EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!
Irainak etengabeak dira. Bultza egiten dit, maiz. Ez dit uzten gona motzekin ateratzen. Nire gorputza itsusia dela dio. Sexua egiten du nirekin, nahiz eta nik gogorik ez izan. Gertatzen den guztiaren errua niri botatzen dit. Astinduak geroz eta maizago izaten dira. Zaplaztekoak jotzen dizkit. Nire gorputza behin eta berriz kolpatua izaten dut. Hilko ote nau? Egoera guzti horiek, azken aldian behin eta berriz bizi izan dituzte zenbait emakumeek, emakume izate hutsagatik. Beldurra da gorputzen...
Read MoreHumanitatea txikitzen.
Iraultzak etengabe herria suntsitzen, ondoan ditugunak desagerturik, interesak behin eta berriz goitik mugitzen, herriak ordainak pairaturik, arrazakeria gure gizartean murgiltzen, pertsona gisa balioak galdurik, humanitatea txikitzen, txikizioa zentzu gaberik, hipokresia handitzen, benetan garena ahazturik, zapaltzaileak zapaltzen, zapalduak zapaldurik, senak bizirauten, irauten bizirik, mundua erotzen, eroak kontrolaturik, jendea iruzurretan sinesten, beldurrean urturik,...
Read MoreErlazioak
Bizitza aurrera joaten den heinean erlazio edo maitasun lotura bat zer den zehazten joan ohi naiz, honen inguruan esanahi zehatz bat ematea ezinezko egiten zaidalarik. Denbora igaroz joan denean ohartu naiz erlazio hitzak aniztasuna duela errailetan barrena, ezin baitugu objetibotasunez definitu hau subjektiboa denean, niretzako dena beste batentzako ez baitauka zertan izan. Hainbat motatako erlazioak aurkitzen dira gaur egungo gizartean, erlazio aske batetik betidanik inposatu izan diguten...
Read MoreAlternatiben herria
Gaur egun sistema kapitalistan oinarrituriko gizarte hau usteldua aurkitzen da, norbanako zein kolektiboen eskubideen urraketa etengabearen ondorioz. Honen aurrean zenbait eragile ezberdinek egiten duten borroka nabarmena izanen da nahiz eta errealitatean hauen lana ez den behar den bezala baloratzen. Zenbaitetan entzun izan ditugu kalera irteterakoan kexak geure eskubideak urratzearen ondorioz. “ez dut kontraturik lanean, ez dago eskubiderik” adibide, askotan entzun ohi izan dugun...
Read MoreHitzak.
Uneoro pentsatu izan dut besteengandik ezin dezakegula espero guk emango genukeen guztia, batez ere pertsona bakoitza mundu ezberdin bat denez ezin dezakegulako laguntasun, maitasun, etab.en aurrean modu berberean jokatu. Zenbaitetan hitzak erabiltzen ditugu geure sentimenduak beste pertsonekiko zein diren azaltzeko orduan, hauek apainduz eta geure barnean mugitzen den guztia hitz soiletan oinarrituz. Hitz xarmangarri horiek une jakin batzuetan izugarrizko esanahia eduki dezakete geuretzako,...
Read MoreHEMEN LAN, BIZI ETA IKASI!
Prekarietate basatienera kondenatu nahi gaituzte. Edozein lan edonolako baldintzetan, langabezia edota atzerrira alde egin beharra da eskaintzen digutena. Hezkuntza eta etxebizitza eskubideak, aldiz, negozio bide bilakatu dituzte, gutxi batzuen pribilegio bilakatuz. Era duin batean lan, ikasi eta bizitzea amets bilakatu da eredu ustel honen baitan. Hau ez da halabeharrezko egoera bat, partida galtzen ari garen seinale baizik. Noren aurka? Bada, morroi politiko zein hedabideen laguntzaz geroz...
Read MoreAgian…
Idatzi egin nahi dut eta ez dakit nondik hasi. Agian mordaza legearekin atxilotuko naute, edo ez. Agian ez dut ezer esango gaur egun planteatzen diren hezkuntza erreforma berriekin isiltzea erakutsiko bainaute eta gainera merkatura bideratu, hau da, gizarte kapitalista honetan murgilduko naiz, ohartu gabe gainera. Agian ezingo dut enpresa txikirik ireki TTIP hitzarmena dela eta, hondoratu egingo delakoan. Agian ezingo dut burua altxatu, klase sozialak geroz eta nabarmenagoak baitira. Agian...
Read More
Iruzkin berriak