KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Sailkatu gabea » Hitzak.
Ira03 1

Hitzak.

Atalak: Sailkatu gabea

Uneoro pentsatu izan dut  besteengandik ezin dezakegula espero guk emango genukeen guztia, batez ere pertsona bakoitza mundu ezberdin bat denez ezin dezakegulako laguntasun, maitasun, etab.en aurrean modu berberean jokatu. Zenbaitetan hitzak erabiltzen ditugu geure sentimenduak beste pertsonekiko zein diren azaltzeko orduan, hauek apainduz eta geure barnean mugitzen den guztia hitz soiletan oinarrituz.

Hitz xarmangarri horiek une jakin batzuetan izugarrizko esanahia eduki dezakete geuretzako, “maite zaitut” bat adibidez zeure bikoteak begietara begira esatean, edo “hemen nago edozertako” lagun batek une txar bat igarotzen ari zaren unean, etab. Baina zer nolako pisua dute hitz horiek ekintzarik ez badago? Ez dute pisurik, hegan joaten dira.

Geure egunerokotasunean ekintzak ezinbesteko bilakatzen dira benetan barnean duguna ateratzeko garaian, azken finean hitzek pisua hartuko dutelako benetan ekintzen bitartez esandakoa azaldu ezkero. Ez du balio pertsona bat ikusteko gogo duzula esan eta gero berarekiko interesik ez azaltzea, ez du balio “edozertako hemen nago” esan eta ondoren ea zelan dagoen ez galdetzea, ez du balio “saiatuko naiz” esan eta ondoren ezer ez egitea… honen bitartez iruditzen zaigulako horrekin dena eginda dugula errealitatean ezer egiten ez dugunean.

Badaude egoera batzuk non hitzak ezinbesteko bilakatzen diren geure errailetan ezkutua daukaguna benetan azaleratzeko, baina ekintzarik ez denean aurkitzen egoera zehatz horietan esandakoak balioa galdu izan ohi du.

Norbaitek guregatik zerbait ematea espero dugunean berak aurretik esandako hitzengatik eta ondoren hori egiten ez duenean geure errailak uzkurtu eta min ematen digu, barrenean, eta honek zenbaitetan beste pertsonekiko konfiantza galtzea dakar, baita ezer espero ez izatea ere, tristea, nire iritziz, norbaitek guregatik zerbait ematea espero eta ondoren hori egiten duenean aldiz, benetan berarentzako garrantzizkoa zarela ohartzen gara, pozgarria benetan.

Harremanak ezinbesteko bilakatzen dira geure egunerokotasunean aurrera egiteko, eta zenbaitetan ezinbesteko bilakatzen da geure barnekoa askatzea eta besteak zenbat garrantzi duen azaltzea. Hitzak hitzetan geratzen diren unean pisurik ez dute ekintzarik gabe, funtsezkoa den lotura bilakatuz. Ekintzak soilik ekintzetan geratzean ere pisua izan ohi dute, azken finean benetan garrantzizkoak direnak hauek izan ohi baitira.

Ez dezagun utzi geure hitzak hitzetara mugatzen eta saia gaitezen hitzak lodi bilakatu eta hauek pisua hartzen, esaten duguna bete dezagun edo zenbaitetan isil gaitezen, mutu bilaka gaitezen eta jokatu dezagun, bizitzako jokoa ez galtzeko.

el-abrazo-de-la-palabra

Iruzkin bat

  1. Iratitxu Zubi | 2015-09-03 at 16:05

    Egunerokotasunean pairatu beharreko errealitatea… Gezurrak diren hitzak .Ahotik irtetzen den soinu hutsa, mezu gabea. Zurek ordea pisu aine dute haizek eamateko ez eta lurperatzeko betiko.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Maddi Imaz

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Azken bidalketak

  • Iluntasunaren argiak.
  • Norabideak
  • MAITASUNA
  • Bizitza.
  • BIZITZA EZ DA IRAGANEAN HARRAPATUTA GELDITUZ, ETORKIZUNA ISLATZEA

Iruzkin berriak

  • solar company in pasir gudang(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA