Hasiera »
Nora Barrosoren bloga - Axala
Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Itzala lapurtuta ere
2014-01-10 // Prismaren koloreak, Sentipenak // Iruzkinik ez
Argi izpiek gardena ez den gorputz baten kontra talka egiten dutenean sortzen da itzala.
Kristalak ez dauka itzal indartsurik, baina ahula bada ere itzala dauka, tanten parera. Itzala duten pertsona batzuk itzalita bizi dira, kasu askotan itzulbiderik gabe itzalita. Existitzen den gauza oro itzal bat dauka, itzaliak daudenak barne. Existitzen ez dena ordea ez omen dauka itzalik, edo bai?
Gela ilun batean baldin bagaude, ez daukagu itzalik, itzalak sortzen duen iturbururik ez dagoelako. Baina bertan gu itzalik gabe ere existitzen gara. Ez gaituzte argitan bizitzen uzten, itzalak lapurtzen dizkigute munduari ez garela adierazteko. Baina oker dabiltza, itzalik gabe ere existitzen baikara. Joan zaizkigunak ere ez daukate itzalik, baina present daude. Herriaren arima bezala. Kontzeptu bat da, gu guztiok gorpuzten duguna, itzalik gabeko gorputza.
(gehiago…)
Hezkuntza sortzailea
2014-01-07 // Hezkuntza, Jolasean // 2 iruzkin
Hezkuntza Sortzailean erabiltzen den mahai-paleta – A(r)tez Ate blogeko Amaia Alberdi Sarrionandiaren sarrera batetik hartutako irudia
Betidanik pentsatu izan dut benetan ikasten dena bizitzen den hori dela. Zer ikasi eta nola kultura baten ezaugarri dira eta horiek kultura batean murgildurik dauden gizabanakoen ezaugarriak modelatzen dituzte. Kultura desberdinetan aldatzen ez den berezitasunetako bat haurrek jolasten ikasten dutela da; ibiltzen, hitz egiten… Jolasak pizten du haurra eta bere sorkuntza ahalmenaren adierazpenik gorenetakoa da.
Gure ikastola, eskola eta unibertsitateko klase gehienetan praktikan jartzen diren ikasketa prozesu arautuek ez diote jolasari, irudimenari edo pasioari tarte handirik uzten eta hori sorkuntzarako oztopo da. Guzti honekin apurtzen duen Hezkuntza Sortzaileari buruzko gako batzuk daude jarraian, zinez interesgarria den metodologia baten zertzeladak.
Hezkuntza Sortzailea bezala ezagutzen duguna Arno Stern ikertzaile frantziarrak sortutako lan egiteko edota ikasketa prozesua ulertzeko metodologia bezala ulertu dezakegu. Horra bere baitan biltzen diren 3 oinarrizko baldintzak.
(gehiago…)
Azalaren memoria
2013-12-23 // Erretratuak, Prismaren koloreak, Soinu Bandak, Zentzumenak // Iruzkinik ez
Azalaren memorian zizelkaturik daude gure bizipenak, gure kolpeak, gure iraultzak, gure desirak…
Barrukoa eta kanpokoaren arteko muga bezala ikusi dezakegu azala, baina muga hori desagertzen denean agertzen da norberaren esentzia.
Emadazu eskua proiektua
2013-12-20 // Gizartea, Komunikazioa, Proiektuak // Iruzkinik ez
Itxaso eta bere lagunak – Sue Ramá (2012) (c)
Maier eta Itxaso ama-alabak dira. Itxasori bere amaren keinuek eta izebaren hitz goxoak pilo bat gustatzen zaizkio. Norberak komunikaziorako kode desberdinak erabiltzen ditu eta Itxasok komunikatzeko hitza erabili beharrean begirada, soinutxoak eta gorputzaren jarrera erabiltzen ditu. Itxasok lagun ugari dauzkan haurra da eta bere lagunak modu sakon batean maite dute.
Ni isilduko naiz eta Itxaso, bere ama, gertukoak eta lagunak osatzen duten familia handi bezain kementsuak sortutako aurkezpenarekin uzten zaituztet.
(gehiago…)
Orainaren gorpuztea gure esku dago
2013-11-21 // Gizartea, Prismaren koloreak // Iruzkinik ez
Orainaren gorpuztea gure esku dago.
(irudiaren egile ezezaguna)
Bizitzarekin zerikusia duten bestelako arloetan gertatzen den bezala, teknologiak ere ertz ugari ditu. Ertz guzti horiek elkarlotuz osatzen den irudia da teknologiaren gorputza. Gorputz hori entitate desberdinek profilatzen dute; erabilpenak diseinatzen dituztenek, teknologia garatzeko ahalmena dutenek, aplikazioen interfazea inplementatzen dituztenek, bukaerako emaitza zabaltzen duten kanalek, erabiltzaile aktiboek, pairatzaile pasiboek… Zerrendan agertzen eta agertzen ez diren entitateak ez leudeke isolaturik egon behar, guztiek besteren uretatik edan beharko lukete. Tamalez sarri ez da hori gertatzen.
Teknologian (gizarteko beste atal batzuetan bezala) interes ugari daude: pertsonalak, ekonomikoak, gizartea kontutan hartzen dituztenak, zapaltzaileak, bestelako ingurua begirunez hartuz giza-talde baten arazoak konpontzen dituztenak, kontrolatzaileak, mugak ezabatzen dituztenak, pertsonak isolatzeko balio dutenak, etabar. Zerrenda luzea suertatu daiteke. Batzuetan interesak elkar elikatzen dira eta askotan ezaugarri batzuk besteren artean gailentzen dira (a ze nolako amorrua ematen duen gailentzen diren horiek ia gehienetan “betikoak” direla sentitzeak).
Lan egiten dudan ikerkuntza taldean teknologia, zientzia eta gizarte gaiak lantzen ditugu collage bitxi bat sortuz. Akaso arlo teknologikoa ezagutu eta oinarrian dauden lan egiteko metodologiak ezagutzen ditudanez gai horrekiko sentikorragoa naiz. Suhiltzailea den pertsona batek alabarekin zinean sartu orduko sute bat egotekotan nondik ihes egin lezakeen nahi gabe kalkulatzen duen bezala, niri teknologien sorrera eta erabilpenekin zerikusi dituzten oinarrizko filosofiek kezkatzen naute. Eta zergatik? Ba teknologiek (ere) gizartean eragin zuzena dutelako. Erabiltzen ditugun tresnen, sistema eragileen, aplikazioen… atzean dauden filosofiek izugarrizko boterea dute gizartea egituratzeko garaian. Ikusten ez den zerbait da. Printzipioz “polita” eta “baliagarria” den aplikazioa ikusten dugu, eta erosi edo erabiltzen dugu. Baina sakontasun gehiagorik ez duen erabilpen horrek konpetentzia basatiaren bultzatzaile izan daiteke, zeinean langileak esplotatzen diren eta guztiaren atzean gizarte uniformea sortu/kontrolatzeko helburu ezkutua dagoen. Enpresa edo entitate horren produktuak erabiltzen ditugunez berari laguntzen diogu, hartara teknologiaren gorputz horretan gure aukerek berebiziko garrantzia dute. Adibide honetan eta gehiagotan sakondu gabe, zera adierazi nahiko nuke: arreta gehiago jarri beharko geniokeela jaten dugun teknologiari, teknologia horrek irentsi ez gaitzan. (gehiago…)