KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Bizitzako plazerak » GOZAMENAREN AZKEN GELTOKIRAINO
Abe20 0

GOZAMENAREN AZKEN GELTOKIRAINO

Atalak: Bizitzako plazerak

Bat- batean badator, “tok, tok” ate hotsa, maitasunak zeure etxeko atea kolpatu du, “orain ez dut irekiko” pentsatu baina konturatzerako barnean duzu. Ez zara ohartzen baina denbora pasatuz joan den heinean hau zeure barnean handitzen joan dela sentitzen duzu, beldurrak indarrez estaltzen zaitu, maitasunak berriz, menpeko hartu zaitu.

Zenbaitetan sentitu  izan dugu dena duzunaren sentsazio hura haizeak eramango duenaren beldurrean, zenbaitetan hitz goxoen beharra putz egin eta hitz lausotu bihurtu behar direlakoan, eta zenbaitetan muxu baten dardara beste ezpain batzuek eraman behar dituztelakoan. Maitasuna eta beldurra, beldurra eta maitasuna, zenbat eragin sentimendu gogor baten atzetik.

Begiradak gurutzatzean azaleratzen den irri leloa dut gogoan, eta nahigabe nik ere irri egiten dut, isilpean nuen sekretua agerian geratu da, eta bera ere ohartu da: nire ibaiak bere itsasora narama. Muxuka hasi, laztanekin jarraitu, xarmantasunean murgildu, zoriontasunaren gailurra ukituz, une hori amaitzeko gogorik ez, “denbora gera dadila”.

Bizitzaren erritmoa jarraituz berarekin soilik egin nahi dut dantza, biok bat eginez izango baikara ametsa betetzeko gai, “jarrai dezala melodiak”.

Beraren besartean aurkituz, babestua sentitu, begiak itxi eta beraren irribarrea oroitu, nahigabe ezpainari hozka egiten aurkitzen zara, eta ez duzu ulertzen berarekin ez zaudenean ere sentitzen duzu hori, barneko dardara, kilimak, tximeletak hitzez ezagutzen ditugun sentsazio paregabe horiek, “maitasunaren magiak, zeinen zapore gozoa duen”.

Pentsatzen jarri eta bizitzak inoiz banatuko gaituen beldurra azaleratzen da, une horiek galdu oteko diren beldur zara, mila zatitan puskatuko ote zaren…  “zurekin izan, zu gabe galdu”.

Trena hartua duzu gozamenerantz, beldurrak uxatuak egon arren, egon badaude, baina ezin duzu salto egin eta geratu, orain arte sentitu izan duzuna geratu, gainera, ez duzu nahi, barnean duzu eta geroz eta nabarmenagoa, geroz eta handiagoa bilakatu du berak “maitasun tren honek gozamenaren azken geltokiraino eraman nazala” pentsatu eta irri eginez ezpainean hozka egiten duzu, azken geltokiraino.

 “Eta zuk, sentitu izan al duzu inoiz horrelakorik?

 amor-ciego

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Maddi Imaz

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Azken bidalketak

  • MAITASUNA
  • Bizitza.
  • BIZITZA EZ DA IRAGANEAN HARRAPATUTA GELDITUZ, ETORKIZUNA ISLATZEA
  • Motxilaren zama.
  • GORA BORROKA FEMINISTA!

Iruzkin berriak

  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • aitorjs(e)k HARREMANAK bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA