Paradisutik
Hasiera » bertsolaritza » Martxoak 3, Gasteizen inoiz zimeldu ez den lorea
Aza16 0

Martxoak 3, Gasteizen inoiz zimeldu ez den lorea

Atalak: bertsolaritza

Gaur bi bertso bota ditut Martxoak 3-ko elkartekoek gonbidatuta, elizaren ondoko parkean ezarri den eskulturako inaugarazio-ekitaldian.
Latza da inguruak hartu duen itxura. Betiko monolitoari -Martxoak 3ko plazakoari-, pareko parkean altxatutako eskulturak laguntzen dio gaurtik aurrera.

Bertan gasteiztar langileen izen eta aurpegiak daude: Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda; eta baita Gasteizko sarraskia salatzeko mobilizazioetan Tarragonan hil zuten Juan Gabriel Rodrigo eta Basaurin hil zuten Vicente Antón Ferrerorenak ere. 7 hiladakoen senideak bertan izan dira, lehen aldiz Tarragona eta Basaurikoekin denak batera, beraiek desestali dute eskultura.
Hau dena gutxi balitz, parkearen alde bateko eraikinean, berriki egin den horma-irudi erraldoia dago, eta ezin ahazturik Martxoak 3 elkarteak dinamizatzen duen “M3 Memoria Gunea” ere badagoela bertan.

Maiz izan gara kantatzen bertsolariak Martxoak 3koek urtero antolatutako manifestazio eta ekimenetan. Gaur udalaren gehiengoak babestutako ekimena izan da eta PNV, PSOE, PP eta EHBILDU estreinekoz batera agertu dira halako batean, -Martxoak 3ko sarraskia gogorarazteko ekimenak babestu ohi dituzten herritar, sindikatuetako kide eta ohiko eragileekin batera-.

Uste dut aurrera pausu bat izan dela, baina hala izan arren, Martxoak 3 elkartekoek, oso argi dute oraindik oso urrun gaudela, biktima gisa dagokien aitortza, justizia eta erreparazioa lortzetik. Gaur bertan iragarri dute Argentinara joango direla Franquismoa auzipetzeko ahaleginean ari direnei laguntzera, María Servini de Cubría epaileak irekitako prozeduran.

Dudarik gabe Gasteizko Zaramaga auzoko inguru hori “memoria bizi” da gaur egun bere monolito, eskultura, orma-irudi, memoria gune eta guzti. Eta hori hala baldin bada eta Gasteizko udalaren gehiengoaren babesa lortu bada eta Gasteizko herriaren gehiengoak ahaztu ez izana lortu bada, urtero-urtero Martxoak 3koek, eta hainbat sindikatuk eta herri mugimenduk egindako lanagatik izan da.

Bejon deigula!

Hona nire bi bertsoak (doinua: Juana Bixenta Olabe)

Zu Zaramaga, 5 min, 5 zauri,
Tarragona minez, minez Basauri,
hogeitazazpi urte joan dira
eta hemen gaude zuei begira,
gu oraindik zai,
mendekua ez dugu hartu nahi,
baina justizia egitea bai!

Zuen ametsa: batzar handi bat,
amets denak sar daitezen kabi bat,
zuen ametsa: nagusirik ez!
denon ametsak gauzatu bitez!
plaza batean
ametsari eutsi bitartean,
egongo zarete gure artean!

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. GAZTEIRAULTZA.INFO | Arabako gazte iraultzaren bozgorailua » Martxoaren 3ko biktimak omentzen dituen eskultura berria inauguratu da - [...] - Martxoak 3, Gasteizen inoiz zimeldu ez den lorea (Argia) [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ruben Sanchez Bakaikoa

Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".

Azken bidalketak

  • Ager Vasconum
  • Ulises 1 Ni 0,15
  • Covid ostia hau
  • Kixote, literaturgintza eta kritikagintza (III)
  • Kixote, moriskoak eta euskaldunak (II)

Iruzkin berriak

  • ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
  • Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
  • Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urria
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • aktibismoa
  • arrazakeria
  • bertsolaritza
  • euskara
  • herri mugimenduak
  • literatur apunteak
  • Sailkatugabeak
  • zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA