Ez nazazue gaur maitatu nire eguna delako.
Ez nazazue gaur maitatu nire eguna delako. Gaur erabiliaz ez nauzue indartsuago egiten, ahul aurkitzen bainaiz bihar ere nitaz ahaztuko zaretelako. Txikia naiz eta nire ibilbidean pauso sendoak aurrera ematea zail egiten zait, zuek behar baitzaituztet pauso horiek emateko. Urteetan zehar, preso eduki naute, maite zidatenak ere preso hartuz. Izate hutsak baldintzatu egin nau, txikia izanik ikusten ez zaidalako, eta beldurra nire errailen barrenean murgildua dut, desagertuko naizelakoan. Zahartua...
Read MoreEMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!
Irainak etengabeak dira. Bultza egiten dit, maiz. Ez dit uzten gona motzekin ateratzen. Nire gorputza itsusia dela dio. Sexua egiten du nirekin, nahiz eta nik gogorik ez izan. Gertatzen den guztiaren errua niri botatzen dit. Astinduak geroz eta maizago izaten dira. Zaplaztekoak jotzen dizkit. Nire gorputza behin eta berriz kolpatua izaten dut. Hilko ote nau? Egoera guzti horiek, azken aldian behin eta berriz bizi izan dituzte zenbait emakumeek, emakume izate hutsagatik. Beldurra da gorputzen...
Read MoreHumanitatea txikitzen.
Iraultzak etengabe herria suntsitzen, ondoan ditugunak desagerturik, interesak behin eta berriz goitik mugitzen, herriak ordainak pairaturik, arrazakeria gure gizartean murgiltzen, pertsona gisa balioak galdurik, humanitatea txikitzen, txikizioa zentzu gaberik, hipokresia handitzen, benetan garena ahazturik, zapaltzaileak zapaltzen, zapalduak zapaldurik, senak bizirauten, irauten bizirik, mundua erotzen, eroak kontrolaturik, jendea iruzurretan sinesten, beldurrean urturik,...
Read MoreErlazioak
Bizitza aurrera joaten den heinean erlazio edo maitasun lotura bat zer den zehazten joan ohi naiz, honen inguruan esanahi zehatz bat ematea ezinezko egiten zaidalarik. Denbora igaroz joan denean ohartu naiz erlazio hitzak aniztasuna duela errailetan barrena, ezin baitugu objetibotasunez definitu hau subjektiboa denean, niretzako dena beste batentzako ez baitauka zertan izan. Hainbat motatako erlazioak aurkitzen dira gaur egungo gizartean, erlazio aske batetik betidanik inposatu izan diguten...
Read MoreAlternatiben herria
Gaur egun sistema kapitalistan oinarrituriko gizarte hau usteldua aurkitzen da, norbanako zein kolektiboen eskubideen urraketa etengabearen ondorioz. Honen aurrean zenbait eragile ezberdinek egiten duten borroka nabarmena izanen da nahiz eta errealitatean hauen lana ez den behar den bezala baloratzen. Zenbaitetan entzun izan ditugu kalera irteterakoan kexak geure eskubideak urratzearen ondorioz. “ez dut kontraturik lanean, ez dago eskubiderik” adibide, askotan entzun ohi izan dugun...
Read MoreHitzak.
Uneoro pentsatu izan dut besteengandik ezin dezakegula espero guk emango genukeen guztia, batez ere pertsona bakoitza mundu ezberdin bat denez ezin dezakegulako laguntasun, maitasun, etab.en aurrean modu berberean jokatu. Zenbaitetan hitzak erabiltzen ditugu geure sentimenduak beste pertsonekiko zein diren azaltzeko orduan, hauek apainduz eta geure barnean mugitzen den guztia hitz soiletan oinarrituz. Hitz xarmangarri horiek une jakin batzuetan izugarrizko esanahia eduki dezakete geuretzako,...
Read MoreUneak, oroitzak, bizitza.
Bizitzak une gogorrak dituen modu berberean berarekin une eder eta xarmangarriak dakartza. Zenbaitetan bertan aurkitzen gara, aldez aldeko irribarre batekin eta jende onez inguratuak, unean bertan zeinen ondo gauden ohartzen gara eta une horretaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen “zeinen ondo gauden ondo gaudenean”. Beste zenbaitetan bakardadeak berarekin lasaitasun eta erosotasun uneak dakartza edo hausnarketarako une aproposak, gustora egon eta geure burua ezagutzeko tarteez...
Read MoreAmets errealak, ilusio utopikoak.
Normalean pentsatzen dut ametsek utopiarekin zerikusi handia dutela, baina gaur esnatu naizen unean errealitate latza somatu dudala ohartu naiz lo nengoen bitartean. Ametsak errealitate eta ilusioak utopikoak azaleratu zaizkit. Gaur egungo gizartearekin egin dut amets, norbanakoaren askatasuna mugatua dagoela ikusiz, aurreiritzi, balore falta eta itxurakeriarengatik batez ere. Egia da gizarte perfektuaren kontzeptua idealizazio baten ostetik datorrela baina bakoitzak bere baitan bere gizarte...
Read MoreBarne indarra
Bizitza etapa ezberdinen pilaketa dela esatea iritsi naiteke. Bat amaitu ostean beste berri bat hasten delarik, maitasun, ikasketa, lan eta alor ezberdinetan. Zenbaitetan zerbaitekin amaitu eta beste zerbaitekin hastea kostatu egiten da, geure barnean aurkitzen diren beldur oihuengatik, baina ate bat ixtean leiho bat irekitzen dela esaten omen dute. Aurrera egiteko mugak anitzak izan daitezke, beldurra, lotsa… baina gehienbat geure barne indarrak mugatzen gaituela esan dezaket, azken finean...
Read MoreBizitza…
Egun batzuk hausnartuz igaro ondoren ohartzen naiz egunak joan eta etorri egiten direla eta egunen moduan pertsonak ere joan eta etorri egiten dira. Berri zein gertaera anitzak izan ohi ditugu egunerokotasun horretan onak zein txarrak. Askotan ez gara ohartzen gertaera batek duen larritasun mailaz hurbiltasunean bizitzen dugun arte. Beti entzun izan ohi dugu zenbait pertsonek etxerik ez dutela eta kalean bizi direla, zenbaitek ez dutela plater berorik jateko, jendea gosez hiltzen dela, istripuz...
Read More

Iruzkin berriak