Ixabel-ta ibiltzen ziran elkar ezin menderaturik.
Gu asi giñan gora ta gora luzatzen, neska zer esanik ez, eta Maxkarra, berriz, enanotxo bat bezela geratu zitzaigun, gero zerbait azi bazan ere. Soldaduskarakoan doi-doi arrapatu zuen tailla.
Atzeratuta utzi genduen eta benetako ezin ikusia artzen asi zitzaigun, bere ustez guk iseka egiten geniolako. Baina maite genduen. Aundi-txikian al dago gizon baten izaera? Baiña ala artu zuen. Sailleko parregarria zala ta errukiz artzen genduela gurekin.
Zortzi urtetan gure berdintsua zan. Amabietan etzan gure leporaiño iristen. Orduantxe erremindu zan gure Maxkarra. Ixabel zuen oso maitea. Ez neska zalako. Orduan guk orren berririk ez genekien. Denetan goxoena ura irudituko zitzaion eta arengana biltzen zan. Gu zakarregiak izango giñan.
Hamasei urteetan, bada, kaxkar eta maxkarra zan. Gaiñerakoan, etzuen gorputz aldrebesa. Arpegiz ere ez itxusia. Baiña maxkartu egin zan eta bere gurasoak ere azkenerako “gure maxkarra” deitzen zioten.
Ixabel zuen bere lagunik maiteenetako bat; eta, bere modukoa geratu bazan, etzan ainbesteraiño erreminduko. Baiña amabi urteetarako neskak azi-burua artua zeukan. Alare, gu bi mutillak utzita, arengana urbiltzen zan. Baiña bein eskua buru gaiñean jarri neskak eta iseka gaizto au egin zion:
-Etziñake, Pedro, nire bastoitarako aldrebesa.
Maxkarrari, beiñipein, benetako iseka iruditu zitzaion. Ala da, gaiñera, baiña batere malizi gabe esana, noski.
Ori entzutean, sumindu zan gure Pedro, eta pozik joko zukeena, gure beldurrak atzera egin zuen.
Bein Kasimirok eta nik sailletik aldegin genduenean, biak geratu ziran elkarrekin. Neskak, noski, errukia zion. Ordurako Kasimirorekin asia baitzan.
-Aizazu, Pedro: zu ta ni ez gera ondo etortzen. Bakoitzak bere modukoa artu bear du. Zu, berriz, nire leporaiño etzera iristen. Nik beste bat daukat neretzat aukeratua, eta obe dezu zuri ondo datorkizun bat billatu. Erri ontan ez dago emakume paltarik.
-Bazekiñat, bai, norekin abillen.
Eta masailleko bat ematen asi zan, leen esan degunez. Besteak, ordea, ez zion utzi, eta asarretu samarra ala esan zion neskak:
-Zuk nire arpegia arrapatu? Ez-ta anka-puntetan jarrita ere.
Orduan Maxkarrak labana eduki balu, bertan sartuko zion ondoraiño. Baiña amorratua ala erantzun zion:
-Oraindik nik kenduko dizkiñat ire arrokeriak.
Eta betiko berexi zan neskarengandik ere.
Iruditzen zaigu, nobela honek, balio dezakeela, emakume-gizonezko harremanen zer-nolakoaz hausnartzeko, eta nahi bada, eztabaidatzeko. Baita gizakiaren berezko ontasun edo gaitza aztertzeko ere.
Ruandako erbesteko mito eta ipuinak
2021-08-22 // bAst // Iruzkinik ez
Ruandako erbesteko mito eta ipuinak
Hegaztiya bAst 2021
Txorien jatorria
Laborari batek bazuen basarto edo sirgoa soro edo alor batean. Basartoa heldua zegoen. Egunero, bi txoritxo etortzen ziren haren aleak jatera. Sisal-zuntzekin, laborariak tranpa txikiak egin zituen eta basarto-buruxkei lotu zizkien.
Txori arra atzeman zuten, eta gizonak hegaletako lumak erauzi zizkion. Ondoren, txoria eman zien haurrei, eta agindu zien moztu ziezaiotela lepoa. Haurrek labana bat hartu zuten. Baina txori emea agertu zen eta esan zien:
-Zergatik nahi diozue lepoa moztu ene senarrari?
Haurrek ez zuten erantzun. Arrak oihu egiten zien:
-Ene adiskidea, utziezu egiten.
Hasi ziren gorputz guztiko luma guztiak kentzen. Emea berriro agertu zen eta galdetu zien:
-Zergatik kentzen dizkiozue lumak ene senarrari?
-Utziezu egiten- esan zuen berriro arrak.
Orduan hura erretzen hasi ziren:
-Zergatik erretzen duzue ene senarra?-galdetu zuen emeak.
-Ene adiskidea, utziezu egiten.
Bukatu zutenean, txori arra zati txikitan ebaki zuten. Zati bat ebakitzen zuten bakoitzean, emeak galdetzen zuen ea zergatik hala tratatzen zuten. Eta aldiro erantzuten zuen arrak, utz ziezaiela egiten.
Txoritxoa jan zutenean, haur guztiek beren burua ikusi zuten mota bereko txoritxo bihurturik. Oraindik ikusten ditugunak dira.
Horren aurretik ez zegoen lurraren gainean txori bi horiek besterik, kontatu dizuedan gertaerako bi horiek besterik.
9 urteko haurra, Byumba eskualdekoa.
1994ko uztailaren 28an jasoa.
Lehortea bAst 2021
Buztanikara eta ortzantza
Garai batean, lehortea izan zen herrialde guztian. Animaliek eta txoriek ez zeukaten urik edateko. Egun batez, elkartu ziren eta erabaki zuten ura aurkitzen saiatu behar zutela. Inyange zen taldeko burua. Beleari eskatu zion haitz bat mokoka zezan, ea han urik atzematen zuten. Beleak ihardetsi zuen:
-Oh, oh, ene mokoa hautsiko da.
Orduan kurrilo koroatuari eskatu zion. Mokoka jardun zuen, mokoa hautsi zitzaion arte. Orduan erran zuen:
-Ouam, ouam.
Ondoren, buztanikarari eskatu zion. Honek bi mokokada jo zituen, eta ur tanta batzuk atera ziren. Orduan ortzantzari eskatu zion. Ortzantzak haitza jo zuen, bi puska handi egin zituen, eta urak korri egin zuen ugari. Lan gogor horren ondotik, ortzantza ortzira bueltatu zen, baina Inyange buruzagiaren lantza eraman zuen.
Inyangek txori guztiei eskatu zien zerura joan zitezela bere lantza bila ortzantzaren etxera. Beleari erran zion hara joateko, eta galdetu zion:
-Zer erranen duzu zuk?
-Nik erranen dut: oh, oh, oh, kakahuete alorra!
Ondoren kurrilo koroatuari galdetu zion:
-Zer erranen duzu zuk?
-Nik erranen dut: ouam, ouam, ouam, idar alorra!
Eta azkenik, buztanikarari galdetu zion zer errango zuen.
-Nik, kantatu egingo dut:
Ortzantz, ortzantz
tximistargi beldurgarri
Eman biezat
Inyange-ren lantza!
Ortzantza buztanikararen bila atera zen, hartu zuen eta mila puska egin zuen. Baina zatitxoak bertze buztanikara bizi bat bihurtu ziren, eta hau abesti bera erran eta erran aritu zen. Ortzantzak berriz irten zuen sumindurik, lantzak eskuan zituela. Buztanikara jabetu zen lantza haien artean ez zegoela Inyange-rena. Ortzantzak txori alaia atzeman egin zuen, mila puska egin eta ondoren erre egin zuen. Baina buztanikara berpiztu zen eta berriro kantatu zuen kanta hura.
Orduan, ortzantz koroatua lantza guztiak hartuta irten zen. Buztanikarak Inyangeren lantza hartu zuen eta alde egin zuen. Bere herrialdera itzuli zenean, Inyangek txori guztiak bildu zituen, eskerrak eman zizkion buztanikarari, eta ahala eman zion etxeak inauguratzeko, gizakien aurretik. Eta bertze txoriak akabatu zituen. Gaur, oraindik, buztanikarak maite du etxeetan sartzea, eta inork ez du hura ehizatzeko baimenik.
14 urteko haurra, Byumba eskualdekoa.
1994ko abuztuaren 2an jasoa.
[Mitos y cuentos del exilio de Ruanda (Luis Estepa y Jose Manuel Pedrosa)]
Ur edenduak
2021-08-10 // bAst // Iruzkinik ez
Ur edenduak
Bilera batera deitu dituzte zazpi lagun, ez dute elkar ezagutzen. Nola moldatuko ote dira?
Berebergoa (autonomia) casenave hiztegia
Ur edenduak (ur ustelak) oeh
Zitala edo edena (pozoia) oeh
Pottoka amakatu (mozkortuta lo egon) oeh
Amutarri (sutondoaren harri nagusia) oeh
Lats-haize (erreka haize) oeh
Buruzkindu (tematu) nola erran
Ur edenduak bast+ zeke
Auspoa sail txit txalogarrian, sekula behar hainbat txalotu eta goratuko ez den bilduma horretan, Salbador Zapirainen “Berezko iltzailea” liburuan aurkitu dut “eden” hitza. Medikuaren eta gaixoaren arteko elkarrizketan. Ez du paradisuarekin zerikusirik “eden” hitz horrek..
-Nik ez dakit, baina oso gaizki nago.
-Goizean zer hartu dezu?
-Beti bezela, katillukada bat kapesne.
-Danik eta galduena egonta ere, ezin lezake orrek olako oiñazerik eman.
-Nik ez det, bada, beste ezertxo ere artu.
-Zere bizimoduz etsita al zabiltza?
-Ni ez, jauna, ez naiz ondo bizi baiña.
-Eta etxekoekin ondo al zatoz?
-Amagiarreba neretzat amarik onena da. Baiña senarrarekin denok gabiltza gaizki. Ez da jatorra. Oso alderdi gaiztoak ditu. Orduan etxean arekin ez da atsegin izaten.
-Oso susmur txarra egiten det, Terexa.
-Baina zeren susmurra?
-Garbi esango dizut: zuk zitala edo edena artu dezu.
-Barkatu, jauna. Ni kristaua naiz eta ez det olakorik egingo, ez banaiz erotzen. Nire borondatez ez det benenorik irentsi. Baiña eman badidate?
–Edena artu dezu edo eman dizute, ta laster mundu ontatik eramango zaituena, noski.
Orotariko Euskal Hiztegian miatzera goaz:
edena
1 eden.
(Lar, Añ (V), Hb, H, A (que cita a Mg y Añ)).
Veneno, ponzoña. v. pozoi.
Euren ao barruban daukela eden edo beneno sugetzarren irudikua. CrIc 96. Ezta gaixotasunik eta ez edenik edo menenorik nagitasunak edo alperkeriak dun beste kalte egiten dabenik. Añ GGero 30. —Edena bear nikek. –Zer dek ori? –Pozoia. Ag G 304. Oben edenak ene gogoa / eskar bizitza kendurik. GMant Goi 112. Kendurik arrotz-edena, / Orra or… sendi lerdena. Enb 64. “Irugarrenean bukatzen duk burruka”, esan zion gazteak, edena zeriola. Or Mi 59. Espan orrein lilijak ba euken edena! Laux BBa 30. Azentziyo eguneko ebiya, edena (benenoa) bezelakoa da. EZBB I 54. Bakaldunari bazkarittan edena ezarri gura ixan dautsonak. Otx 34. Gazte-k M. mindu iñoiz, Odolki ta Mta.-k ixuri-edena bide. Ldi UO 26. [Azagai-mutur] oetako batzuek edenarentzat ildotxo bat ere bazuten. JMB ELG 32. Edena (veneno) erabilli zezakean Usoak bizia gal zezan. Etxde AlosT 39. Gizona edenez ala burdiñez il. Or Aitork 204. Ez bedi zuenean eden ta ixuna lerizkioken errorik aurkitu. Ol Deut 29, 18. –Nok il ete ditu, ba? –Nok il!… Eden zitalak, berenuak. Erkiag BatB 100. Edena edan zuenean Sokratek. Zait Plat 104. Laztan bat / edenez betea (benenoz betea) eman zenidan bart. NEtx LBB 389.
amutarri (orotariko euskal hiztegia)
“Amutarrixa, la piedra principal que, hincada en el suelo, formaba el hogar en el centro de la cocina” Iz ArOñ . . v. sutalbo, sutosteko.
sutosteko.
(V-arr-gip), su-osteko (V-ple-gip). Ref.: A (su-osteko); JMB AEF 1955, 186; Iz ArOñ (amutarrixa).
“Piedra o pieza de hierro que se pone en el fogón arrimado a la pared” A. “Piedra principal que, hincada en el suelo, formaba el hogar en el centro de la cocina” Iz ArOñ (s.v. amutarrixa).
azeria larrutu
Azalpena: mozkortuta lo egon
Adibideak:
— Axeriaren larrutzen ari dira
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Gazteleraz: dormir la mona
Frantsesez: cuver son vin
orotarikoa
AZERIA LARRUTU, AXERIA LARRUTU. “Axeriaren larrutzen ari da (BN-lab), está indispuesto a consecuencia de la borrachera de ayer, litm.: está despellejando el raposo” A.
Azeriarekin loturik, bertze hauek ere aurkitu ditugu Orotarikoan:
AZERIARENA PASATU. “Aizerixana pasau, lanbroarekin konturatu gabe busti. Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk” Elexp Berg.
AZERIAREN BODA (AN-gip). “Arco iris doble” Bähr ArcGp 397. Cf. AZERIAREN EZTEIAK.
Eguzkia eta euria, azeriaren bodak. (AN-gip). EZBB I 89.
AZERIAREN EZTEIAK ( azeariaren esteiak SP), AXERIAREN EZTEIAK (BN-baig; axeriain ezteiak BN-ciz), AXERIEN EZTEIAK ( axarien ezteiak L-ain, R, S), AXERI-EZTEI ( -eztai Hb). Ref.: A (azari); Satr VocP (axeriaren ezteiak); Gte Erd 110. “Les noces du renard (quand le soleil est beau et qu’il pleut)” SP. “Se dice cuando llueve con sol. También cuando sale el sol inmediatamente después de una tormenta” Satr VocP. Cf. EZBB I 89: Eguzkia euritan, azariak eztaitan. v. AZERI-BATAIO, AZERI-EZKONTZA.
Azeria larrutu
Cuver (nola erran)
verbe transitif
cuver (son vin) familier
freskatu (BL) – freskatü (ZU) – belitü (ZU)
Junes s’est levé, preuve qu’il a cuvé son vin
Junes jeiki da, belitü delako marka (ZU)
pottoka amakatu – azeria larrutu
jusqu’à quand resterez-vous saoul? allez-vous en d’ici cuver votre vin!
noiz arte egon behar duzu mozkor? zoaz hemendik freskatzera!
1 amakatu.
“Arranger, mettre en ordre” Hb.
Arreglarse, componerse.
Laborari etxeak yoriak badire, / Zapatainak non nahi amakatzen dire. Hb Esk 109.
Oro beira daudelarik, heldu da uso bat, eta yartzen da karrosaren kukulan […]. Egin zituzten egin ahalak usoa haizarazteko oihuz, bainan etzuten higirazi ere […]. Amakatzen dituzte zaldiak harrabots guziekin; bainan oihu, arruden burrunba eta azote klakakoen gatik bere tokian egon zen usoa, Erromako athetaraino. Hb Egia 17.
“Cuver son vin, […] pottoka amakatu” T-L.
2 amakatu . “(R-vid), alimentarse de la leche de la madre” A.
3 amakatu . “Cacher” Lh. Cf. amaka .
(Estandarte webgunea)
Dormir la mona: dormir mientras dura la embriaguez. “Esta mañana no ha ido a trabajar y se ha quedado a dormir la mona”. Ya en el siglo XVI, se empleaba la palabra “mona” para referirse a la borrachera o a la persona ebria. Se designaba al hombre borracho melancólico como “mona triste” y al borracho que baila como “mona alegre”. El origen de la expresión se remonta a la práctica en fiestas de ofrecer vino a los monos para observar los efectos del alcohol.
Lagun bati igorri diot azalpen hori. Eta hemen erantzuna:
“Ziminoan izan erabiltzen da hemen, norbaitek edan duelarik gehiegi eta astokerietan hasten denean!”
“Hara hemen Flandriarren lehoiaren istoria duela 25-30urte inguru Senperera etorri Flandiar talde batek kondatua. Ez zakiat arrunt hala den baina haiek hala kondatzen zitean!
Flandriako banderan lehoi bat agertzen duk eta garagardo ainitz (gehiegi!!) edaten zutenean lehoia kanpora ateratzen zutela erraten zitean! Orduan hori erraiten zutenean ulertu behar zen mozkorraldi on bat bildua zutela!!!
Hara beren pottoka amakatzeko manera!!”
LATS-HAIZE. (latsaize A DBols).
a) “Terral (viento)” A DBols.
Latsaize atsegiña poparean degula, belak bete-betean goazen kalara. A Ortzuri 104. b) Lats-axia. “La brisa del río”. Laux AB 27.
LATS-BEGI (Lar, H), LASBEGI (Lar A). “Lats-begi batean zegoan izokia, en un remanso del arroyo estaba el salmón” Lar. “Estero, en el río osintxoa, lasbegia” Ib. “Remanso o recodo de la acequia madre” Ib. “Remanso en el río u arroyo, lasbegia, ugeldia” Ib. “(G?, Lar), remanso de arroyo” A.
lats.
(c. arc. sg. A; Lar, Dv, H), lasa .
“Arroyo mayor, en que entran otros menores”, “acequia madre”, “canal maestra” Lar. “Ruisseau” Dv. “Gros ruisseau dans lequel se jettent plusieurs autres plus petits. Il se dit aussi au pluriel, à raison de la réunion de plusieurs ruisseaux pour en former un plus grand. Uztaritzko latsak athera dira, le ruisseau principal d’Ustaritz a débordé (est sorti de son lit)” Ib. “(c., arc.),. arroyo” A. “Lasa, riachuelo o afluente de poco caudal” SMuj EEs 1921, 104. Cf. Lar: “Lastre […], síncope de latsarte, lasarte, entre arroyos y riachuelos, que es donde se encuentran tales piedras”.
Buruzkindu
tematu – hisitu (BL) – ostinatu (BL) (g.g.er.) – buruzkindu (BL) (g.er.) – porfiatu (zah.) – bütatü (ZU) – setatu (MD)
ceux qui mènent la lutte, s’obstinent fermement en faveur de la justice
borroka daramatenak gogorki tematzen dira zuzentasunaren alde
s’obstinant à croire qu’on l’avait provoqué, il vomit des injures, en se cramponnant à son banc
laidoztatua zelako ustean hisituz, sakrea zerion, bere alkia tinkatuz
ceux qui s’obstinent dans leur fin mauvaise perdront leurs biens
beren xede makurrean buruzkintzen direnek galduko dituzte beren ontasunak
je lui ai dit non mais il s’obstine
ezetz erran deiot bena bütatzen da (ZU)
s’obstiner à faire qch
zerbaiten egiten/egitera tematu
il s’obstina à écrire, chaque jour le quotidien, en usant du basque de tous les jours
idazten tematu zen, egunean egunekoa, egunean eguneko euskaraz
porfiatu. (OEH)
Insistir. “Porfiar, porfiadu, tema euki” Lcc.
Porfiatuas eta aunitz aldis eskatzeas obeki erdesten dela guk bear duguna eta konbeni zaiguna. Ber Trat 41r. Zer inendút Jesúses deitzen dénas Kristo? zió Pilatosek. […] Aiek porfía, gurutzifikabez. LE Doc 162.
(Part. en función de adj.). “Porfiado, porfiadua, temosoa” Lcc. AxN explica buthoituak (462) por porfiatuak.
Eztela fastiatzen porfiatu izateas. Ber Trat 41r.
“Porfiar” Lar. “Altercar” Añ.
Ez orratzagatik bana zuzenagatik behar du nehork porfiatu. O Pr 590. Ezda porfiaten ñorekin ere. “Contendet” . Hual Mt 12, 19 (Samper peleatren).
fastikatu.
(SP, Urt, Dv, H), pastikatu (L, BN ap. A ; Dv, H (ph-)), fastigatu (H), fastiatu (Aux. trans. e intrans.). Cansar(se), fatigar(se); aburrir(se), hastiar(se). “Fâcher” SP. “Aegrere” Urt I 301. “Calefacere” Ib. IV 57. “Pastikatu, s’impatienter” Dv. “Dégoûter. […] Fastigatzen dire gizon hain bihurriak ikhusteaz (He) […]. Zutaz guziz phastikatua naiz” H.
Eztela fastiatzen porfiatu izateas, eskatzeas. Ber Trat 41r. Kantaz baizen minzatu nahi elukeienak fastika bailetzake bertzeak. SP Phil 328. Iskiribuak ilhunegi edo luzegi izanez fastikatzen eta nekhatzen ohi du izpiritua. ES 189. Gerla huntan ez duzu behiñere fastikatu behar. He Gudu 103. Desgustu handiegi bat sentitzen badiozu zure buruari othoitzarentzat; ez segi, hartaz osoki fastikatzerañokoan. Ib. 123s. Akitzen zen gaizoa eta, gehiago dena, pastikatzen naski. JE Bur 61. Iduri zaite, De Gaulle jenerala pastikatua zela, gauza berak erran eta merran, mintzaldi bera aipa eta maipa. SoEg Herr 17-11-1960 (ap. DRA).
v. tbn. Lf ELit 150. Fastigatu: Mih 156.
IDAZLANA
Maitatu behar zela eta,
buruzkindu ziren hartan.
Ur edenduak edan zituzten
paradisukoak zirelakoan.
Horditurik, batek pottoka amakatu zuen
eta bertzeak azeria larrutu,
baina gauzak ez ziren aldatu.
Fastikaturik, nork bere aldetik jo zuen
bakoitzaren berebergoa gal ez zedin.
Nork bere amutarria, azken batean.
Hura guztia iragana da orain.
Oh, txori!
Latsaize atsegiña poparean dugula,
belak bete-betean goazen kalara.
Doinu bat entzuten da:
Espan orrein lilijak ba euken edena! Laux BBa 30.
Zuhaitzei buruzko NATURISMOAK
2021-08-01 // bAst // Iruzkinik ez
Zuhaitzei buruzko NATURISMOAK
Baso & mendi Koldo Cadierno
Joaquin Araujo
Idatzizko neure obraren parte on bat kontzentraturik dago aforismo deitzen dugun genero literarioan. Nahiago dut naturismo hitza, natura eta aforismo hitzen batura izan nahi duena. Nolanahi ere, ene bizi luzean bilduriko milaka horietatik, gutxi batzuk hautatu ditut, argitalpen basa honetarako:
Ez dezagun ahantz gure lehen etxea, basoa, azkena izan litekeela, hura suntsitzen badugu. Eta oso aurreratua dute dorpetasuna.
Ez da gaur, ezer hain beharrezkorik, nola baiten bere burua aski izatea. Bada, basoak neurri handi batean beren iturri dira, beren gordailu eta beren klima ere bai. Beregainak dira, aski egon dadin, ez bakarrik maizter guztientzat, baita planeta honetako lurreko bizidunik gehienentzat ere.
Oihala menderatzen bada ez da izanen atzeguardiarik, ez zitadelarik inolakorik. Askoz gutxiago hiri bizkarroirik.
Noiz emanen diegu zuhaitzei merezi duten kategoria, erlijioen kofundatzaileen, aurkikuntza zientifikoen aitzindarien, entzunak ez diren jakintsuen maila?
Izaki bizidunetan ez da, apenas edo inor, hobeto dakienik nora doan, basoa baino; eta horrexegatik geratzen dira dauden lekuan bertan.
Izututa daude, baina nola ezin baituten inora ihes egin, iruditzen zaigu zuhaitzek ez dutela beldurrik sentitzen, gainerako bizidun gehienek bezala.
Basoa beti da jende-taldea eta sekula ez dago ataskorik.
Geldotasun lasaiaren asmatzaile izanik, zentzu onaren tenplu dira eurak eurez.
Dehesa (hesitutako lur sail zabal arboladunak, gehienetan ganadua larratzeko) bi sintesien sintesia da: Kulturarena eta Naturarena.
Oihan hark beteak zeuzkan eskuak txoriz, eta azala, jakina, musika zen.
Zuhaitz oro, beti, dago eskatzen zaionaren mailan.
Altuak eta are buruzutak izan arren, zuhaitzak ez dira harrotu sekula.
Basoen suteak, paradisutik inpernura bat batean igaroz, lurra bera zantar bihurtzen dute.
Pentsatu behar da Eguratsa zuhaitz guztien gaina dela. Horregatik, goi-amets balute, eta ez daukate, hodei izatera heltzea litzateke, ama fundatzailea baitu.
Basoek baztertzea bakarrik baztertzen dute.
Konrsumitzaile batek bere burua kontsumitzen du neurri batean, era berean zuhaitza doktore da ekonomian, ikasi baitzuen trebetasun gorena, ez bera agortzekoa eta ez inor agortzekoa.
Bai gauza egokia, izen berezia jartzea zuhaitzei!
Ez dira baliabideak, ez dira ekoizleak, artelanak dira eskuzabaltasunera emanak. Hau da, ez da ezer hain estetikorik hain etiko gertatzen denik.
Maitasun istoriorik inon baldin bada, sustraien eta lurzoruen artekoa.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Bere kupularekin kopulatzen ote du zuhaitzak?
Berdea da planeta honetako egiarik handiena -bizitzaren % 90 eta gehiago landarea da- eta ezerk ez du zuhaitzek adina goratu.
Udazkena basoan: sustraiak babesten doan estalki hori, goietan zebilena firin-faran.
Basoa ez da mugitzen, baina beste inon ez da hainbeste izaki bizidun mugitzen, nola zuhaiztietan.
Nahitakoa izan ez arren, koherentzia intimo bat dago martxoaren 21ean ospa ditzagun, aldi berean, udaberria iristea eta zuhaitzaren eta poesiaren egunak.
Gure lagunik onenak, basoak, baditu hamaika etsai.
Zuhaitzen goratze gelditik ikastea.
Argia inportatzea eta bizitza esportatzea. Hori bai da planeta honen negozio handia, eta doan egiten dute, zuhaitzek.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Eta gainera, zuhaitzek, beti ematen dizute bide, kortesiaz.
Maiz zuhaitzek elkar maite dute, bitartekari ezin ederragoen eta egokiagoen bidez: haizemea, erlea, tximeleta… xarmangarri hegalariak.
Eurena eginez, ia beste guztiena egiten dute.
Nornahi mintzen duela ere, ez da zalantzarik, adimena jaio zela, noiz eta adarretan ibiltzen baikinen.
Ezer ez badago sustraiak egiten, ezerk ezin du hegaldatu edo ibili.
Umiltasunik bada, humusa asmatu zuen basoarena.
Heziketa etiko eta estetiko baterako. Naturaren sentimendua orokortzeko, FRAGADURA.
Autarkiaren eta ataraxiaren asmatzaile.
Sartu nintzen oihan hartan, eta nahi gabe, AMA hitza ahoskatu nuen.
Gogoratzen al dute errege-erreginek zein ahaidetasun hurbila duten zetroak eta zuhaitzak, edota alkateak jabetzen al dira nondik datorkien aginte-makila?
Ez dako istorio liluragarriagorik, zuhaitzen sustraiek lurzoruaren intimitatean idatzitakoa baino, ezer ikusten ezer irakurtzen ez den lurzoruan idatzitakoa baino.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
Agure izendatzen dut ene burua, zuhaitzen erara jokatzeko daukadan grinaz.
Zuhaitzetatik adaburuetara bidaiatzen du, salbatzen gaituen izerdiak. Lortuko al du gu salbatzea?
Zuhaitzekin gure atea. Zuhaitz gehiagorekin, askoz zuhaitz gehiagorekin, ate-rabide bakarra hondamendi honetarako.
Oraindik bizirik dauden basoen baitan ez dago biderik, ez denik, zure bizitzari zentzurik onena aurkitzera zaramatzana.
Urte gehiegitan, maizago dira suteak euria baino. Eta errautsa ezereza da, guztiaren lekua hartzen duena.
Basoan hau gertatzen da: dena dela gertaera.
Landatzen dut, oinorde izango dela espero dudana.
Ni bezala, zuhaitzen artean bizitzea nahiago dugunok, enboskada egin diogu geure buruari, geu salbatzeko.
Lurrazpian saila Miren Gonzalez Goikoetxea
http://www.mirengonzalezgoikoetxea.com/
Arte-arbolak bere esku propioz eskribituriko karta
2021-07-25 // bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain // Iruzkinik ez
Arte-arbolak bere esku propioz eskribituriko karta
Joaquin Araujo naturalistak Arbolek basoa ikusten erakutsiko dizute izeneko liburua idatzi zaharra ez du (Los árboles te enseñarán a ver el bosque). Liburu horretan basoen garrantziaz mintzo da nagusiki. Liburuaren bukaera aldera “Edertasun kontatuak” atalean dator Arte-arbolak gizaki guztiei egindako karta.
Arte-arbola argazkia: mikelbAst
Arte-arbolak gizaki guztiei egindako karta
Zuei, ahotsdun edo aizkoradun, beldurrez idazten dizuet. Aski da une bat, ezustekoa izateko. Emadazue aukera orain oraingoagatik hitza eskatzen, lehen aldia izanen baita, eta beharbada azkena. Milioika urte eginak ditugu isilik, eta mendeak idazkera deitzen duzuen trazu oker horientzako euskarria izaten. Mesedez, pentsa ezazue astiro: gauza askotarako erabiltzen gaituzue, itzala ematen dizuegu eta beroa, hazkurria zuen animalia-taldeentzat, baina baita ere, ohar, gure hasperenek fabrikatzen dute zuen birikek maite duten gardentasuna. Trukean arreta pixka bat eskatzen dut. Karta hau sententziatu baten azken nahia da.
Arte-arbola bat naiz eta hain da handia ene kexa edo arrengura, justifikatutzat daukat idatzizko protesta hau. Ez dut askorik uste eraginkorra izango denik, baina badaezpada. Hainbesteko ezkortasun horrek badu bere zergatia, orain denbora askotik hona zuetako gehienongandik, gizakiengandik, soilik nabari dugu zuen altzairuzko esku luzea gure soinetan, eta horrek bereizita uzten gaitu, han-hemenka eta azkenik, ikur eroriak. Premiazkoa da zuek kontzientzia hartzea: oso bizkor ari gara galtzen, zeren orain ezbaitira aizkorak, baizik eta makina handi aho ezin-aseak, gu lurreratzen gaituztenak. Une bat aski da, arte-arbolak garen bizi-proiektu luze hori gal dadin. Are larriagoak dira albo-ondorioak, zeharkako eraginak. Azkenaldian klima-aldaketak lehor-hazia ereiten du gure lur preziatuetan eta gure dehesa (bazkaleku, alagi, ala-leku, belagai edo bazkagi) irekietan eta gu sarraskitzen ari da. Nolanahi ere, katedralak bezala, mendeetan, inoiz milurtekoetan, altxaturiko zerbait gara. Eraikin horiek, aldi gehiegitan, oso denbora gutxian eraisten dira, segundo batzuetan ere bai. Izadiak egiten duen lan astiroko hori ez da apeta, baizik eta jakinduria. Gure geldotasunak babestu egiten ditu beste asko. Bizidunen artetik zuek bakarrik daukazue presa azkena ezagutzeko. Arte-arbolak mantsoak gara, oso mantsoak, eta helburu argi bat dugu, emaitza onak ematen dituena, ia menderatu egiten dugu denbora, eta horregatik denbora ematen digu janari eta etxaguntza izateko, beste milaka bizidun batzuen belaunaldi askorentzat. Ez gutxiago oparitzen dizuete gure besoek eta gure hosto-trajeek, itzala edo gerizpea, gure oinek lurra galdakatzen duten lekuan. Lurzoru hori guk geuk egin dugu, zuek berantago uzta bil dezazuen. Ez ahantz ez dagoela labore-lurrik, zuhaitzik ez dagoen edo egon ez zen aldean.
Baina basoa, lur bero eta lehorretan hazten ausartzen den hori batik bat, askoz gehiago da; atsedena da eta ibilaldi atsegina, litezkeen etorkizunik onenen egile, eta esperantza-lore begietan; lurrean dagoen bizidun batek zeruari egiten dion galderarik altuena da, txio-txioen lehen antzokia, hau da, lehen kontzertu-lekua, eta uxatzen ditu egarria, gorri-horia, hautsa eta bakardadea. Opariz beteriko opari bat gara.
Eta, halere, akabatu egiten gaituzue.
Nekazarien berrehun belaunaldiren eskarmentu guztia ez da aski izan, haiek errespetatu eta are jainkotu baikintuzten, ulertzen baitzuten gu garela erreinu baten azken katebegia, zuek animalienaren azken katebegia zareten bezala. Hala, elkarri hika eginez, eta hamaika eginkizunengatik, ondo zihoakigun.
Zer harrokeriak eragiten dizue orain guztia lekuz aldatzea, desagerrarazteraino? Zergatik irekitzen duzue basamortuaren atea? Ez al da zuen garezurren azken zokoetan entzuten gure erorikoaren trumoia, edo etxea kentzen zaion bizi-kosmos baten alarau lazgarria? Eramangarriagoa al da zuentzat, bakarrik, hutsik, gor, itsu geratzen joatea, lerro zuzenaren ustel-eskasari lotuak betiko geratzea?
Ez dugu ulertzen, egiaz, eta horregatik sutu dut azken kartutxo hau, eta argi bego, berriro ere, ez garela ari geure buruarengan pentsatzen, sekula ez baitugu hala egin. Sinistuta gaude gu betiko joaten bagara, zuek, orduan berandu, gure falta sumatuko duzuela. Lastima, domaia, ez baikinen hain adiskide txarrak.
Oso gutxi geratzen da, baina zirrikitua oraindik irekia dago eta uzten du argi-txirrinta bat sartzen. Mesedez, ez ezazue atea itxi, hori ere gure oparia da!
Agurtzen zaituzte, hemendik aurrera isil eta bakarti izanen den ARTE-ARBOLA honek.
Arte-ezkurra Iturria: Wikipedia
Arteak ez du emango sagarrik, baina bai ezkurrik!
Arbolek basoa ikusten erakutsiko dizute
Basoa Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Basoa II Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Baso eta zelai I Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Baso eta zelai II Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain
Hegaztia Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain