Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Emakumeak » Saridunak eta sarigabeak
Eka25 0

Saridunak eta sarigabeak

Atalak: Emakumeak

Indian monzoiekin gutxitzen dira ezkontzak, ekaina aldera. Euri sasoiari ez diot agurrik esan Euskal Herrira etorrita, ezta bodorrio sasoiari ere: Hurrengo astean dut bat Zumaian; eta duela hilabete joan nintzen lehenengoz ezkontza indiar batera. Ezkontza horretako argazkiekin joango da oporretara Sareedunak eta sareegabeak bloga. Udako etenaldia izango da.

Bodorriyua indiar erara

Yogeshek eta Prajaktak ezkondu aurretik behin bakarrik ikusi zuten elkar, hitz emateko zeremonian, ezkontzeko pozik ziren biak eta gurasoen aukeraketarekin konforme.

DSC_0063
Ezkontzarako saree arrosa janzten, eskerrak Surekak lagundu zidan!
DSC_0184
Bikotea aldarean ezkontza errituak egiten, hauek ere kamarez inguratuta, hemengo ezkontzen pare.
Bollywoodeko izarrak dirudite.
DSC_0101
Sua piztea da lehen pausoa, su sakratua da eta ezkonberrien lotura sendotzen du.
DSC_0179
Ezkonberrientzat opariak: lapikoak, telebista, ontziak… Gutun-azalik ez da ematen han.
DSC_0153
Gonbidatuak aldare parean, ezkontza errituei begira, edo berriketan, edo bazkaltzen, edo argazkietan irteteko zain… Jendea ez dago errituari oso adi, ezta?
DSC_0136
Yogeshek bindia margotzen dio Prajaktari begizkotik babesteko.
DSC_0133
Arropa eta apaingarri desberdinekin, baina hemengo ezkontza bildumetan ez da horrelako argazkirik falta!
DSC_0176
Ezkonberriekin argazkia. Ezkerreko emakumeari begiratu, gogoratzen Sushilarekin?
DSC_0130
Emaztegaiak bizi berrirako pausoa irudikatzen du koxka hau igota.
DSC_0189
Ezkontzekin ohituta daude indiarrak eta aldareko errituak ikusi baino, nahiago dute lasai bazkaldu.
DSC_0094
Puztutako arroza sutara botatzen dute, eskaintza modura.
DSC_0114
Foko argitan, bi ordu iraun zituzten errituek.
DSC_0093
Ezkontza legalizatzeko bikoteak zazpi buelta eman behar ditu suaren inguruan, euren lepokoak lotuta daudela.
DSC_0180
Ezkonberrientzat opariak: ohea, jakiak, sofa…

Hamar emakume, hamar historia eta hamaika sentimendurekin bete dugu bloga. Bide, helburu eta jatorri desberdinekoak. Maitasunagatik joanak, laguntza emateko etorriak eta laguntza behar dutenak. Aberatsak eta pobreak. Amak, alabak eta amamak. Eta hauekin ixten dut bloga udako oporretan.

Uda etxealdean pasako dut, Euskal Herrian. Hemen ere emakumetxo bat jaioko delako eta besotan hartzeko irrikitan nagoelako.

Irailarekin itzuliko naiz Indiara, irailarekin ezagutuko ditugu Indiako emakume gehiago, sareedunak eta sareegabeak, saridunak eta sarigabeak.  

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA