KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Indarra » NIRE PREZIOA EZ DA DOAKOA
Abe27 3

NIRE PREZIOA EZ DA DOAKOA

Atalak: Indarra

“Ezkutatzen naiz, nire etxeko lau pareten artean. Ezin dut, ezin dut gehiago. Gaur ere jipoitu nau, gaur ere nire burua saldua dut. Jada ez dut nire aurpegia ezagutzen, damu naiz, baina ezin dut ezer egin, hilko nau. Tristura dut arnas, baita bizitzeko nahia ere. Zulo honetatik atera nahi dut, nahiz eta argi ttipi bat urrunean ikusi, oztopoen gainetik iritsiko naiz, argi ttipia erraldoi bihurtu arte”

Ameslaria dirudi, lau pareta horiek sutan ikusi eta bera aske sentitzen denean, irudimena da, noski, irudimen desira. Hegan egin nahi du eta hegalak erabat zapalduak ditu, ezin du leihotik irten eta izaki aske bat izan, agian berriro ere astindua izango delakoaren susmoak ez baitio askatasunerantz bidea eraikitzen uzten.

Beldurra du bere errailetan, mehatxuek barnea atxiki eta ahula bilakatu dute, ez da gai irribarre soil bat ereiteko, malkoen isurketak dagoeneko bere aurpegia zanpatu baitute. Bere burua saldua du, astinduz, jipoiez betetzen duen gizonari, nahiz eta bera doakoa ez den. Hasierako egun eder horiek non gelditu ote diren galdetzen dio bere buruari, izar distiratsuenak ere argia galdu dutela ohartuz. Denboraren poderioz ilusio guztiak deuseztatu egin zaizkio, baita zikindu ere.

Irudimenaren hatzaparretan erori da berriro ere, amets ederra: askatasuna, mehatxurik gabe, jipoirik gabe, “denbora izango da hau guztiaren jabe, baita ametsen erantzule ere. Orain arteko denbora ere igaro da, eta egoerak okerrera egin du, mehatxuak, jipoiak etengabeak dira”. Ezinegona murgiltzen da bere gorputzean.

Murgilduta dagoen iluntasunean argi ttipi bat urrunean ikusten du, “nire arima hiltzear dago, eta ez, ez nago prest, indarra aterako dut, izaki aske bat bilakatu arte, nire prezioa ez da doakoa, eta lortuko dut, zergatik ez?” Itxaropenaren haize bolada albotik igaro zaio, hau hartu eta putz egitera bideratu da, ametsa amets hutsean gera ez dadin. Bere bidea zorionerantz abiatzeko lehen pausoa eman du.

“Oraindik hemen naiz, bizirik, pauso hura eman nuenetik nire arima bizitzaz estali da, aske naiz, eta zoriontsu, ez naute jipoitzen, ez dut mehatxurik jasaten, lau paretak erre ditut eta hegan egiten dut, emakumea naiz, baina jada ez nago zapaldua, jada zoriona dut arnas” 

maltrato1

argazkia: https://www.flickr.com/photos/imanolegido/6153609210/in/photostream/

3 Iruzkin

  1. Imanol | 2015-08-06 at 18:47

    Kaixo! Oso polita ta sentibera zure idatzia benetan. Hau esanda, erabili duzun argazkia, neurea da. Nere baimenik gabe erabilia. Bi aukera dazkazu: Originalaren referentzia jarri (nere flickr web orrian) edo beste bat erabili.

    Aio! 😉

    Reply
    • Maddi Imaz | 2015-08-24 at 13:47

      argazkik googletik hartzen ditut! ez nekin zurea zanik! nahibazu aldatukoet!

      Reply
    • Maddi Imaz | 2015-08-24 at 13:49

      pasaiazu zure orrialden helbidea aspaldi idatzitakoa da eta ez dut aurkitzen! aio!

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Maddi Imaz

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Azken bidalketak

  • Iluntasunaren argiak.
  • Norabideak
  • MAITASUNA
  • Bizitza.
  • BIZITZA EZ DA IRAGANEAN HARRAPATUTA GELDITUZ, ETORKIZUNA ISLATZEA

Iruzkin berriak

  • solar company in pasir gudang(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA