Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Ayaam Hirsi & Maya Angelou
2020-11-14 // bAst // Iruzkinik ez
Bi idazle, bata bizi da, bertzea joana zaigu. Ayaam eta Maya. Hona hemen bi idazle horien berri pixka bat.
Adanek hamabi urte ditu eta migrari marokoarren semea da. Amsterdameko auzorik txiroenetako batean bizi da, baina lortzen du hirian entzuterik handienetakoa duen eskolara sartzea. Han ezagutuko du bera bezain lekuz kanpo sentitzen den norbait: Eva, familia aberatseko neska judutar bat. Nahi duen guztia dauka Evak. Guztia, ama baten maitasuna izan ezik. Hasieran elkarrekiko uzkur izan arren, hain desberdinak ez direla jabetzen dira biak. Adiskidetasun handi bat sortuko da bien artean, eta bidea irekiko die horrek bi mundu kontrajarritara. Eta elkarrekin ikasiko dute, errealitatea askoz ederragoa eta konplexuagoa dela, sinestarazi zietena baino.
Ayaan Hirsi Ali (jaiotzez Ayaan Hirsi Magan, Mogadiscio, Somalia, 1969ko azaroak 13) aktibista somaliar-neerlandar-estatubatuarra da, idazlea eta politiko neerlandar ohia. Feminista eta ateoa, eta emakumeen mutilazio genitalaren kritikorik zorrotzenetakoa. 2003an parlamentu neerlandarreko diputatu kargurako aurkeztu zen alderdi liberal-kontserbadorearekin. Kritikoa izan da Islamarekin, ezagun eta erradikalenetako bat, eta behin eta berriro erran du erlijio honek lehenbailehen behar duela erreforma sakona. 2004an Theo van Gogh-ekin batera, Submission film laburra egin zuen. Islamaren pean emakumeek jasaten dutena salatzen du. Pelikulak polemika ekarri zuen eta bi egileek heriotz mehatxuak jaso zituzten. Van Gogh hil egin zuen, urte horretan bertan, Mohammed Bouyeri-k, marokoar batzuen semeak. Idazleak dioenez, arazoa ez da soilik islam barruan dagoen minoria erradikala, Islamak berak du berekin arazoa. Errana du musulman gehienak ez direla “moderatuak” eta baieztatu zuen musulmanek errotik aldatu behar dutela beren erlijioa. Heretic liburuan (2015) iritzi bigunagoa agertu zuen Islamari buruz eta orain erlijioaren erreforma eskatzen du, eta musulman erreformazaleei laguntzen die.
Ayaan Hirsi Ali. Ene bizitza, ene libertatea.
Sinesbide musulmanean zorrotz hezia izan zelarik, aski laster hasi zen Ayaan Hirsi Ali hauen kontra oldartzen: judu guztien heriotza eskatuz gauero errezatzea, behartutako ezkontza, bere eginkizun bakarra umeak mundura ekartzea izatea. Autobiografia bikain honetan, Hirsik sakondu egiten du ereduzko bizitza baten drama eratu duten gertaeretan.
Birjina kaiolatua
Mendeetan pentsatu da islama aldaezina dela, baina Hirsi ondorio honetara heldu da, Erreforma musulmana gertu dago eta izan liteke dagoeneko hasia izatea. Arabiar udaberriak porrot politikoa dirudi eta, baina agintzaritza tradizionalari egin zion erronkak agerian utzi zuen jarrera desberdin bat -batik bat emakume musulmanena- aske pentsatu eta jokatzeko. Yihadistei egindako desafio ausart batean, egileak bost emendakin egiten dizkio doktrina islamikoari, erlijio hori vii. mendetik urrundu eta xxi. mendera hurreratzeko. Mendebaldeko munduari gonbita egiten dio islamistak baretzeari utz diezaion. Gure laguntza behar dutenak erreformazale musulmanak dira, ez adierazpen askatasunaren aurkakoak.
Aldaketa baketsu eta tolerantzia globalaren garai berri baten aldeko burubide suharra dugu liburu hau [Reformemos el islam].
Maya Angelou (1928-2014)
Maya Angelou, erreferente zibiko eta literarioa da, eta irakurle asko liluratu ditu mundu guztian, bera da AEBko ahotsik benetakoenetakoa. Idazlea, aktibista afroamerikarra eta emakumeen aldekoa, abeslaria, dantzaria, eta irakaslea, Angelouk aurre egin zion arraza-bereizkeriari, injustiziari eta neskato zela jasandako bortxaketari, eta gertaera horiek liburuetan jaso ditu. Libururik salduenen zerrendan lehena izaten aurreneko emakume beltza izan zen, autobiografía batekin, Nik badakit zergatik kantatzen duen txori kaiolatuak izenekoarekin. Prosa, saiakera, haur literatura eta sukalde liburuak ere argitaratu zituen. Poesian badu lan gogoangarririk.
Etzana
Etzana nengoen, pentsatzen
bart
nola aurkitu etxe bat ene arimarentzat
non ura ez den egarri
eta ogia ez den harri.
Bururatu zitzaidan gauza bat
eta ez dut uste oker nabilenik.
Inor,
inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Bakarrik, guztiz bakarrik
Inor, inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Badira milioidun batzuk
erabili ezin duten dirudun
haien emazteak inguruan lasterka maitagarri lez
haien umeek blues kantatzen dute
mediku garestiak dituzte
beren bihotz harrizkoak sendatzeko.
Baina inor
inor ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Bakarrik, guztiz bakarrik
inor, inortxo ere
ezin da bakarrik moldatu hemen.
Orain arretaz entzuten baduzu
errango dizut dakidana
ekaitz lainoak ari dira metatzen
haizeak joko du
gizaki arraza sufritzen ari da
eta entzun dezaket auhena
“zeren inor
inor ere
ezin baita hemen, bakarrik moldatu”.
Bakarrik, guztiz bakarrik
inor, inor ere
ezin da moldatu bakarrik hemen.
New Yorken itzartzea
Gortinak tematzen dira
haizearen aurka,
umeak lotan
ametsak trukatuz
serafinekin. Hiria
itzarria arrastan doa
metroko heldulekuetan; eta
ni, alarma bat, itzarririk
nola gerra-zurrumurrua,
luze natza egunsenti arte,
izan gabe galdetua
eta aintzat hartua.
IKASI DUT (Maya Angelouren perpausak)
Ikasi dut ez duela axola zer gertatzen den, edo gaur zein txar dirudien, bizitzak aurrera egiten du, eta hobea izango da bihar.
Ikasi dut asko erran daitekeela pertsona bati buruz hiru hauetan nola jokatzen duen ikusirik: egun euritsuan, bagajea galdutakoan, eta Eguberrietako arbolan katigaturik egotean.
Ikasi dut, zer nahi harreman duzularik ere zure gurasoekin, haien falta sumatuko duzula haiek zure bizitzatik aldegitean.
Ikasi dut batzuetan bizitzak bigarren aukera ematen dizula.
Ikasi dut ez dela joan behar bizitzan catcher eskunarru batekin, trukean zerbait ematen ere jakin behar da.
Ikasi dut, mina sentiturik ere, ez dela neure gauza bakarrik.
Ikasi dut bihotz irekiarekin erabaki bat hartzean, gehienetan erabaki zuzena hartu dudala.
Ikasi dut asko daukadala oraindik ikasteko.
Ikasi dut pertsonek ahantziko dutela zer erran zenuen, ahantziko zer egin zenuen, baina ez dutela sekula ahantziko nola sentiarazi zenituen.
Maya Angelou
Maya Angelou (1928 – 2014) poeta izan zen, eleberri idazlea, eskubide zibilen aldeko aktibista, aktorea eta kantaria, gidoigilea eta zinema-zuzendaria, estatubatuarra. Era berean, Estatu Batuetako literatura eta azterlanen irakaslea.
Maya bortxatu egin zuen 8 urterekin amaren mutilagunak, eta, erasotzailea kolpatu egin zuten hil arte. Gertaera horiek trauma eragin zioten eta Maya mututu egin zen zeharo. Bizitzako garai hura eleberri autobiografikoan emana du: I know why the caged bird sings (Badakit zergatik kantatzen duen txori kaiolatuak), 1970ean argitaratua. Hor kontatzen du bere jarduna amona puritanoaren ondoan, amarekin izan zuen harreman zaila, eta haurdunaldia 16 urte zituela, kiderik gabe. Mutualdian hizkuntzarenganako grina aurkitu zuen. Bost urtez mutu egon ostean, irakasle batek lortu zuen berriro mintzaraztea, sinestarazirik letrak preziatzeko modu bakarra, berriro mintzatzea zela. B. B. King, Quincy Jones eta Ben Harper-ek, bertzeak bertze, musikatu dituzte haren testuak.
Bizitzak ez nau izutzen
«Mamá y yo y mamá» (Mom & Me & Mom) lanak Angelouk amarekin zuen harremana kontatzen da. Ama, Vivian Baxter baitzen, izadiko indar berezi bat zen. Baxter-ek ateak bota zituen, benetakoak eta bertzelakoak. Apartamentu batean sartu zen, Angelu ez zezan larri zauritu senargai tratu txarren emaileak. Adintsu zelarik itsasontziratu zen, emakume beltzen aurka sindikatuek zuten debekuari desafio egiteko.
Maya Angelou bere amarekin
Ama hilurren zelarik, Angelouk erran zion: «Ama latza zinen ume txikientzat, baina zu baino handiagorik ez da izan gaztetxo baten ama izateko”.
Euskaraz irakurriko ditugu liburuok, egunen batean. Dena ez dago egun batean egiterik.
Osasuna! Eguzkia ortziraletan!
Meteoro: euripeko kantak
2020-11-11 // bAst // Iruzkinik ez
Meteoro (hiztegi batua)
1 iz. Astron. Partikula bat Lurraren atmosferan sartzean gertatzen den argi-fenomenoa. Ik. izar iheskor; meteorito. Gaur gauean 80-120 meteoro inguru ikusi ahal izango da orduko.
2 iz. Meteorol. Atmosferan gertatzen den fenomenoa. Euria, elurra, ostadarra eta tximista meteoroak dira.
ARTISTARI BURUZ webgunetik
Oscar Pereira Garcia-ren POP proiektua da Meteoro, euskal musika erradikalaren osteko garaiko artistarena.
Orain urte asko Zumarragako, Gipuzkoako, talde batzuetako kide izan zen: Ave Rock, Alien eta beranduago De Deukans taldeetakoa. Etsitzen ez duen horietakoa izanik Oscar eta musikarekiko grina berebizikoa duena, abentura berri bati heldu dio, post punka uztartuz britainiar erromantiko berriekin, birbiziz banda epiko batzuen doinuak: U2, The Cure edo berriago, The Killers iparramerikarrak.
Beste kide batzuekin elkartu da taldea osatzeko: Unai Lopetegi, bateria eta perkusioa, Mikel Lazkano, gitarra bakarlaria, eta Jorge Sanchez, baxua. Proiektu honetan doinu berria dago eta bizipen berria. Zuekin partekatzeko eta amesteko abentura da.
Meteoro-k ekoitzi du lana, Haritz Harreguy teknikariak nahastu Usurbilgo estudioetan eta Zumarraga eta Burgosko Dreamland 1 eta 2n grabatu; era berean Tolosako eta Donostiako Agosto estudioetan, Lemy River-en eskutik. Albumak 10 abesti ditu, gai hauei buruz: maitasuna, bakardadeari beldurra, galera eta heriotza, mamuak, aingeruak lurrean eta sekula gehiago itzuliko ez den denboraren iragatea.
Borroka zaitezte bullyingaren kontra eta hori egiten dutenen aurka. Errebela zaitezte zapalketa indibidualaren eta psikobortizkeriaren aurka, zernahi delarik ere, nonahitik datorrelarik ere. Arbuia ezazue intolerantzia.
Komunika zaitezte, aditu elkarri, izan atseginak eta egizue maitasuna eta ez gerra. Ez sekula inposa zuen egia, eutsi tradizioei eta errespetatu ideología guztiak. Elkarbizi. Arreta hobea eman, bizitzak, opari eder honek, eskain dezakeenari. Beha izarrak gauez eta galde zeuen burari nor zareten, nor izan nahi duzuen eta besteei zer eskain diezaiokezuen. Musika gehiago entzun. Sekula ez gutxietsi ametsen ahala.
Berriro gehiago ez itzultzeko joan ziren haientzat. Inoiz bakarrik sentitu den horrentzat… nahiz jendez inguratua egon, bakardadean borrokatzen dutenentzat, lagun bakar izanik duten fedea eta esperantza, eta lurreko gainerako aingeruentzat.
Album hau zuentzat da.
BANDA
OSCAR
Ahotsa, Gitarra eta Teklatuak
METEORO
UNAI LOPETEGI
Bateria eta Perkusioa
THE HEART
JORGE SANCHEZ
Baxua
THE BLOOD
MIKEL LAZKANO
Gitarra bakarlaria
THE STAR
Argazkia JORGE SÁNCHEZ > DAVID GÁNDARA
Argazkia MIKEL LAZKANO Photography > INHAR MUTILOZABAL
Oso litekeena da gutako asko ehun urte barru izar-argi edo meteoro izatea.
Horregatik talde honi entzun behar diogu eta entzunarazi.
Zure auzoan edo herrian edo hirian zuzenean jo dezaten erraza da, lan guztia egina dago, musika, diseinua, musikari trebe prestuak… zein da duzun aitzakia? Ez da covida izango ba?
Ehun urte barru meteoro bat izango zara. Hamalau euro ez dituzu gastatu nahi disko hau erosten? Edo kontzertura joaten? Jakina, ez da derrigorrezkoa.
Marrazki zoragarriak dauzka diskoak eta webguneak (www.meteoromusic.net). Aitziber Alonso Pikabea-renak.
Hemen abesti bat, zuretzat propio egina: only your dreams (zure ametsak bakarrik)
https://youtu.be/jb6sklAdxuQ
Tracklist (abestiak)
Meteoro «Songs Under The Rain». CD digipack, libretoa 20 orrialde + deskarga digitala.
Demagun Meteoro taldea zure herrira doala kontzertua ematera. Bigarren eskuko furgona batean doaz eta matxura izaten dute bidean. Urduritzen hasten dira, berandu helduko ote diren, ekipoa jaitsi eta muntatu behar da… Baina zorionez JLVeteguy garaby zerbitzuak berehala erantzun dio deiari eta hara doa, bixi-bixi, asistentzia ematera, saskibaloi-jokalarien antzera. Volvo 220 FL ibilgailua iritsi denean, Meteoro taldeko kideak lasaitu dira. Gainera, zortea izan dute, matxura txikia baita, eta ez baitu garabiaren beharrik furgonak. Garaiz iritsiko dira kontzertura. Izarrak alde dituzte. Abiatzera doazenean, trafikoa etena dago, txirrindulari proba garrantzizko bat igarotzear dagoelako. Irribarre egin dute eta bide bazterrean paratu dira, txalo egitera. Asistentzia ordaindu beharko dute eta kontzertu osteko bokata ere bai. Meteoro, gainditzen ditu larritasun oro!
Iragana ere gaur da: euskal mitoaz Aurkenerena
2020-11-07 // bAst // Iruzkinik ez
Iragana ere gaur da: euskal mitoaz Aurkenerena
Amalur-Baita argitalpenak
Iragana ere gaur da: Euskal mitoari buruzko hainbat tradizio eta gogoeta izeneko lana argitaratua du Joseba Aurkenerena idazleak. Nabari da irakasle aritua dena. Modu ulergarrian eta hitz egokiz ematen ditu burubideak. Aditu eta adierazi, biak.
Aitzin-solasa
Ttiki-ttikitandik topo egin nuen euskal mitoarekin. Amaren aldeko familia ataundarra nuen eta Amona Anttonik, gauero, euskal mitoarekin loturiko ipuinak kontatzen zizkigun. Horrela ezagutu nituen Ttortto, Mari, Basajaun, laminak, Inguma, Sugaar… eta gainerako pertsonaia magikoak. Ipuin horiek markatu eta bideratu nindutela uste dut. Orduz geroztik, euskal mitologiaz eskura nuen guztia irakurri nuen: Joxemiel Barandiaran, Julio Caro Baroja, Jose Maria Satrustegi, Jose Dueso… Eta ustekabean, Euskal Herriaren sinesmen zaharrekin, filosofia bereziarekin topatu nintzen.
Urteen poderioz, konturatu naiz sinesmen horiek guztiek osotasun bat eratzen dutela, eta osotasun horretan irakurriz uler daitezkeela mende luzeetan euskaldunok solstizio eta ekinozioen inguruan burutu eta burutzen ditugun ekitaldi edota jai erritual ugariak: inauteria, Donibane Gaua, Olentzero, Eguberri, Urtats eta abar luzea. Erritual horiek urtero errepikatzen dira gure egutegian, euskaldunon bizimodua nolabait egituratzen. Iragana ere gaur da. nolabait.
Jai erritual horiek dira, beste zenbait konturekin batera, liburu honen orrialdeetara ekarri nahi izan ditudanak. Izan dadila liburu hau gure amona Anttoni Etxeberria Urbiztondori egiten diodan omenaldi xume eta bihotzekoa. Halaber, izan dadila ere, Euskal Herriko aitona-amona guztiei egiten diedan eskaintza, beraiek izan baitira urtez urte eta mendez mende, euskal mitoaren gurpila haien ondorengoei transmititu dietenak. Ez dadila orain, XXI. mende hasiera honetan moztu. Transmititu diezaiegun, euskararekin batera, gure seme-alaba eta bilobei. Hau ere, gure esku dago.
Aitzin-solasa
Euskaldunen animismoa eta euskara
Sinesmen zaharrak eta euskal mitoaren sorrera
Euskaldunen ilargi-egutegia
Lauburuaren nondik norakoak
Altzateko Jaun, hor zaude nonbait
Ehiztari Beltzaren itzulera
Ortzadarra, euskaldunen bide miresgarria
Agate Deunaren bezpera
Euskal inauteria eta hartzaren itzarraldia
Udako solstizioa eta denboraren antolaketa euskal mundu-ikuskera zaharrean
Jondoni Joane, ekibegia zeru gorenean
Udazkeneko ekinozioa, Mikel Deuna eta Teodosio Goñikoaren elezaharra
Arimen Gau Beltza
Santomasak neguaren atarian
Olentzero, negua eta solstizioa
Ur goiena, ur barrena, Urtezahar gaueko erritoa
Sinesmen zaharrak eta euskal mitoaren sorrera
1.- Sinesmen zaharrei buruzko hainbat gogoeta.
Denok dakigun bezala, mundu bakarra dago izaki guztiontzat, baina nahiz eta mundu bakarra izan, herri eta kultura bakoitzak adierazpen ezberdina egiten du. Bizitzaren liburuan irakurtzean egiten diren irakurketa edota interpretazio ezberdinetatik sortuko dira herri guztien sinesmenak, mitologia ere deitzen duguna. Sinesmen horiek herri baten filosofia edo izate bereziaren berri ematen digute.
Gure sinesmenei dagokienez, erraiten ahal dugu euskal sinesmen zaharrak ez direla kontu hutsa, gure sinesmen zaharrak izan baitira eta dira, gaur egun ere, Euskal Herriaren, euskaraz mintzo den herri honen azken arrazoi gordeak. Herri honen izate historikoaren bihotza. Bere nortasunaren funtsa eta euskaldunok egindako ekintzen lehen iturria, mundu-ikuskera berezi baten oinarria.
Iturri honetatik edan dugu mende luzeetan, edan dugu eta edanen dugu, euskaldunok euskaldun, euskaradun alegia, garen bitartean. Honelakoak gara, honelakoak izan gara eta honelakoak izanen gara gure erroek bizirik irauten duten bitartean, betiko iturritik edanez. Ainitzek gauzak arras aldaturik daudela diote, gure sinesmen zaharren erranahia lekuz kanpo dagoela adierazi nahian; baina zuhaitzetan hostoak aldatzen diren bezla, baita gure kanpoko janzkera ere, nahiz eta barneko suak, gure gogoak, betikoa izaten jarraitu.
Euskaldunok mende luzeetan zehar, aldaketa paketa bat jasan dugun arren, euskaldun izaten jarraitzen dugu, eta hor euskarak, gure mintzairak ematen digun barne mezu horretan, hitz sakratuaren heredentzia genetiko horretan, gureganatzen dugu gure arbaso zaharrek ereindako sinesmen zahar eta berria, atzokoa eta gaurkoa, euskal sinesmen zaharra deitzen duguna.
2.- Euskal mitoaren sorrera eta garapena hitz laburrez.
Euskal sinesmen zaharrak Paleolito Aroan du lehen iturria, Kristoren aitzineko 43.000. urtean, euskal gizaki zaharra Europa osoan hedatzen zelarik. Garai hartan, gure arbasoek behera begiratu zuten AMALUR aurkituz. Gero begiak altxatu eta zerurantz begiratuz, Amalurraren alabak ezagutu zituzten: Eguzki edo Eki, bizitzaren jainkosa eta Ilargi, heriotzaren jainkosa ederra. Hor hasi zen euskal mitoa.
Gure arbaso zaharrak ehiztariak eta ibiltariak ziren. Lurraren seme-alabak zirela uste zuten eta Amalurra gurtzen zuten. Kristoren aitzineko 30.000. urtean, amalurrarekin loturiko jainkosa zabaldu genuen Europa osoan zehar. Mari, Maia, Lur, Amalur, eta bestelako izenez deitzen genuen. Euskaldunen jainkosa handi honek hiru ezugarri handi biltzen zituen bere baitan: amatasuna, emetasuna eta emankortasuna.
Izadia edo natura ezagutu genuen momentuan hasi ziren gure mito naturalistak sortzen eta haiekin loturiko pertsonaiak: Lur, Ur, Iturri, Hodei, Eguzki, Eki, Itsaso, Ibai, Euri, Laino…. Izadian, gure inguruan, ulertzen ez genituen fenomenoak eta gertaerak ziren, eta horiei adierazpen logikoa bilatu nahian, gure arbasoek sinesmen animistak sortu zituzten. Horrela amets gaiztoak Ingumak sortuak dira, tximistak edo orziak Sugaarrek urtukiak dira, Behigorrik erretzen ditu etxeak eta oihanak, Majuk botatzen digu kazkabarra, Marik hodeiak igitaiaz zabaltzen ditu euria sortuz eta abar. Eta emeki-emeki euskaldunen gertaera historikoetan ere azaltzen zaizkigu. Horrela Basajaunek engainatu zuen Teodosio Goñikoa bere burasoak hil zitzan eta ez zedin Iruñeko lehen erregea izan. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuri Sugaarren semea zen eta Nafarroako erresumako erregeak ilargi beteko gauetan altxatzen ziren errege, Ilargi jainkosaren benedikazioa atzemaitean.
Paleolitoan sorturiko euskal sinesmena aldatua iritsi zen Neolitora. Ordurako pertsonaia berriak sortuak ziren, eta gizakiak teknika eta lanabes berriak ezagutzen zituen. Horrek eragin zuen aldaketa. Eta historian sartu ginenean, hau da, erromatarrekin lehen harremanak ukan genituelarik, hau da, Kristoren aitzineko 178. urtean, mundu berri bat aurkitu genuen, inperioarekin etorritako bizimodu berria, kontsumoa, latina, egitura, teknika, lanabes eta ekoizkin berriak…. Honek ere aldaketa handia eragin zuen euskal mitoan. Pertsonaia berriak sortu ziren eta zahar batzuk ahantzi.
Ordutik, mendez mende, gure mitoa garatu eta aldatu da, mito eta erlijione guztietan gertatu den bezala.
Hauxe da euskaldunok bizitzari eman diogun adierazpen logikoa, naturatik edan dugun filosofia berezia, bizitzaren liburuan irakurriz sortu eta garatu dugun mundu ikuskera.
Iparmina
Ipar Euskal Herrian «euskaldunen eta euskararen inguruan ikusitakoak, ikasitakoak eta bizitakoak» bildu ditu egileak lan honetan, aurretik eginiko beste hainbatetan bezala. Autoreak azaldu duenez, «mirespenez eta maitasunez» landu ditu gaiak.
Axularren itzala
Izate honetan badira unibertso paralelo aunitz, herri bakoitzak bere unibertsoa garatzen baitu. Haatik, unibertso horiek ez daude isolaturik, beraien artean lotura ugari baitira. Elkarri eragiten diote eta ezberdinak diren arren, den-denek erro berberak dituzte : amodioa eta gorrotoa, bakea eta guda, adiskidetasuna, elkartasuna, jelosia, bekaitza, herra… eta gainerako giza pasio guztiak. Eta hamaika unibertso horien artean, bada euskal unibertso bat, euskaldunok milurtekoz milurteko, mendez mende, urtez urte, egunez egun, unez une… eraiki eta eraikitzen duguna. Euskal unibertso horretan oinarritzen da esku artean daukazun liburu hau.
Itzala berreskuratu zuen Axular itzala ezin berreskuratuz dabilen Euskal Herri gaixo honen antitesia litzateke. Gure ama-lurraren itzala berreskuratzea biharko euskal belaunaldien eginkizunik handiena izanen da. Eta bitartean, iraun beharra daukagu, ezin baitugu besterik egin. Eta ez da gutti. Axularren itzalak babes gaitzan euskal unibertsoan bizi garen guztiok.
Josebak berak dioen bezala, liburu honetan ibilaldi literarioa egiten du gertakizun, kontakizun, ipuinen munduan barrena, bai denboran bai kokapenean. Horren aitzakiaz bere figura zertxobait gehiago ezagutzeko probestuko dut. Herri literaturari oso lotuta dagoen idazle aberatsa eta ugaria dugu Joseba donostiarra, Euskal Herri osoaren mitoen jarraitzaile eta aditua, besteak beste. “Herritik jaso herriari itzultzeko” filosofian barneratua, literatura du bere komunikazio tresna indartsuena.
EGILEAREN HITZAURREA
Adio irakurle, berriro hemen naukazu ipuin kontalari. Bizitza honetan beti izan dira ipuin bihur daitezkeen pasadizoak, eta beti esaten dudanean esan nahi dut: herenegun, atzo gaur, bihar, etzi eta etzidamu; betiro baita zer kontatu. Eta horrela izan da, da eta izanen da herri eta kultura guztietan, mundu zabalean, alegia.
Haatik, liburu honetan topatuko dituzun ipuinak Euskal Herrian kokatuak dira, horixe baita nik hobekien ezagutzen dudan esparru naturala, eta horixe baita nire bihotzaren barruan dautzan herri eta kultura. Denboraren aldetik, berriz, tarte zabala aukeratu dut ipuinen garapenerako. Badira Erdi Aroan kokaturiko ipuinak, 1936ko gerra madarikatuan jorratutakoak, II. Mundu Gerlaren garaikoak, gerra ostekoak, gaur egungoak… eta baita biharko egunean koka ahal izanen genukeena.
Gaien eta pertsonaien aldetik, badut zer esan, gehien-gehienak gure historiaren pasarteetan, gure mito zahar eta modernoetan, gure mitologiaren mundu magikoan edota gure herri xehearen bizimodu eta ametsetan garatu baititut. Gehienak nire sormenetik jaioak badira ere, badituzu irakurle, hemen, hor eta han entzundako kontakizunetatik eta pasadizoetatik egin ditudan moldapenak ere.
Eta orain, ahantz itzazu denbora batez eguneroko arazoak eta kalapitak, eta barnera zaitez horren gurea den baserritarren, fraide-zaldunen, apaizen, ireltsoen, soldadu karlisten, pilotarien, arrantzaleen, kontrabandisten eta sorginen munduan. Euskal Herriko edozein bazterretan, gaur atzo bezala, ATSO HERRENAK DABILTZ(a) kantari!
Hemen duzue liburu horretako kontakizun bat:
IRULEA ETA KATU BELTZA
Urruñako Iguzkiagerre baserrian senar-emazte zaharrak bizi ziren. Zortzi seme-alaben gurasoak ziren, baina gauza batzuengatik eta besteengatik, den-denak etxetik kanpo eta urrun bizi ziren. Baserritarrak izaki, lan handia egiten zuten euren bizia aurrera ateratzeko.Egunez baratzeko eta aziendako lanak, gauez etxeko lanak. Emaztea oso berandu arte gelditzen zen iruten, garai hartan baserri gehienetan egiten zen bezalaxe. Horretan aritzen zela katu beltz bat sartzen zitzaien etxera eta sukaldean zeukaten guztia jan egiten zien. Alferrik aritzen zen Margari etxekoandrea izutu eta bidali nahian, katua ez baitzen izutzen eta gainera petral jarriz gero aurre egiten zion. Horietako gau baten hurrengo egunean Margarik horrela esan zion senarrari:
– Bai Joanes, gaur ere katu beltza etorri zaigu ni iruten ari nintzela, eta harrapatu duen guztia jan digu.
– Baina Margari, ez al diozu zapi egiten?
– Bai horixe, baina ez da bat ere izutzen, eta gehiegi hurbiltzen natzaionean, basapiztia baino okerrago jartzen zait. Horrelakoetan beldurgarria da oso.
Azkenean Joanesek gertatzen zitzaienaz aspertuta burutazio bat eduki zuen arazo harekin bukatzeko. Emaztearen arropaz jantzi zen eta ilunabarrean iruten gelditu zen etxeko sukaldean, bere andreak gauero egiteko ohitura zuen bezala. Handik zenbait ordutara katu beltza agertu zitzaion mauka.
– Mauuuu! Mauuu!
Joanesek ez zuen tutik ere esan eta iruten jarraitu zuen. Katua hurbildu egin zitzaion eta arropatik ateratzen zitzaizkion esku zarpailak ikustean horrela esan zion:
– Gizon bat iruten?
Eta Joanesek erantzun:
– Katu bat hitz egiten?
Eta hori esanda, arropen artean zeukan aizkora atera eta zartako batez burua moztu zion katuari. Katu beltza zerraldo erori zen lurrera odol putzu batean. Momentu horretan zelatan zegoen emaztea bere ezkutalekutik irten zen kontent eta zoriontsu.
– Akabo katu lapurra! – esan zion senarrari pozaren pozez.
– Hala bedi! – ihardetsi zion senarrak, katuaren gorpua behatuz.
Baina momentu hartan, eta senar-emazteen begi harrituen aurrean, katu beltzaren hilotza aldatzen hasi zen, eta zenbait minuturen ondoren gizon baten itxura hartu zuen. Margari gorpua zegoen tokira hurbildu eta atsekabe handiz horrela esan zion senarrari:
– Eneee Joanes! Patziku da, ondoko baserriko mutilzahar gaiztoa!
Aspalditik zeuzkaten susmo txarrak Patzikutaz, lan handirik egin gabe beti sabela aski ase ikusten baitzuten, baina horrenbesteko kontua ez zuten inolaz ere espero. Ez dezagun ahantzi askotan errealitatea susmo txar guztiak baino askoz gordinagoa dela.
Joseba Aurkenerena Barandiaran (Donostia, 1956)
Aita donostiarra zuen eta ama, berriz, ataundarra. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak, aitaren aldetik, historiarekikoa eta, amaren aldetik, euskal mitologiarekikoa. Donostian historia ikasketak egin zituen, eta lanbidez irakasle aritu izan da, duela bi urte erretretan sartu zen arte.
Lezon bizi izan zen urte luzetan eta bertako kultura zinegotzia izan zen Mikel Arrizabalaga alkatearen lehen legealdian (1987-1991). 1996tik Lapurdiko Urruñan bizi da bere familiarekin. Donibane Lohizuneko Begiraleak Euskal Kultura elkarteko kidea da. Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus, Zu-zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izaten dira. Hona hemen horietako batzuk: Euskal sinesmen zaharrak, Harribeltzetako ipuinak, Iparraldeko kronikak, Sorgin mainguak dabiltz, Euskaldunon mundua hizpide, Axularren itzala, Gureak eta mundu zabalekoak, Iparmina, Iragana ere gaur da eta Euskal Herria beti!
[Booktegi-ko orrialdetik hartutako argibidea]
Berrogeita hamaseiko otsailean sortu ninduten, elurte handiak Euskal Herria estaltzen zuenean. Hotz handia egiten zuen eta Jaizkibel mendiko basoak izoztu eta desagertu omen ziren. Horma-ziriak nonahi ikus zitezkeen. Horrela kontatu didate beti, bederen. Negu gorria igaro zelarik, udaberri ederra etorri omen zen eta kolore guztietako liliek euskal bazterrak alaitu zituzten…
Bizitzaren aldi guztietan badira hitzordu eta bilgune diren momentu eta lekuak, eta momentu hauek izaten dira osotasun baten islarik trinkoena, errealena, hoberena… beraiek baitira bihotz eta ardatz, helmuga eta abiagune, odol eta arnas, osotasun-printza eta laburbiltze-ezpal.
Joseba Aurkenerena-ren lanak
POESIA
Bideetan barna
2017, Amalur-Baita
NARRAZIOA
Lezoko ipuin inoizkoak
1997, Lezoko Unibertsitateko Udala
Harribeltzeta nire gogoan
2004, Gero-Mensajero
Sorgin mainguak dabiltz
2007, Maiatz
Hendaiako tren geltokian
2008, Hiria
Jaizkibelazpi
2008, Hiria
Axularren itzala
2009, Hiria
Iparraldea bizi-egarri
2012, Hiria
Kaskarin baten kontakizunak
2015, Maiatz
Atso herrenak dabiltz
2018, Booktegi
KRONIKA
Iparraldeko kronikak
2003, Gero-Mensajero
Iparraldean gaindi
2006, Gero-Mensajero
Iparmina
2019, Booktegi
SAIAKERA
Euskaldunon mundua hizpide
2007, Gero-Mensajero
Ipar haizeak
2010, Hiria
Iragana era gaur da
2018, Amalur-Baita
HIZTEGIA
Irainka. Euskal irainen bilduma
1999, Gero-Mensajero
HAUR ANTZERKIA
Iduzkilore
2010, Hiria
Dolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua]
2020-11-04 // bAst, Koldo Goitia // Iruzkinik ez
Dolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua]
noir: literatura-espektro osoa xurgatzen duen genero ilun, modako, charmant-ena.
mikelbAst 2020
Bai, ene adiskidetxo maitagarriok, horrela izaten dira gauzak: aukera onak behin bakarrik jartzen dira pare-parean (eta potro-ukitzaileak uneoro). Zeinek esan behar zuen Lazzaretto Vecchioko kolaboratzaile xume, apal eta xelebre honek berebiziko okasioa izango zuela Brexitak eta Koronabirusak hutsik utzi duten paradisu zoragarrian, katagorri eta txoriño alaiz inguraturik, bere kronikatxoa idatzi ahal izateko. Duplex (edo triplex) erosoa, interneteko konexio megazoragarria, Netflix esku-eskura, igerileku pribatua, konpainia alegera eta positiboa, Mediterraneoko pinu eder eta palmondo lirain anitz, hamaka tentagarria atikoan… Honatx etxetxo bakanez osatutako urbanizazio subtropikala, tamaina maneiagarriko polite society benetako bat Europa hegoaldean, non Ixabel erreginaren meneko edukatuak arratsaldeko zazpietarako lotara joanak diren, non kalean zabor izpirik ez dagoen eta Mercedes, Jaguar, BMW eta Porscheek, perfekzioz aparkatuak izan ondoren, zerbitzari fidelen armada motorizatua osatzen duten.
Britishtarren erretiro-orduak markatzen du gure gautxori errutina, afternoonoste zoragarriaren anuntziazioa dira etxetxoetako argiñoen itzaltzea eta lorategitxoetako LED-bola estropezu-eragileen pizte kolore-aniztun psikodelikatuak. Ordu egokia, zalantzarik gabe, gure
“relax time“-ari hasiera emateko Merlot apur batekin eta Camacho puruak errez.
Honddarbiko Guadalupe gotorlekuan, 1942an, Provincia Traidorako hiru urteko soldaduska egin zuen gure osaba lejionarioak zioen bezala: “zuek merezi dittuzuen bizkarrondokok etzeok esan ere egitteik!”
Jaguar autoa
Eta gero maitasun giro ia ahaztu hori hondartzetan, itsas ondoko pasealekuetan, terrazetan… Oraindik probetaz kanpoko erreprodukzio sexual haragizkorik bada, txo! Udako maitemin edo maitepipermin xoro-xoro horiek, udazkena iritsi arteko amodioaldi eterno eta infinituak, irribarreak, laztantxo inozenteak, begiradatxoak… O! O! O! Ipar Polo Erotikotik urrun egote hutsak pizten duen pasio-sukar tonto-moxolo hori, bai, horixe, San Dios!!! Hori guztiori, soilik Roberto Palazuelos latin lover postmodernoaren reality-biopic glamourgarrian gertatzen zela pentsatzen hasiak ginen dagoeneko…
Eguzkitan bAst 2020
Zein uda gogoangarria, bihotz-kraskatzaile mexikarraren urrezko aholku sentimentalak kahiertxo batean apuntatuz, txokorrari zupa-zupa eginez eta ron urtetsu iluna chupatuz, plasma erraldoiaren aurrean, gaueko ordubiak arte. ¡¡No mames!!
Ez diot Netflixi prograganda dohainekoa egin nahi, azti! Baina Palazuelos, Giorgio sukaldaria, El Toro, El Mamao eta El Teniente bizkartzainak, bere izeba maitea, Miami, Acapulco eta Tulum-eko etxola xumeak, carro bikainak eta, nola ez, sexu fuerteko egundoko neska txundigarriek sekulako arrakasta izan dute, plataformak geroz eta gehiago hartzen ari diren panorama megaplasmatiko serializatuan. Ez da soilik pobreon voyeurismo ariketa hutsa, Mexikoko gizarte fresa edo guapoaren azterketa kuasiantropologiko (eta antropomorfikoa) ere badela esatera ausartuko nintzateke. D.F.tik kanpo ere mundu zabala dago, unibertso handia.
Aitortu beharra daukat, Don Winslow-ren `Muga´ (`Border´) liburu zirraragarria leitu eta gero, nire aurreiritziak majo errotu zirela eta aspaldi batean aldareetan jarria nuen Méjico lindo hura gerra eszenatoki beldurgarri gisa baino ez nuela ikusten; inongo kritika egin gabe, komunikabideetatik datorkigun berri-jario fatalista bere horretan irentsiz. Azken finean, bai gu eta baita hiritar estatubatuar “ertainak” ere, Rio Grandetik hegoaldera dagoenaz, geroz eta informazio partzial eta manipulatu gehiago jasoz, mexikar pobreenganako jarrera zital-zitala garatzen ari gara. Orain, ezustean, azteken herriaren alderik koloretsuena eta haren izaera benetakoaren pintzeladak Netflixentzat prestatutako kontsumo produktu masibo tipiko bati esker ezagutu izanak jokoz-KO utzi nau. Bada egunero iratzarri eta irribarre egiten duen mexikar jende gogorrez osatutako nazio suntsiezin bat ere, “erresilientzia” zer karajo den esplikatzerik behar ez duen herri handi bat. Eta Hondurasko zigarro-purugileen maisutasuna ere ez nuke aitatu gabe utzi nahi.
Baina kronikatxo petraloide honek ez zuen hasiera ez Miamin ez Acapulcon izan behar, Orleans Berrian baizik, Niorlins ederrean, Mississipi ibai erraldoiaren bokalean eta Luisiana hegoaldeko padura eta oihan misteriotsuetan. Han kokatu du Dolores Redondok bere `Bihotzaren ipar aldea´ (`La cara norte del corazón´) azken nobelaren eszenatoki nagusia, nahiz eta Amaia Salazarrek deskubritu beharko duen serial killer-aren hilketak Estatu Batuetan zehar gertatu.
Bihotzaren ipar aldea eleberriaren azala Eleberria noir garaikide perfektua dela aldarrikatzea ez litzateke exajerazioa izango; fast book itzela da, izugarrizko abiadan leitzen da, bihurgune eta ezustekoz beteriko irakurbide endemoniatuan abiatzera behartzen zaituen arren. Elementurik potente eta desorekatzaileena natura da, Katrina hurakan bortitza, ia hiri osoa suntsitu eta Estatu Batuen barne kontraesanak eta gizarte desberdintasunak, beltzen marjinazioa eta indarkeria endemikoa agerian utzi zituena. Klase guztietako tentsio giroak maisutasunez garatzen ditu Redondok: bahitutako haurren klaustrofobia, vuduaren presentzia ia fisikoa, polizien arteko tirabirak eta desleialkeriak, Amaiak bere barnean daramatzan mamuak eta haurtzaroko traumak, ibai erraldoiak duen indar “mantsoa”, katastrofea gertatu aurretik, eta hurakanaren oldarraldi apokaliptikoa ondotik, FBIko ikertzaile taldearen buruzagiak ezkutatzen dituen beste kasu korapilatsu baten itzal mehatxugarriak, gizartearen bazter inguruetan agertzen diren pertsonaia berezi eta sinesgarriak -kuranderoak, musikariak, inauteriko kideak, pantanoko canjun arrantzaleak… Ez da falta zombiren bat ere, frankotiratzaileak, kontrabandistak eta “ohiko jende susmagarria”.
Asko-asko gustatu zait 900 orriko eleberrikote hau; Rocio Durcalek abesten zuen bezala: “me gustas mucho tú”. Ez da ahaztu behar gainera, Salazar ikertzaile nafarra FBIko kolaboratzaile bihurtu dela Europolek estatubatuarrekin adosturiko trebakuntza programa bati esker. Behin Virginiara sartu ondoren, gure protagonista foralak Cuanticoko federalen megakuartelean Dupree izeneko polizia-burua ezagutuko du. Beraz, guk dagikula, aurrenekoz gertatu izan da nolabaiteko sinbiosi edo sinergia federal-forala nobela beltzaren historian. Eta horrek ez luke aparteko garrantzirik izango, Salazarrek alde batetik eta Dupree-k bestetik, bizi izan dituzten esperientzia traumatikoen ondorioz, ez balute bakoitzak bere aldetik euskal mitologiarekin eta Luisianako vuduarekin konexio berezirik izango. Horra hor Redondok proposatzen digun tramaren azpian somatzen den lurpeko sustrai ilunez ondo trenkatutako labirinto misteriotsua. Bi mundu mitologiko txertatzen dira bi pertsonaia nagusiek serial killer berezi-berezi bat harrapatzekotan dabiltzala sufritzen duten metamorfosi moduko baten ondorioz, Katrina hurakanak eszenatoki danteskoa jartzen duelarik. Nobela beltza, misteriozkoa eta pantonosoa, hirurak batean, lubrifikatzaile onekin gertatzen den bezala.
Eta bo! Redondoren nobela bukatzear nengoela, hara non azaltzen zaidan Txomin Peillenekin egoteko aukera, batipat bere `El imaginario en las creencias populares y cultas´ gaztelaniaz idatzitako eta Dakit argitaletxeak plazaratutako liburu ederra aitzakia hartuta. Han zegoen gure gizona, Sarako Biltzarrean, 88 urterekin; Baionan bizi den ikertzaile eta idazle paristarra, ez naiz nekatuko hau behin eta berriro esaten, gure intelektual handienetako bat da, eta Koldo Mitxelenarekin gertatu zen bezala, akaso jeinu handiegia izan da, justu-justu bizirik irautearekin nahikoa lan zuen gure ekosistema kultural segurola eta konformistarentzat. Ostrazismoak ez du zentzurik inon, Arcachonen izan ezik! Ez bota limoi gehiegi.
Imajinarioa herri-sineste eta sineste kultuetan
Txomin Peillenen saiakera
Txomini beti eskertuko diot Goierrira etorri izana 1997an Jon Mirande idazlearen heriotzaren 25. urteurrenean; bere adiskide minari buruz luze eta sakon hitz egin zigun eta Ostiela! aldizkarian kaleratu zen hitzaldiaren transkripzioa. Mirande, noski, su eternora kondenatua dagoen arren, bere garaiko euskal idazlerik kosmopolitena, probokatzaileena, antikristauena, antiklerikalena eta eleaniztunena izan zen eta Peillenek bere figura polemikoa, itzalak eta argiak agerian utziz, aldarrikatu izan du azken 50 urte hauetan; euskal paristar filonazi hark bere burua hil zuenetik, 1972an, ia inor ez da ausartu haren obra errebindikatzeaz, idazlearen eta haren lanaren arteko bereizketa egiteaz. Gutxitan aitatu den arren, Piarres Laffite apaiz ultrakatolikoak Miranderen inguruan eratu zuen boikot eta isilarazte kanpaina oraindik indarrean dago, erreleboa hainbat sektore progresistek hartu dutelarik… Waskonia Ultramontana e a mai que pariome!!
Baina itzul gaitezen Redondoren nobelara eta Peillenek idatziriko Imaginariora. Esan bezala, Amaia Salazar dugu `Bihotzaren ipar aldea´ eleberriko protagonista. Ez dut esan liburu hau “prekuela” bat dela, atzera-buelta, eusklaro paladinoz. Salazarrek, ia mundu guztiak dakien moduan, beste hiru nobela protagonizatu ditu eta laugarren honetan polizia baztandarraren karrerako lehen urteetara bueltatzen gara, Redondok sarri-sarri flashback ugari eskainiko digularik bere neskato urteetara. Lankideen artean pertsonaia ospetsua da bere curriculum ezin hobeari esker eta elkartrukatze programa bati esker, prestakuntza hobetzea bilatuz, Estatu Batuetara helduko zaigu. Han, supituki, familia osoak hiltzen dituen burutik egindako batek sekulako atentzioa emango du mass media delakoetan eta agente forala Federal Bureau-ko kolaboratzaile bihurtuko da, Cuanticoko buruzagi eta mandamas jendea “goiko presio gorena” sufritzen hasten denean.
Jakina da federalak ez direla hankamotzak. Mundu guztiaren txostenak eta dossierrak eta profilak eta ADN laginak eta seguraski interneteko nabigazio historialak eta zeinek daki, akaso algoritmo bereziak garatuak izango dituzte, hiltzaile nor bihurtuko den aurreikusteko ere. Predictor Killer moduko bat dagoeneko abian izango dute, sarraskiller madarikatu horiek garaiz baino lehenago harrapatzeko. Kontua da Amaia Salazarrek ere bere informetxoa baduela, nola ez, agente guztiek gainditu behar duten galbahe-prozesuaren ondorioz. Polizia nafarrak dituen traumak eta ahuldade psikologikoak, dena dela, ez dira bere curriculumeko atalik dirdiratsuenekin gertatzen den bezala, detaile guztiekin ageri. Barreneko tripajateak ondo disimulatuak ditu Salazarrek nahiz eta cuanticotar horiek, batez ere Dupree poliziburu karismatikoak, ondo oinarritutako susmoak eduki. Berak ere baditu ondo-ondo itxi ez diren zauriak arimaren erraietan, eta berehala konturatzen da, agente nafarrak duen ikerketarako ahalmen berezia estuki lotua dagoela, erroturik daukan egonezin horrekin; intuizioa eta seigarren zentzumen berezi hori, nekez ezkutatzen saiatzen den asaldura eta sufrimenduetatik datorkiola baztandarrari.
Katrina ekaitza Argazkia: cnn
Dupree eta Salazar, beraz, denbora luzez hilketarik egin gabe egon ondoren familia osoak izugarrizko grinaz akabatzen hasi den gaizkilearen arrastoa ikertzen hasiko dira. Killerrak beti modus operandi oso zehatza du eta bere objetiboak eskrupulu maniatikoz bilatzen ditu. Ekaitzak ditu gogoko, hurakanek uzten duten txikizioaz baliatzen da bere biktimak engainatu eta hilketak erritu jakin bat jarraituz burutzeko. Eta inoiz ez du bere gidoi makabroa hausten. Gauzak horrela, komunikabideetan Katrina super-ekaitzaren etorrera iragartzen dutenean, FBIko buruek hiltzaileari aurre hartzea pentsatuko dute; baina ekaitzaren ordez apokalipsia helduko da Orleans Berrira…
Eta ez dizkiogu nobelari erraiak gehiago urratuko! Katrinarekin gertatu zena hiri batean, COVID 19arekin gertatu da mundu osoan orain. Jakin bagenekien gerta zitekeela, bagenuen denbora neurriak hartzeko -SARS 2 delako koronabirusak lehen abisua eman zigun-, goi mailako planifikazio guneetan txosten oso zehatzak prestatuak zeuden horrelako larrialdi kritikoen mehatxua aintzat hartu behar zela adieraziz… Baina beti epe motzera planifikatzeko mania, politikakeriaren interes-joko makurra, bai-gwana! uneoro esatera behartzen zaituen alderdi-diziplina eta hiritarrok geure eskubide oinarrizkoenei egin diegun errenuntzia lotsagarriak ekarri gaitu paramu demokratiko honetara. Maskareta ala maskarada, hori da kontua, mon ami!
Gainera, beste akats patetiko bat ere aitatu behar da, beti zuzendu gabe uzten duguna: edozeinek informazioa modu egokian zabal dezakeela pentsatzea, hain justu, komunikatzea bigarren edo hirugarren mailako zeregina izango balitz bezala Gobernu batentzat. Agintariek badakite zabor-informazioa baino ez zaiola kaleko hiritarrari eman behar. Gezurrak, zurrumurruak, egia pittin batekin nahastutako porrusalda informatiboak, reality kakaberanteak,… Sentsazionalismo kitzikagarria. Eta meneko zintzoa marea-marea eginda dagoenean, arren, arduratsu jokatzeko eskatzen diogu, esandakoa bete dezala, kontuan izan ditzala, orain bai, gure mezuak, gure egia berdaderoak, gure dogmak. Ba ez! Gilí batzuen pareko tratatuko gaituzue, eta la polla-raino gaude!!
Utz nazazue bakean nire egia pribatuekin, neure neurrira ondo datozkidan sweet lies goxoekin, sinesmen irrazional eta paranormal kuttunekin… Hauek dira nire printzipioak, eta gustuko ez badituzue, beste batzuk ditut!!
Heldu naiz, beraz, ailegatu nahi nuen lekura: Txomin Peillenen `El Imaginario en las creencias populares y cultas´ liburura. Hor aurkituko duzue gizakiak mendeetan zehar sinistu izan dituen ideia, irudikapen, mistifikazio, fede, dogma, egia eta gainerako burutapen eta bihozkapen oro. Liburu hau Dolores Redondoren nobelarekin batera leitzea tokatu zait halabeharrez (edo akaso jainkotxo bihurri bati esker… Irakurtor edo Liburtsain, zeinek daki?). Urteetako ikerketa-lanaren fruitua oso bolumen erabilgarrian bildu du Sabin Oregik zuzendutako Dakit argitaletxeak. Oso egokia, batez ere mitologiaren atzerrian bizi izan den sinesgogor jendearentzat: aldi berean eszeptiko eta nihilista konpultsiboen exijentzietara primeran egokitua dago, argibide laburrekin, Txominek bere ikerketaren inguruan bizi izandako anekdota ugariz aberastuta gainera. Euskal Herriko nahiz mundu osoko panorama eskaintzen digu paristar irakasle emerituak, hainbat ataletan sailkatuz sinesmenaren inguruko gai zehatzak: sinboloak, numerologia, usadioak, errituak, magia, kuranderoak, kaleko eta baserriko sinesmenak, erlijioak eta sektak, espiritismoa,… Horretaz gain, bibliografia zabal baten berri ere izango du gehiago sakondu nahi duen irakurleak, 400 libururen izenburua eta erreferentziak xehetasun osoz ematen baititu egileak. Harribitxi benetakoa Txomin Peillenen maisulan hau.
Udako gainerako leturak kristoren popurria izan dira, eta ez dut hemen liburu guztien aipamena egingo; aitatu dut Don Winslow-ren `Muga´ nobela superrealista eta guztiz gomendagarria, nahiz eta gordin-gordina izan eta akaso Mexikori buruzko irudi ilunena eskaini, kontzesio gehiegirik egin gabe zuzenkeria politiko ohikoenei. Beste liburu kurioso bat tren geltokian aurkitu nuen, “hartzeko libre” jartzen dituzten bapateko liburu eskaintza horietako batean. Orain liburuak nonnahi dohain eskura daitezke. Liburutxoak `El sindrome de la moncloa´ zuen izenburua, Pilar Cernuda kazetariak idatzia. Bertan politikariek boterera iristean sufritzen duten metamorfosiaz dihardu egileak, eta batez ere, Monkloa jauregi ospetsuak presidenteengan duen eragin bereziaz; hau da, eraikinak berak dituen “botere ezkutuak” eta Madrilgo kanpoaldean kokatua egoteak zer nolako zama ekarri dion Espainiako politikagintza bereziari. Hor `Los Monclovitas´ izeneko film neoberlangatar baterako lehengaia soberan aurki daiteke.
Don Winslow-ren “Muga” lana
Xanti Iruretagoienaren omenez
2020-10-31 // bAst, Koldo Goitia // Iruzkinik ez
Xanti Iruretagoienaren omenez
Bidea Koldo Goitia 2018
Egun jakin baterako, erakusketa kolektibo txiki baterako, akuarelak egin zituen Koldo Goitiak, artista eta itzultzaile zendu berri bati (2018) omen egiten zion erakusketa baterako hain zuzen. Artista eta itzultzaile hori Xanti Iruretagoiena zen, Marco Vitrubioren Arkitekturaz hamar liburuak lana latinetik euskaratu zuena.
Arkitekturako De Architectura hamar liburuei dagokienez, bizitza profesional oso baten gailurra osatzen dutela dirudi, ingeniari izandakoari aurrean arazorik gabeko zahardadearen ikusmira zabaltzen zitzaion unean. Ikerlari gehienek Augustoren lehen garaiko urteetan datatu nahiko lukete tratatua, K.a. 30.urte ingurutik oso hurbil, eta gerra zibilen azkeneko agerpenaren bukaeran, itxuraz bai baitirudi Vitruvioren karrera ia erabat amaituta egongo zela printzialdiaren hasieran, K.a. urtearen ondoren, Erroma berritzeko egin zen ahalegin handi hura martxan jarri zenean. Hamar “liburu” horietako bakoitza kapitulutan banatuta azaltzen da; kapituluek eduki nagusiki praktikoa izan nahi dute, erabilgarritasunaren mesedetan, baina aurretik sarrera bat izaten dute beti ondoren etorriko denari oinarri teorikoa emateko asmoarekin.
[…]
Cum in omnibus enim rebus, tum maxime etiam in architectura haec duo insunt, quod significatur et quod significat. Significatur proposita res, de qua dicitur; hanc autem significat demonstratio rationibus doctrinarum explicata. Quare videturutraque parte exercitatus esse debere, qui se architectum profiteatur. Itaque eum etiam ingeniosum oportet esse et ad disciplinam docilem. Neque enim ingenium sine disciplina aut disciplina sineingenio perfectum artificem potest efficere. Et ut litteratus sit,peritus graphidos, eruditus geometria, historias complure snoverit, philosophos diligenter audierit, musicam scierit, medicinae non sit ignarus, responsa iurisconsultorum noverit, astrologiam caelique rationes cognitas habeat.
Gauza eta arte guztietan, baina batez ere arkitekturan, bi gauza hauek ematen dira: adierazia eta adierazlea. Adierazia proposatutako gauza da, zertaz hitz egiten den; adierazlea azalpena da, zientzietako arrazoi bidez esplikatzen dena. Bere burua arkitektotzat aitortzen duen orok bi gauzetan egon beharko du trebatua. Berez izan beharko du argia, eta ikasketetan saiatua. Ez berezko gaitasunak, ikasketarik gabe, eta ez ikasketak, berezko gaitasunik gabe, ezingo dute benetako arkitektorik egin. Letra-gizona izan beharko du, lapitzarekin trebea, geometrian jantzia, historia asko jakin beharko du, filosofoen irakurle adi, musikaz ere jakin beharko du, medikuntza ez zaio arrotza izango, jurisprudentziako erantzunetan ilustratua izango da, eta astronomia eta zeruetako teorien berri ere ezagutu beharko du.
[…]
In caementiciis autem structuris primum est de harena quaerendum, ut ea sit idonea ad materiem miscendam neque habeat terram commixtam. Genera autem harenae fossiciae sunt haec: nigra, cana, rubra, carbunculum. Ex his, quae in manu confricata, vel icta fecerit stridorem, erit optima; quae autem terrosa fuerit, non habebit asperitatem. Item si in vestimentum candidum ea contecta fuerit, postea excussa aut icta id non inquinarit neque ibi terra subsiderit, erit idonea. Sin autem non erunt harenaria, unde fodiatur, tum de fluminibus aut e glarea erit excernenda, non minus etiam de litore marino. Sed ea in structuris haec habet vitia: difficulter siccescit, neque onerari se continenter recipit; paries patitur, nisi intermissionibus requiescat, neque concamerationes recipit. Marina autem hoc amplius, quod etiam parietes, cum in is tectoria facta fuerint, remittentes salsuginem eorum dissolvuntur. Fossiciae vero celeriter in structuris siccescunt, et tectoria permanent, et concamerationes patiuntur, sed hae, quae sunt de harenariis recentes. Si enim exemptae diutius iacent, ab sole et luna et pruina concoctae resolvuntur et fiunt terrosae. Ita cum in structuram coiciuntur, non possunt continere caementa, sed ea ruunt et labuntur oneraque parietes non possunt sustinere. Recentes autem fossiciae cum in structuris tantas habeant virtutes, eae in tectoriis ideo non sunt utiles, quod pinguitudini eius calx palea commixta, propter vehementiam non potest sine rimis inarescere. Fluviatica vero propter macritatem uti signinum liaculorum subactionibus in tectorio recipit soliditatem.
Zementu-lanak egiteko, aurrena harea bilatu behar da: izan dadila egokia eraikuntzako morteroa egiteko eta ez dezala izan lurrik nahastuta. Harrobiko harea-motak hauek izaten dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa. Hauetatik, esku artean igurtzitzen denean kirrika egiten duena izaten da onena; aldiz, lurtsua denak ez du izango laztasunik. Berebat, jantzi zuri batean bilduta hartu, eta ondoren, igurtzi edo astindu eta oihala zikinduta geratuko ez balitz, hau da, lur-arrastorik geratuko ez balitz, hori ere egokia izango da.
Harea nondik atera egongo ez balitz, orduan erreketatik edo legardietatik atera beharko da, eta baita itsasertzetik ere. Azken horrek, ordea, eraikuntzarako alde txar hauek izaten ditu: nekez lehortzen da, eta paretak ez du onartzen etengabe kargatuta egotea, ez bada tarteka deskantsatzen utziz, eta ez du gangei eusteko balio izaten. Itsasoko hareari, gainera, gertatzen zaio ezen, paretaren gainean zarpeatuak egiten direnean, paretak kanpora botatzen duela hareak duen gatza eta hondatu egiten duela zarpeatua.
Harrobiko harea, berriz, azkarrago lehortzen da eraikuntzetan, eta zarpeatuak iraun egiten du; gangen pisua ere onartzen du halakoetan, baina harrobitik atera berria baldin bada bakarrik. Izan ere, atera ondoren denbora asko egiten badu kanpoan, eguzkiaren, ilargiaren eta izozteen eraginez bigundu eta desegin egiten da, eta lurtsu bihurtzen. Gero hormagintzan erabiltzen bada, ezin izaten dira hartxintxarrak elkarrekin lotu; beraz, erori egiten dira eta paretak ezin izaten dio kargari eutsi. Harrobiko harea atera berria hormagintzarako hain baliagarria izanik, ordea, ez du zarpeatuak egiteko balio izaten, zeren eta berez zuku handikoa den karea lastoarekin nahasten denean, hain indar handia hartzen baitu, non ezin izaten duen zartatu gabe lehortu. Errekako harea, berriz, fintasun handikoa denez, Signiakoa adibidez, igeltsero-paletarekin leuntzen denean izugarri sendoa egiten da zarpeatu-lanetan erabiltzeko.
[…]
Relinquitur nunc, quoniam ad explicationem moenium eorum sum invectus, totam uti sunt definiam. Quemadmodum enim in dextra parte fanum est Veneris et fons supra scriptus, ita in sinistro cornu regia domus, quam rex Mausolus ad suam rationem conlocavit. Conspicitur enim ex ea ad dextram partem forum et portus moeniumque tota finitio, sub sinistram secretus sub montibus latens portus, ita ut nemo posset, quid in eo geratur, aspicere nec scire, ut rex ipse de sua domo remigibus et militibus sine ullo sciente quae opus essent, spectaret.
Itaque post mortem Mausoli Artemisiam uxorem eius regnantem Rhodii indignantes mulierem imperare civitatibus Cariae totius, armata classe profecti sunt, uti id regnum occuparent. Tum Artemisiae cum esset id renuntiatum, in eo portu abstrusam classem celatis remigibus et epibatis conparatis, reliquos autem cives in muro esse iussit. Cum autem Rhodii ornata classe in portum maiorem exposuissent, plausum iussit ab muro his darent pollicerique se oppidum tradituros. Qui cum penetravissent intra murum relictis navibus inanibus, Artemisia repente fossa facta in pelagum eduxit classem ex portu minore et ita invecta est in maiorem. Expositis autem militibus classem Rhodiorum inanem abduxit in altum. Ita Rhodii non habentes, quo se reciperent, in medio conclusi in ipso foro sunt trucidati. Ita Artemisia in navibus Rhodiorum suis militibus et remigibus inpositis Rhodum est profecta. Rhodii autem, cum prospexissent suas naves laureatas venire, opinantes cives victores reverti hostes receperunt. Tum Artemisia Rhodo capta principibus occisis tropaeum in urbem Rhodo suae victoriae constituit aeneasque duas statuas fecit, unam Rhodiorum civitatis, alteram suae imaginis, et ita figuravit Rhodiorum civitati stigmata inponentem. Id autem postea Rhodii religione inpediti, quod nefas est tropaea dedicata removeri, circa eum locum aedificium struxerunt et id erecta Graia statione texerunt, ne qui possit aspicere, et id abaton vocitari iusserunt.
Lehen hasi naizenez barru harresitu horren azalpena egiten, hiri hori nolakoa zen azaltzez bukatzea geratzen zait orain. Hala, eskuineko aldean Venusen tenplua eta goian deskribatutako iturria dauden bezala, ezkerreko muturrean Erregearen jauregia geratzen da, Mausolo Erregeak berak egindako planoen arabera eraiki zuena. Handik ikusten dira eskuineko aldean foroa eta portua eta barru harresituaren itzuli guztia; ezkerreko aldearen azpian ezkutuko portu bat geratzen da mendien magalean gordeta, hain zuzen ere, bertan zer gertatzen den inork ezin jakin edo ikusi ahal izateko moduan; Erregeak berak, bere etxetik bertatik, beste inor ezertaz ohartu gabe, aginduak ematen dizkie marinel eta soldaduei zer egin behar duten esateko.
Hala, Mausolo hil zenean, bere emazte Artemisa jarri zen erregetzan, eta Rodaskoek, emakume batek Kariako hiri guztien gain agintzen zuelako haserre, itsas armada prestatu zuten eta abiatu ziren erreinua menderatzeko asmotan. Artemisak horren berri jakin zuenean, bere flota portu hartan ezkutatu zuen, marinelak eta arraunlariak beren postuetan jarriz, eta gainerako hiritarrak harresietan egoteko agindu zuen. Rodaskoak beren ondo hornitutako flotarekin portu nagusian sartu zirenean, Erreginak hiritarrei agindu zien harresietatik ongi etorria egiteko eta hiribildua entregatuko zietela agintzeko. Haiek, orduan, itsasontziak hutsik utziz sartu ziren harresi barruko esparruan, eta Artemisak, bat-batean, itsasora ateratzeko irteera ireki eta bere flota portu txikitik atera zuen, eta portu handira eraman zuen. Atera zituen orduan bere soldaduak eta hutsik zeuden Rodaskoen itsasontziak itsaso zabalera eraman zituen. Hala, atzera egin ezinik harrapatuta, Rodaskoak inguratu eta han bertan hil zituen, foroan.
Orduan, Artemisa bere armadak eta bere arraunlariak jarri Rodaskoen ontzietan eta Rodaserantz abiatu zen. Rodaskoek, berriz, ikusi zituztenean beren itsasontziak erramuz koroatuta zetozela, pentsatu zuten etxekoak zetozela garaile eta, hala, etsaiari ateak ireki zizkioten. Artemisak, orduan, Rodas hartu zuen eta buruzagi nagusienak hil egin zituen; ondoren, bere garaipenaren oroigarria altxatu zuen Rodasko hirian brontzezko bi estatua eginez, bata Rodasko hiria irudikatzen zuena, eta bestea bere irudia, Rodasko hiriari mendekotasunaren marka ezartzen irudikatuta. Horren ondoren, Rodaskoek, erlijioaren debekuz ezin zutelako inori eskainitako oroigarririk desegin, leku haren inguruan eraikin bat altxa zuten eta zaindari greko bat jarri zuten inork ez zezan barrukorik ikusi, eta agindu zuten leku hari abaton deitzea, inguraezina.
Ardiak larrean Koldo Goitia 2018
Aedificia quae plano pede instituuntur, si fundamenta eorum facta fuerint ita, ut in prioribus libris de muro et theatris nobis est expositum, ad vetustatem ea erunt sine dubitatione firma. Sin autem hypogea concamarationesque instituentur, fundationes eorum fieri debent crassiores, quam quae in superioribus aedificiis structurae sunt futurae. Eorumque parietes, pilae, columnae ad perpendiculum inferiorum medio conlocentur, uti solido respondeant; nam si in pendentibus onera fuerint parietum aut columnarum, non poterint habere perpetuam firmitatem.
Lurraren gainean jarriz egiten diren eraikinak, zimenduak egiten badira aurreko liburuetan harresiei eta teatroei buruz esan ditugunen arabera, sendo iraungo dute, inolako zalantzarik gabe, oso denbora luzean. Aldiz lurpeko espazioak eta gela gangatuak egiten badira, orduan, gero gaineko eraikinetan egingo diren egiturak baino lodiagoak egin behar dira zimenduak. Eta haien paretak, zutabeak eta kolomak, behekoen gainean erdiratuta jarriko dira perpendikularrean, sendotasunez erantzun dezaten; zeren eta pareten edo zutabeen pisuak hutsa hartzen badu azpian, ezin izango baitu irauteko moduko sendotasunik izan.
Bainuontzia aska Koldo Goitia 2018
Caeruli temperationes Alexandriae primum sunt inventae, postea item Vestorius Puteolis instituit faciundum. Ratio autem eius, e quibus est inventa, satis habet admirationis. Harena enim cum nitri flore conteritur adeo subtiliter, ut efficiatur quemadmodum farina; et aes cyprum limis crassis uti scobis facta mixta conspargitur, ut conglomeretur; deinde pilae manibus versando efficiuntur et ita conligantur, ut inarescant; aridae componuntur in urceo fictili, urcei in fornace: ita aes et ea harena ab ignis vehementia confervescendo cum coaruerint, inter se dando et accipiendo sudores a proprietatibus discedunt suisque rebus per ignis vehementiam confectis caeruleo rediguntur colore. Usta vero, quae satis habet utilitatis in operibus tectoriis, sic temperatur. Glaeba silis boni coquitur, ut sit in igni candens; ea autem aceto extinguitur et efficitur purpureo colore.
Urdina egiteko prozesuak Alexandrian aurkitu ziren lehenengo, eta gero Vestoriok sartu zuen horren fabrikazioa Puzzolen. Hori prestatzeko modua, zein osagai erabiltzen den ikusita, nahikoa miresgarria da. Hondarra birrintzen da gatz-lorearekin fin-fin, irinaren pareko egin arte; eta Zipreko kobrearen karraska-hautsa nahasten zaio zerrautsaren pareko eginda, eta zabaltzen zaio gainetik, masa egin arte; gero eskuekin nahastuz pilotak egiten dira, eta ondo estutu ondoren, lehortzen jartzen dira; lehortutakoan lurrezko pitxar batean jartzen dira eta pitxarra labean sartzen da: orduan kobreak eta hondarrak, suaren indarrarekin irakiten hasi eta biak batera lehortzen direnean, beren izerdiak elkarrekin trukatzen dituzte, eta hala, baoitzak bere propietateak galtzen ditu, eta suaren indarrarekin bakoitzak bere izaera gaindituz, kolore urdineko egiten dira. Zinabrioa, zarpeatu-lanetan hainbeste erabiltzen dena, honela prestatzen da. Okre oneko mineral puska bat erretzen jartzen da gori-gori dagoen arte; ondoren ozpinarekin itzaltzen denean purpura-kolorea hartzen du.
Bridge in a town Koldo Goitia 2018
Xanti, gogoan zaitugu.
Marrazkiak: Koldo Goitia Ormazabal
Santi Iruretagoiena torkuluarekin lanean.. bAst 2020
Altonagaren idazlan dibulgaziozkoak
2020-10-28 // bAst // Iruzkinik ez
Altonagaren idazlan dibulgaziozkoak
Liburu interesgarri, ulergarri, eta atseginak. Nornahik irakurtzeko modukoak. Horrelakoak dira Kepa Altonagak idatzitako dibulgaziozko lanak. Estimatuak. Onetsiak. Gomendagarriak oso.
Hemen duzue aukera, nahi duzuena hautatzeko.
Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa
Arnaut Abadia jaun kalonjea (Bithiriña, 1843; Beloke, 1916) munta handiko gizona dugu Ipar Euskal Herriko historian. Larresoroko Seminarioko zuzendaria izan zen ia berrogei bat urtez, eta, halaber, Eskualduna astekariko Laborarier sailaren ardura eduki zuen 1892-1908 tartean. Zazpi ehunetik gora zutabe plazaratu zituen bertan laborarientzat, eta gure zientzia-dibulgazioaren lehen orduko aurrendari urregorrikoa bilakatu zen, idazle bikain eta oparoa izateaz gainera.
Halandaze, egileak ahanzturaren hauts artetik erreskatatu gura izan du Arnaut Abadia klasiko ezezaguna: berrogeita bost zutabe antologiko bildu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogiko honetan, laborarien munduko animaliei buruzkoak, Asiskoren marrazkiz egoki hornituak. Horretaz gain, Abadia eta garaia behar bezala testuinguratze aldera, sarrera ezinago mamitsua ondu du Kepa Altonagak, ohi duen modura.
Arnaut Abadiaren testuok, xumeak baina pitxiak diren heinean, gure behialako letretako lekukotasun aparta dira, eta bai oso interesgarriak gaurko irakurlearentzat ere.
Ezin sinetsizkoa, baina, zinezkoa oso. Arnaut Abadia erabateko ezezagun bilakatu zaigu, eta hori bai irakurle arruntarentzat, ez baitzaio inolako antologiarik bildu, eta bai ere adituentzat –Villasanterentzat kasu- Eskualduna astekaria ez da egon-eta inoren helmenean. Zorionez, Josu Landa aspaldiko lagunak jarri zuen nire esku Baionako astekari horren bilduma digitala, eta bizpahiru urtez horixe izan dut gaueroko irakurgaia. Zenbakirik zenbaki arakatu ditut Eskualduna preziatu horiek, eta, banan-banan, jakituz bezala dastatu ditut Arnaut Abadiaren zutabeak. Ez dago esan beharrik, guztiz bete dira Jean Etxepareren idazlanetan sortu zitzaizkidan itxaropenak, besteak beste zutabe horietan begietaratu baitut balio handiko idazle bat, gure prosa zientifikoaren lehen orduko aurrendari urregorrikoa dena, eta, beraz, neuri ere txit egokia begitandu zait haren antologia bat prestatzeko komenentzia.
Okila
Burua handi, kaskoa gorri, mokoa luze, gogor eta zorrotz, papoa eta sabelpea zuhail, bizkarra aitzinean berde, gibelerat hori, hegoetako lumak eta orobat buztanekoak beltx eta xuri, horra nolakotsua den okila.
Hura baino apaindura ederragoko xori guti da gure eskualdeetan. Baina, ez baitute soinekoek egiten gizona, ez eta apaindurek berenaz itsusi dena edertzen. Orobat, nahiz den ederki apaindua, nehork ez du erranen xori eder bat dela okila. Ezen, hala da gorputzez egina non edergailu horiek guztiak gaizki baitoazkio, bertze batentzat egin soineko batzu bezala.
Bertze alde, itxura guztiez, tontoaren eitea du. Diote hain azkarra uste duela bere mokoa, non arbola lodi bati hirur edo lau kaska eman eta lasterka baitoa bertze aldera, ikusteko haraino zilatu ote duenez.
Egia dena da okila ardura ikusten ohi dela, arbola mokoaz leku batean jo eta, lasterrez doala bertze alderat. Baina, zertako ote hori? Nekez sartuko zait gogoan ziloa hara heldu duenez jakin nahiz dabilela. Den lekutik ere ikus dezake ez dela oraino hartan. Bertze alde, zer joan zaio hala izanik ala ez?
Okila ez da jostatzeko ari arbola zilatzen. Lan horri lotzen zaionean, edo nahi du bere ohantzea egin, edo bere hazkurriaren ondotik dabil. Bi xede bakar horietarat doaz haren lanak, bertze ihizi guztienak bezala.
Ohantzearen egiten ari denean ez du arbolaren aldetik bertze zilatzerik. Orok dakitena da, behin xiloa xuxen daramala barnerat sar arte, eta gero gain behera. Ez du, bada, orduan bertze alderaino heltzeko ez gutiziarik ez beldurrik.
Ortobat da okila jatekoaren ondotik dabilenean. Okila bizi da har eta xinaurri janez. Arboletako har eta marmutxak bertze edozein baino laketago zaizkio. Horra zertako dugun ikusten ardurenik arboletan dabilela. Eta nola arboletako harrak baitira edo azalaren azpian, edo mamian barnago sartuak, mokoaz zilatuz behar du okilak haietaraino heldu.
https://somriures-naturals.webnode.cat/
Gertatzen da ardura, azala jauzarazi duenean, haren azpiko harrak, eta bereziki marmutxak, ihesi baitoazkio. Orduan okila, haien ondotik lasterka joateko orde, itzuli egiten du bertze aldetik, eta horrela ahora heldu zaizkio ihesi zihoazen marmutxak. Horra zertara, arbola leku batean jo eta, okilak laster egiten duen bertzera. Ez zait iduri horretan tontoki dabilela. Gorago aipatu dugun zorakeria okilaren gain eman duena da, egiazki, bera zozo agertu aldi honetan.
Arboletako harrik gizenenak mamian barnago sartuak dira. Haien atzemateko, okilak, kaska eta kaska, zilatzen du zura, harrak berak egin bideari jarraikitzen zaiolarik. Baina, ziloa ez darama harra dagoen lekuraino. Lana luzeegi litzateke, eta bertze alde, hola ariz, arbolari on baino gehiago kalte egin liezaioke. Okila ez da aski tontoa, alferretan lanean aritzeko.
Ikusi duenean, bada, harra helmenean duela, sartzen du, harrak berak egin ziloari behera, mihia. Okilak anitz luzea du mihia, eta, bertze alde, mihi haren burua bizar gogor batzuez egina. Bizar haiek sartzen dizkio harrari gorputzean, eta mihiarekin batean badakarke ahorat.
Aitortu behar da okila ez dela lan horretan ere hain tontoa, ez eta ere moldakaitza.
Ez da gutiago trebe xinaurri atzematen. Banazka behar balitu bildu ihizi xehe horiek, baluke behingo lan, sabela bete ez lukeeno.
Bilatzen ditu, beraz, xinaurrien ohantzeak eta han bere mihi luzea hedatzen die erdiz erdi, mihi hura bikearen pareko leka batez estalia dago beti. Hura hunkitzen duten xinaurri guztiak loturik gelditzen zaizkio. Ikusi duenean okilak baduela ahotara bat ona, sartzen ohi du mihia eta ehunka irensten ditu xinaurriak.
Bertze batzuetan xinaurriak atzematen ditu okilak alharat doazela, batzu bertzeen ondotik, lerroan. Haien bidean, harat-honat, ematen du mihia. Traba beltz hura ikusi eta, lehenik gibelerat egiten dute xinaurriek, baina, laster ausartzen dira aitzina joatera. Eta hunki duteneko okilaren mihia atzemanak dira aztaparretarik. Haien ikusterat badakartza leku berera ondotik heldu direnak, eta okilak egiten du, lan handirik gabe, ase bat ederra.
Ez da, beraz, iduri bezain tontoa okila. Badaki bere jatekoaren biltzen ederki. Badaki bere ohantzearen egiten aterpe onean. Laborariari buruz okila adiskide bat da. Zilo zenbait egiten abdu arboletan, jaten ditu arbolak ustelarazten dituzten harrak, eta buru horretarik ongia anitzez kaltearen nagusi da.
Utz, bada, okila, haz ditzan bakean bere kumeak; arbola batean hartzen badu bere ohantzearen lekua, bertze anitz arbola begiratzen ditu harretarik.
Duvoisin kapitainaren malura
Bonaparte printzearen itzalean
Ohikoa da Duvoisin kapitaina heroi handia bailitzan aurkeztea Biblia osoa itzuli baitzuen lapurterara, eta, halaber, Bonaparte printzea aipatzea euskal kulturaren bultzatzaile probidentzial gisa. Betiko irakurketa hori kuestionatzea izan da Duvoisin kapitainaren malura liburu honen abiapuntua.
Kepa Altonagak era konbentzigarrian eztabaidatu du usadiozko interpretazio hori, eta irauli egin du, uzkaili. Uste denaz kontrara soka-tira gogorra gertatu zen Bonaparte printzearen eta Duvoisin kapitainaren artean, gure itzultzaileak argi ikusten baitzuen ezinbestekoa zela prosa supradialektala, euskarari proiekzio kulturalik txertatzekotan. Printzeak orratzez entomologikoki fixatu nahi du aniztasun dialektala; Duvoisinek, ostera, literatura egin nahi du euskaraz. Soka-tira horixe bera bizi izan zuten printzearen gainerako korrespontsalek ere, hala nola Klaudio Otaegik, Johane Arxuk eta Uriarte frantziskotarrak.
Nolanahi ere, Bonaparte printzearen itzala luzea da, eta bizi-bizirik igar dezakezu euskararen munduan ugaritzen ari diren hainbat adierazpide antikulturaletan.
Patagoniara Hazparnen barrena
Lotilandiakoak herri birlandatuan
Oroitzapen batetik abiatuta eta Obaban zehar, Lotilandiako garaietaraino hurbilduko gara Kepa Altonagaren eskutik. Aldamenean daukagu mundu hori, baina guztiz ezezagun bilakatu zaizkigu horko parajeak eta biztanleak, eta ahaztu egin dugu bere historia.
Gizakume bi gailentzen dira Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan honetan. Florentzio Basaldua (1853-1932) bilbotarrak du protagonismo nagusia: Ameriketara doa oso gazterik, eta bertan eraiki nahi du Euskal Herri berri bat, hango zabaldi haindi gaitzetan. Janpierre Arbelbide (1841-1905) garaztarra da kontrapuntua: «hori ez da amets bat beizik» idatzi zuen, baina predikatu nahi die Ameriketara joandako euskaldunei.
Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan liburu intrigagarri eta mamitsua da, zeinean aurkituko baititugu bai Ameriketara turrustatu zen jende-uholde ikaragarri hura –tartean Daniel Lizarralde medikua, Juana Canut maistra lapurtarra, Otaño eta Mendiaga bertsolariak, edota Agnes Souret ezpeletarra, lehen miss Frantzia izandakoa–, eta bai, bestalde, Betiri Santsen negar-herri honetan geratu zirenak ere.
Back to Leizarraga
Back to Leiçarraga da Gabriel Arestik orain berrogeitaka urte proposatu irtenbidea, euskarazko prosaren paradero etsigarria ikusita. Arestiren begietarako prosa leizarragatarra ez zen behinolako leinurua aspaldian amatatua, ezpada gure geroko gerorako modelo bat ezinbestekoa, baitezpadakoa. Hala ere, begi-bistakoa denez, basamortu kiskalian galdu da idazle bilbotarraren orduko aldarria, profeta zaharren iragarpenen gisa berean-edo.
Back to Leizarraga titulupean bildu ditu Kepa Altonagak euskarazko prosaren argi-itzalak. Gogoeta horretan irakurle baten oroitzapenak eta oharrak aurkeztu dizkigu, bere iritziak ondo substantziatuta eta estilo pindartsu eta bizkorrean. Ahalegindu da gure egungo prosaren argaltasunak ikusgarri egiten, begien aurrean agerian uzten, haren ustez gibelondo eskasak utzi dizkigu-eta ostrukarena egiteak.
Back to Leizarraga honek, zer esanik ez, hausnarketa patxadatsurako gonbita darama bere baitan: inflexio-puntu bat izan nahi du, gure prosa beste begi batzuekin irakurtzen lagun dezakeena.
Darwin geurean
Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz.
Folin Markesa
1996an bete zen Folin markesaren heriotzaren mendeurrena (1817-1896). Natur zientzien alorrean Folin-ek berebiziko garrantzia izan zuen, Euskal Herriko azterketa faunistikoari dagokionez, XIX. mendearen amaieran. Iparraldeko lehen ikasketa metodikoak burutzeaz gainera, bere inguruan giro ezin hobea lortu zuen hainbat lagun zientzia-kontuez ardura zedin bultzatuz. Atlantida, marraskiloak eta euskaldunak dira lan honetako hiru ardatz nagusiak. Itxuraz elkartezinak diruditen hiru elementu hauek batera erabili zituen Folin-ek lan-hipotesi gisa eta hiruen arteko lotura azaltzen saiatu zen bere ikerketa eta idazkietan.
Etxepare, Aldudeko medikua
AITZINSOLASA –Kepa Altonaga-
Jean Etxepare guztiz intrigagarria da. Halaxe iruditu zait betidanik ia. Aspaldi baten egin nuen topo berarekin. Luis Villasanteren Historia de la Literatura Vasca irakurriz deskubritu nuen euskararen Parnaso txikia, eta han aurkitu nuen Jean Etxepare medikua, 336-338 zenbakidun pasarte mamitsuetan. Ez dago esan beharrik, fraide- eta apaiz-segida kolorebakoa da Villasantek erakutsi zigun historia hori: bertan ez dago emakumerik, eta era berean ozta-ozta aurkitzen da elizgizon ez den idazlerik. Jean Etxepareri buruz diharduela, Villasantek berak azpimarratua da Aldudeko medikuaren kontraste hori: uno de los pocos escritores laicos.
Beste ohar bi ere deigarri begitandu zitzaizkidan Villasanteren pasarte horietan. Jean Etxepareren idazlanak azaltzean, lehenengo eta behin Buruxkak dakar. Villasantek laburki aipatzen du: En 1910 publicó su libro “Buruchkak” (“Espigas”).En el libro había dos capítulos un tanto comprometidos. Uno […] en el que se pronunciaba contra la enseñanza religiosa; otro, en torno al sexto mandamiento. Por lo demás, el libroes una colección de artículos. Eta lerro batzuk beherago Beribilez aurkezten du: “Beri-bilez” apareció primeramente en las páginas de “Gure Herria”. Aunque de apariencia inocente, si se repara un poco, también tiene su veneno. Egia esateko, ematen du Villasantek ez zituela irakurri ez bata eta ez bestea: irakurriz gero bere kolkoko zeozer erantsiko zukeen, artikulu-bilduma txatxarra dela esateaz gainera edota Piarres Lafitteren usteak itsu-itsuan bereganatu beharrean.
Nolanahi, Villasanteren oharrok jakin gura sortarazi zidaten: zelakoa izango ote zen, benetan, Aldudeko mediku ezezagun hura? Eta batxilergoko urteetan literaturako irakaslearen azalpenek erreakzioz Pio Baroja galgarria irakurtzera bideratu gintuzten bezala –kasik bultzatu esango nuke–, Villasantek guztiz erakargarri bihurtu zidan delako mediku laikoa. Zer idatziko zuen, bada, euskal letretako giro santujalean horrelako konmozioa pizteko? Zein veneno zabalduko zuen euskal literaturaren zain anemikoetan barrena? Noraino ausarta izango zen Etxepare hori?
Zorionez, handik laster Buruxkak berrargitaratu egin zen, eta horrenbestez aukera izan genuen Aldudeko idazle fina dastatzeko. Bai, 1980an plazaratu zen liburu malerus horren hirugarren edizioa. Lehenengoa, 1910ean, banatu barik gorde behar izan zuen egileak, eskandalagarria baitzen dirudienez. Hogeita hamar urte geroago bigarren edizio bat kaleratu zuen aita Lafittek, baina ondo zentsuratuta. Zorionez, irendubakoa izan zen irakurri genuen hirugarren edizio hori. Kargutu egilea hil eta ia mende-erdi igaro behar izan zela jatorrizko testua arazorik gabe publikatu ahal izateko.
Irakurleak goza beza!
Soil
2020-10-24 // bAst // Iruzkinik ez
Soil Argazkia: bAst 2020
Aireportuko musika
2020-10-21 // bAst // Iruzkinik ez
Aireportuko musika
Luis Garde idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina eleberrietan ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria Aireportuko musika da. Liburukote sendo mamitsua.
Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu.
2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, bahitu du Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra eta eragin handiko familia baten azken belaunaldiko kidea.
Ekintzaileek baimena eman diote Olcozi eskutitzak idazteko, hala Mireia Barros emazteari nola hainbat politikariri. Beraietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren lagunak dira. Bestetzuk gobernu zentralaren goi karguak, beren esku dutenak EHASekin elkarrizketari ekitea edo irmotasunaren ildoari eustea.
2029an Koldo Lakarek jaso du bahiketaren inguruko agiritegi bat: telefono kontrolatu bidezko elkarrizketen transkripzioak, egunkari ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak, bahituak gatibualdian idatzi gutunen kopiak. Dokumentu horiek irakurri ahala gertakarien berreraiketari ekin dio.
Bahiketak eraginiko interes kontrajarrien lehian talde eta gizaki orok dauka bere arrazoia, dela estatuarena, dela alderdiarena, dela afektuena. Hasieratik botereek, hedabideek, sareek heroi bilakatu dute bahituaren irudia. Gutunak dira Leyre Olcozek bere bizitzaren alde borrokatzeko daukan arma bakarra, gizartea heroi horren izenean heriotzaren alde lerratuz baitoa.
Brian Enok 1978an argitaratu zuen Ambient 1/ Music for Airports diskoa da nobela honen soinu-banda.
Hondar bi-hiru urtean Leyre Olcozek Yamaha FZ moto bat erabiltzen zuen eguneroko hiri-barneko joan-etorrietan. Motozale amorratua izaki, inoiz ez zeuzkan lau moto baino gutxiago etxeko garajean: pare bat Iruñeko zereginetarako, beste bat bidaia laburretarako eta laugarren bat ordurako oso bakanetan egiten zituen bidaia luzeetarako. Azken hura zeukan moto maitatuen artetik maiteena. Itzultze eperik gabeko bidaien ikur zen, Traveler GX hura, hamar edo hamabost urte lehenagoko munduan barnako zeharko bidaiena hain zuzen, zenbait urte geroago Europan barnako itzulaldi laburrak bilakatuak zirenak. Motoez gain, emazteak eta berak bazuten auto bana bahiketaren gertalekua izanen zen garajean, nahiz eta Leyre Olcozek, Mireia Barrosek ez bezala, ahalik eta gutxienik erabiltzen zuen auto txikia: bi seme-alabak ekartzeko nahiz eramateko, konparazione, edota emaztearekin zein lagunen edo alderdikideren batekin bidaia partekatu behar zuenetan. Sei urte lehenago, ezkondu ziren egunetan, erosi zuen bikoteak Ezkirotz inguruan kokaturiko familiabakarra, sareetako argazkietan ikusten denez apaindura gutxi eta itxura inpertsonala zuena, olcoztar bati eransten zitzaion gustuaren oso bestelakoa.
Leyre Olcoz nor zen jakiteko Carlos Olcoz oroitu behar den era berean, azken hori nor zen ulertzeko beraren aitaren irudia ekarri behar da gogora.
Santiago Olcoz olcoztarren klanaren fundatzailea izan zen. Iruñean 1909an jaio zen, aldirietako nekazari familia baten altzoan, arrakasta nabariaz industria txikiaren arloan abenturatu zena. Gazte-gazte hasi zen engaiatzen zenbait elkarte katoliko integristetan, erlijioso eta kultural soil-soilik hasieran, politikoagoak geroago. Madrilen zuzenbide ikasketak egin ondoren, Errepublika hasi zen egunetan Iruñera itzuli eta bere abokatu bulegoa ireki zuen. Haren denbora eta gogoaren gehiena politikari ematen zion, gurasoak bezala karlista sutsu izaki, baita areago, “ekintza gizona” aldarrikatzen zuen bere burua inguruko tradizionalista epelen aitzinean. Ez zen arrandiarik, goiz ekin baitzion erreketeen batailoi armatuak antolatzeari. Hartarako Mussoliniren Italian instrukzio militarra jaso zuen, beste alderdikide batzuekin batera. Olcoz eta haren lagun tradizionalistek Lizarra inguruko mendietan aurkitu zuten leku aproposena taldetxo karlistak guduan trebatzeko, betiere gobernu errepublikanoaren kontrako altxamendua buruan, betiere hogeita hamahiruko urriaren eta hogeita hamaseiko otsailaren arteko gobernu eskuindarren itsumen konplizea lagun. Sindikatu eta ezkerreko alderdietako kideren batekin Olcozek eraginiko istiluren bat ageri da garaiko prentsako ohar batzuetan, eztabaida politikoak tiroz bukatzea arrunta zen urteetan, areago Iruñe txiki hartan non katolizismoaren sekulako ahalmenak bortizki egiten zuen talka, azkar haziz zihoazen langile erakundeen kontra.
[Leyre Olcozek Mireia Barrosi. Eskutitza. Urtarrilak 27]
Seguru asko kezkatuta utzi zintudan nire gutunean bonbilla zaharraren kontua aipatu nizunean. Barkatu nire baldarkeria, Mireia maitea, dudarik gabe nire egoeraren errealitatearekin adosten ez den irudia egin baituzu; irudi iluna, ia ile-lazgarri eta, hori gutxi balitz bezala, nire erruz egina, hain justu gutunaren asmoa alderantzizkoa zenean. Oraintxe ere bonbillatxo horren argitan idazten dizut, baina jakizu bonbilla hori nire egunak eta gauak bereizteko dagoela. Leku honetan daukadan argiztapena nahikoa da, egokia, garbia. Nire gogo-gorputzaren erritmo biologikoa zaintzeko jarri zidaten ditxosozko lanpara, benetako altxortzat jotzen dudana. Gutxienekoa da horrek ematen duen argi haria horren eskasa izatea. Piztuta dago. Gauean, nire hemengo gauetik, beraz, idazten ari natzaizu. Horixe zen, Mireia, esan nahi nizuna, hori besterik ez zen.
bAst 2020
Ez dira falta zaindariekiko une onak, ez pentsa, egoera hau ez baitzaie haiei ere batere on eroso suertatzen, eta ahal duten neurrian nire bizi-baldintzak laxatzen saiatzen dira. Atzo gauean, afaltzeko zer kozinatu ez jakinki, piper bete plater bat ekarri zidaten, aldez aurretik esan gabe. Hurrengoa, heldu den asterako, lau eskuetara janen dugu horrelako bat, hitzematen dizut.
Bada, ezin naiz gehiago luzatu. Goizean emanen diet mezu hau behatzaileei, ahalik eta lasterrena helaraz diezazuten. Gure logelako bakardadean irakurri eta estutu bularrean paper zati hau.
Maite zaitut. Leyre.
Otsailaren 13an “El europeo”k honako izenburua atera zuen lehenengo orrialdean: “Olcoz, Stockolmeko sindromepean?”. Azpititularra, letra txikiagoan: “Bahitua terroristei amore ematearen alde legoke”. Ez dut sarean aurkitu; Cahorseko multzoarekin dator inprimaturik: “Egunkari honek eskuratu ditu politikari nafarrak bahilekutik idatzi eta terroristek gobernukide batzuei bidali dizkien eskutitzen zenbait pasarte. Eskuizkribu horietan, Olcozek bere bahiketa konpon dezakeen elkarrizketaren alde egin du”. “Irakurri ditugun zenbait pasartetan, bahitzaileei eskertzen die gutunak idazteko baimena eman izana, baita espetxealdian dauzkan baldintza egokiak. Gobernuari eta alderdiei, aitzitik, bere askatasunari begirako pasibotasuna aurpegiratzen die.”
Jack Torrance
Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a.
Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.
Donemartie, gaur egun.
Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.
XABIER LETE II. Poesia Saria
«Liburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika. Hala, liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa, apaindura hutsala izatetik aldenduta. Ondorioz, liburuko diskurtsoaren ausardia azpimarragarria suertatzen da gure garaiko eta gizarteko kezkez diharduenean, esaterako, lana galdu edota aurkitu ezinaren larriduraz mintzo denean, edota urbanizazio abandonatuen hondakin urbanoen paisaia prosaikoaz pentsatzera datorrenean. Hartara, mundu erreferentzial berritzailea sortu du. Gaur egungo komunikabideetako mezuen artean kokatzen du nortasun propioa duen ahots poetikoa, sentibera, konzientziaduna eta iradokiorra aldi berean, sarri, lerro gogoangarrietan mamitu dena.» (Epaimahaiaren aktatik)
SÉCURITÉ SOCIALE
Egurgile zaharrek bizi-agiria sartzen dute gutun-azalean.
Hiruhilabetero bizirik gaudela jakin behar dute
pentsioa kobratuko badugu.
Mantso eta herrenka urruntzen dira hurrengora arte.
Posta bulegotik kanpo tu egiten dute:
altzairuzko ahoa enborrean kokatzeko
jartzen zuten doitasunarekin
jaurtitzen dituzte tanta gris batzuk espaloira.
Oraindik erretxina eta egurrautsa
atxikitzen dituzte listuan.
Berriz tu, karriketan barna desagertu aitzin.
Arretatsu nabil azerako karkaxak ez zapaltzeko.
DNAzko globulu arre horiek
gutun-azalen benetako edukiera izan beharko zuten.
BITXIEK DISTIRA GALDU ZUTENETIK
[…]
Kafetegian erretzea debekatu zutenetik
ez dut ez adjektibo baten distira,
ez irakurle baten harridura,
ez kritikariaren onespenik bilatzen,
nire zigarroaren laino urdinetik libre
jendearen ingerada argiago dakusat,
mahaira eserita idazten ari denaren eginez
zirriborroz betetzen ditut orriak:
inguruko mahaien solaskideen entzule
ahotsen erritmoen bila ematen ditut orduak.
Paperean marraztutako garabiek
hitzen zamak banatzen dituzte,
adjektiborik gabeko izenen barneko oinazeen pisuak
lerroon artean antolatuz biratzen dira garabien besoak.
IBAI ERTZEKO BIDEA
Hainbestetan saiatu nintzen
amets hartaz
nire amets errepikaria egiten.
Ustez behin amestu nuen ametsa
benetan amestu nuen edo ez
esaten ez nekike.
Uhaldiak
itxura guztietako piltzarrak eta plastikoak
utzia zituen sastraka itsuetan;
artean ekaitzaren amorruak erauzitako enbor lodiak
jaisten ziren lasterrean behera;
adar ilunek itxita zituzten zubiaren begiak;
isil eta zuhur
elkarren ondoan genbiltzan,
zurekin ibiltzea
salbu egotea zenean.
Gizakiak gaur ez zukeen poesia asmatuko, idatzi zuen Paul Valéryk ohar batean. Azken tren motelean leihatilatik begira adierazpen bitxi hartaz hausnartzen du bidaiariak. Gure abiadura handiko trenen garaian oraindik posible dira paisaia eta begirada geldiak; idatz daiteke gaur poesia?
Liburuaren bigarren atalean Veneziara egindako amodioranzko eta desamodioranzko bidaia oroitzen du bidaztiak, malenkoniaz baina ironiatsu, Mosku-Vladivostok tren transiberiarraren ibilbidea You Tuben dakusan bitartean. Erantzun dio olerki honek lehengo poemaren galderari?
Aio eta hurren arte!
Kendu hiperesteka
2020-10-17 // bAst // Iruzkinik ez
Maiz sarean testuren bat irakurtzean, aurkitzen dugu, hitz batek esteka edo hiperesteka bat duela atxikita, hau da, esplikazio luzeago bat, hitz hori kalifikatzen duena. Batzuetan argigarri gerta ohi da, baina nola jakin hiperestekak egia dioela?
Gauza bera pertsonekin gertatzen da. Urliak badu izena eta hiperestekan hari egozten zaizkio hainbat tasun eta keria. Kutsua.
Hiperesteka kenduta, gauza bakoitzari bere benetako izena eman dakioke. Benetako izena baldin badu, ez du esteka edo hiperestekarik behar.
Hona olerki bat, benetako izenari buruz.
T h i c h N h a t H a n h olerkari vietnamdarra
Dei nazazue neure benetako izenez
Irudia: itsasertz oleum on black legkat canvas bAst 2020
Dei nazazue neure benetako izenez
Ez ezazue esan bihar irtengo dudanik,
oraindik iristen nago eta.
Begira sakonki; uneoro nago iristen,
adar batean udaberriko ernamuin izateko,
oraindik hegalak ahul dituen txori izateko,
kantuan ikasten nabilena neure kabi berrian,
tximeleta izateko lore baten bihotzean,
bitxi ezkutu izateko harri batean.
Oraindik iristeko nago barrerako nahiz negarrerako,
beldur izan eta itxaroteko.
Bizi den ororen jaiotza eta heriotza da
ene bihotzaren taupada.
Itxuraldatzen ari den moxorroa naiz
ibaiaren gainazalean.
Eta hura irensteko oldartzen den
txoria naiz.
Urmaeleko ur garbietan
pozik igeri dabilen igela naiz.
Eta uretako sugea naiz
isil-gordeka igela jaten duena.
Ugandako haurra naiz, oro hezur eta azal,
neure bernak mehe-mehe, banbu kanaberak bezain.
Eta arma-saltzailea naiz
Ugandari arma hiltzaileak saltzen dizkiona.
Hamabi urteko neskatxa naiz,
txalupa txiki batean babestu dena,
eta ozeanora bere burua botatzen duena
piratak bortxatu ostean.
Eta pirata naiz,
zeinaren bihotzak ez baitaki oraino
ikusten eta maitatzen.
Politburoko kidea naiz
ahalmen guztia neure eskuetan.
Eta neure herriari “odol-zorra”
ordaindu dion gizona naiz
kontzentrazio-eremuan egunez egun hil dena.
Udaberria lez da neure alaitasuna, hain epel-goxoa
lorarazi egiten ditu Lurreko lore guztiak.
Malko erreka da ene mina,
hain handia, lau ozeano betetzen ditu.
Dei nazazue neure benetako izenez,
arren, esna nadin
eta ene bihotzeko atea,
errukiaren atea,
zabalik gera dadila.
Olerki hau 1978an idatzia izan zen, “boat people”
jendeari laguntzeko garai hartan.
Lehen aldiz erretiro batean irakurria izan zen
Kosmos zentroan Amsterdamen,
Niko Tidemanek antolatuta. Daniel Berrigan
bertan izan zen.
Joakin Lizarraga, Elkanokoa
ITZGÁIA MURMURACIOARÉN GÁIN, TA EMBUSTERIEN
Irakurtzen bAst 2010
Ikusmira (zatia) bAst 2020
“Ni naiz hamaika geruza dituen tipula lodi bat,
amets belztu batek
alanbre ziztakariek inguratu alorrean
erein zutena eta hazi dena,
hezi eta erauziko dutena.
Gizon koitadua.
Eta jateari atxikitzen natzaiola
begi laino mehe artean,
tipulak gorde duen azken geruzaren sekretua
zein den jakin nahian lehiatuko naiz”.
Stacy Burd-en azken hanburgesa
olerkiaren zatia
Josetxo Azkona
Ni naiz Basquiat
haur problematikoa
topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte
xalo
merkatuak irentsia
maitagarria
jasangaitza
sakona
azalekoa
naturala
artifiziala
zuk nahi duzuna, jada hilik nagoenez gero.
Basquiat olerkiaren zatia
Harkaitz cano
Lore guztiak arantze,
uki guziak oinaze,
ni naiz amaganik sorthu jasaiteko hunenbertze
ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze?
Desesperantza olerkiaren zatia
Jean Gorostarzu, 1860
Nor izango? Ni naiz, ni naiz
Gizon kementsu ori!
Ator, ator ene zaldi!
Eup, ene zaldi zuri!
Gailurrarontz olerkiaren zatia
Alexander Tapia, 1926
Izenburua: Você pode substituir mulheres negras como objeto de estudo por mulheres negras contando sua própria história (emakume beltzak ikergai jarri ordez emakume beltzak beren gertaerak kontatzen jar dezakezu) Egilea: Giovana Xavier / Hizkuntza: Portugesa
Leheneko Eüskaldunari fama zaio baratü…
2020-10-14 // bAst // Iruzkinik ez
Leheneko Eüskaldunari fama zaio baratü…
Sarako idazleen biltzarrerako sarrera
Allande Etxart-en hiru liburu eskuratu ditugu Sarako idazleen biltzarrean.
Ikerketa bat eta bi eleberri. Denak ere zubereraz idatziak. Allande Etxart 1950ean sortua Altzain eta orain Bildozen bizi da. Liburu saltegi baten zabaltzeak Xiberoako liburuen irakurtzeko parada ekarri dio. Jadanik “Xiberoako sagarretaz” liburuan parte hartu du.
Leheneko Eüskaldunari fama zaio baratü…
Allande Etxart (liburuaren atzeko azaleko idatzia)
1337ko dokümentu batek agertzen dü nola Lextarreko Biltzarrak, Xiberoatarren izenean, komerzioko tratü bat egiten züan Nafarroako erresumarekin. Ekintza soberano bat zen.
Berantago, 1520an, Biltzar horrek honartü züan bere legeen sartzea Frantziako legedian eta ondotik Lextarrera heltü ziren Frantziako erregearen ordezkariak, hala nola gobernaria eta prokürarea. Hortik aitzina Biltzarreko txostenak frantsesez baizik ez ziratean idatzirik.
Horiekin jin ziren ere bi sailkapen: herritar “basak” alde batetik eta aristokrata “ikasiak” bestetik. Aristokratek eta horien jarraikizaleek idatzi Historian goraipatzen dira Erregeen zerbütxari fidelen espantoak. Ildo hortan artoski lan egin züen Belako Zaldünak eta Jean de Jaurgain-ek.
Haatik herritarrek ez züen bürüa apaltü eta beren xokoetan lantü eta biziarazi zütüen pastoralak, maskaradak, kantoreak eta ipuinak. Horien herexak orano edireiten dira han hor eta bereziki maskaradetako beltzen joküetan. Erresistentzia-arte bat ikasi eta trebeki lantü züen.
Libüruxka hontan agertü nahi da nolakoak ziren Lextarreko egitürak eta nor ebilten zen Biltzarretan. Ber denboran Xiberoatarrek egari masakre zonbaiten ezagütza egiten da: Kastillako armadaren heltzea eskualdeala eta Atarratzeko merkatüaren desegitea 1525ean.
Ikusten da ere Elizak nola biltzen züan dexema, laborarien ekoizpenen hamarretarik bat hartzez. Laborarientako odol hüste izigarria zen.
1914-18ko gerlatik landa “Hilen monümentüak” jarri ziren Xiberoako bürgü bakotxean, hilak ez ziren gerlako biktimak bena bai Frantziaren defentsan hiltzeko ohorea ardietsi züenak. Menpekotarzüna ozke batez haboro tinkatü zen.
Ondotik pastoralen “xahü” antolatzeko nahia jin zen, “basa” maneraren baztertzez, aristokratek bezain “ikasi” agertzeko. Holaz astolasterra, antzerki herrikoi horren parte eder bat, tauladatik desagertü zen. Erregezaleen mezüek gainea hartürik züen.
Mattin Irigoienek “Errefera” egin dü eta pelota xiloan sartü dü.
Garindainen txülüla ezagün zen (eleberri bat zubereraz idatzia)
Allande Etxart
“Bat batetan ikusi züan Graxiana sükaltetik elkitzen ürrats lasterrean, biloak harrotürik eta zaiaren esküekin arra ezarten, begitartea beltz eta begia basa. Jose harritü zen eta sükaltean zerbait agitü zeiola pentsatü züan. Gero ikusi züan Latsaltekoa sükaltetik elkitzen, lerden eta erri erpail bat ezpainetan. Josek hotz handi bat senditü züan korpitzean zabaltzen. Erhi püntetala artino senditü züan heltzen…”
Jose Lanbarako borda batetan bizi da kabalzain, arratsetan txülülari eta bertso idazle. Paretan txilintxau den armarekin bi gizon eho dütü. Eleberri beltza. XVII. enteko Xiberoako jenteen bizia, Lextarreko Jüstizia Kortearen ebilmoldea eta ostatüa, kantarien eta bertsolarien bilgünea.
Honek ürrentü ordüko Latsaltekoak Allande Oihenarten kantore bat abiatü züan:
Nik eztüt nehor maite, zü baizik.
Zük zeren nahi nüzü ereizi?
Engoitik ordü zünüke hontü,
Eta nitzaz edüki kontü,
Nahi ez banüzü net hilürrentü
Nola banaizü ia hürrentu,
Ezi bihotza, zü beti hala,
Ikusiz gibel zaütadala,
Hotz harritürik orai hil hila,
Haboro nitan ez dabila,
Bena zük nahi badüzü sarri
Harzara piztü eta irazarri,
Nonbait egizü, Jinkoaren partez,
Ikus zitzaidan zonbait artez,
Bena zureki nahi nikezi
Elizan nehor zühaur bezi
Eta ikuslerik ageri elizan
Lekütara zindiaur izan.
Orok algarrekin kantorea bürütü züen, alageraki. Zarokoa txütitü zen eta txapelaren txerkara abiatü. Besteak ere abiatzeko igitzen hasi ziren. Marta eta Graxiana mahaineko gaüzen sükaltealat eroaten ari zirelarik. Marta Zarokoarekin elestatzeko eküratü zen. Jose ere txütik zen Miñabekoarekin mintzo. […]
Matalaz ez balitz zaldiz agertü –handien zorra eta ttipien Herria arxibetan-
Allande Etxart
Matalaz ez balitz zaldiz agertü (Etxarten lehen eleberria)
Ibanek ordinagailüko taulan soa sartürik züan oren hartan eta bi idatzietan ari zeion jauzkan, batetik besteala, zerbaiten entelegatü beharrez. XVIIgerren mentean Xiberoatarrek nola ebilarazten zütüen Lextarreko egitürak jakin nahi züan eta idatzi zaharren artean bazabilan ütsü mandoka. Paper zahar hanitx ediren züan departamentüko arxibetan eta interneten bidez etxerik irakurten ahal zütüan. Negü betearen sütondoan igaiteko lan erakargarria agertü zeion. Bi gizon famatüen idatziak irakurri zütüan, Belako Jakes-enak eta Jaurgaineko Jean-enak, biak idazle emankorrak. Belako Jakes Sohütan sortürik zen, Belako Isaac bere aita Nobleen zindik egon zen eta biak Protestant fedekoak ziren. Isaac bizitü zen 1660ala artino, Jakesek züzenbide ikasketak egin zütüan eta Lextarren abokat lanetan hasi zen. 1614an Mitikileko Othegain etxea erosi züan eta honek Noble eskübidea ükenez, Lextarreko Nobleen taldean lekü bat ardietsi züan. 1667an “Tablettes” izeneko libürüa argitaratü züan. Ibanek 11.000 orrietarik zonbait irakurri züan eta Xiberoako biziaz xehetarzün hanitx ediren bazüan, idazmolde handius batek herritarren bizitzeko moldeari lekü güti eskentzen züala ohartü zen. Adibidez “astolasterrak, maskatzeak, haurren dantzak eta müsika gaüza zinez zikinak dira…” erranaldia adierazgarri zeion.
Zuberotar batek argitaratutako laugarren liburu bat ere badugu hemen. Dakit argitaldari beti erneak atera duena: Hartzaren figura euskal kulturan. Iker Üthürralt Saint-Esteben ikertzaile gazteak idatzia. Hartza du hizpide.
Hartzaren figura euskal kulturan
Herri guztiek beren animalia totemikoak izan dituzte, eta euskaldunen artean hartza izan da mende luzeetan mirespen eta begirunea jaso dituena. Gure arbasoen gogoan hartza zen biziaren ametsa eta etengabeko gurpil ibilkaria hobekien islatzen zituena. Neguan lotan gelditzen da bedatsearen aiduru, ama-lur berari agitzen zaion bezala, eta hartza iratzartzean lurra iratzartzen zaigu. Bere loaldi eta iratzartezarekin urte oroz errepikatzen zaigun biziaren zikloa irudikatzen du.
Gure hizkuntza izaerarekin batera, biziari buruzko ikuspegi eta ikuskera berezietan sinisteak garatu genituen. Hau da, laburbilduz, irakurriko duzun liburu honen mezua.
Euskal gizartean XVII. mendean hartza aipu duen atsotitzik bazenez aztertu nahi izan dugu, hartza presente zegoen lekuan bereziki. Oihenarten liburuan, horiek aurkitu ditugu:
“Bentura dadinak, hartza;
eztadinak, ez eta bartza” (Oihenart, 2003, 102)
“Eneko, atxeka hi hartzari,
nik demadan ihesari” (Oihenart, 2003, 120)
“Otsoaren ihesi nenbila, bat nendin hartzareki”
(Oihenart, 2003, 206)
Hiru atsotitzak aztertuz, hartza ihizia bezala kontsideratua dela erraten ahal dugu. Ugaztuna, lanjerosa edo saihestu behar den animalia gisa aipatzen digute erran zahar horiek. Ez da abere sakratuaren edo arbasoaren aztarnarik aurkitzen aipu horietan. Aldiz, haur bati mendian edo oihanean ibiltzeko xedea kentzeko eginak direla iduri dute (eginkizun pedagogikoa).
Baina animalia sakratu guzien artean, hartzak leku berezia du euskaldunen sinesmenetan.
Euskaldunentzat, hartzak ez zuen animalien erregea irudikatzen, baina bai jainko bat, biziaren zikloa itxuratuz. Plantigradoa, euskaldunen animalia totemikoa izan da. “Gure arbasoen gogoan hartza zen biziaren ametsa, etengabeko gurpil ibiltaria hobekien islatzen zuena. […] Bere loaldi ta iratzarraldiarekin urtero errepikatzen zaigun biziaren zikloa idurikatuz” (Aurkenerena, 2018).
bAst 2018
Sarako plazan… (Victor Ithurriaren omenez)
Saran picassoren gernika…
bAst 2018
Hartz (hiztegi batua)
Ugaztun orojalea, ile sarri eta luzekoa, ibiltzean oin zola osoa lurrean jartzen duena (Ursus sp.).