Covid ostia hau
Gaiarekin pixka bat ezkor bazaude, beharbada, utzi ahal diozu irakurtzeari oraintxe. Bigarren lerrora igaro zaren honetan, zurekin partekatu nahi ditut hainbat gogoeta global-virus hau dela eta. Letra lodia erabiliko dut tarte batzuetan, erakargarriagoa eta sentsazionalagoa egin asmoz, bueno, sentsazionalistagoa. Ez naiz oso konspiranoikoa, birus bat egon badago, asko kutsatzen da eta pertsona asko hil dira. Hala ere, eta negazionismoan erori gabe, hasieratik ibili naiz pentsatzen neurri...
Read MoreSi no sabes euskera, aprende!
Rosa Martínezen euskara mailagatik sortu den polemika dela eta, gogoratu naiz duela ia hogei urte Gasteizko hainbat lagun holako pegatinak itsasten ibiltzen ginela parranda gauetan. Pegatinak, gainera, bazuen hatz erakuslea ikusleari zuzendurik. Artean, Unidad Alavesak euskera voluntario kanpainak bazuen oihartzuna Gasteizen. Gaur egun ez nuke holako pegatinarik jarriko. Eta arrazoia ez da Unidad Alavesarenak egin zuenik: Gasteizko jende gehienarentzat pegatina hori, bere hutsean, ez zen oso...
Read MoreArabatik Iparraldera esku dago gure
Hau giza-katearen biharamunean idaztea ere. Ze festarako-euri naizen. Beharbada ez da egun hoberik. Ez nintzen atzo eskutik helduta ibili, ezta duela 4 urtekoan ere. Bai atzokoa, bai duela 4 urtekoa, Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko festarekin batera tokatu zen, eta gu han izan ginen. Aitortu behar dut herri-eraikuntzari lotzen zaion beste jaialdi batean parte hartu ahal izanak lasaitu izan nauela. Ados nago Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela, eta hor lanean ari diren pertsonei ezer...
Read More#M25KoloreBizia
Stop racial segregation oihukatu ahal dute Ipar Karolinako eskoletan, edo Brusela, Paris, London, Sofia, Madril, Girona, Basauri, Atarrabia, Arrasate, Baiona eta Gasteizkoetan. Gure hiriko kasuan guraso etorkinak dituzten umeen %83,1 sare publikoan ari da ikasten, bai eta, baliabide ekonomiko gutxiago duten familia gehienak ere. Badira gaur egun zenbait eskola umeen %100 familia etorkinen umeak dituztenak, eta beste hainbatek bide bera hartu dute. Gasteiz #Whitecapital ez da soilik neguko...
Read MoreBoikot
Noiz eta gaur, non eta gurean, ni boikotaren alde. Espainiar ultraeskuindarrek (bakarrik?) hainbat euskal aktoresa-musikari-pailazo-politikariren kontra bultzaturiko kanpainaren azken atala prime time-n daukagunean. Kanpaina horrek kalte handia egin digu boikota elkartasun tresna (arma) modura defenditzen dugunoi. Boikota pertsona, enpresa edo estatu baten produktuen kontrako kanpaina bat da, irudian eto ekonomian kalteak eragiteko asmoz; Gandhik-eta Erresuma Batuaren produktuekin,...
Read MoreMaroto efektua
Gasteiztar gehienon ahotan zapore garratza utzi dute igandeko hauteskundeek. Kalera atera gara ezezagunei zehar-begiratuak botatzen, non daude? Hau izango ote da? Aja! Irrifar txikia duen horrek seguru eman diola botoa Marotori. Izan ere, Gasteizen beti gertatu izan da gauza bitxi bat: PPri inork ez dio botoa ematen eta gero… zaska! 9 zinegotzi! Tori Maroto efektua! Boto emaileak ikustezin bihurtzen dituzte, -Rajoyren “gehiengo ixil” hori-, eta jakina ezin dituzu kalean identifikatu...
Read MoreNoarekin izandako bileraren “akta”
“Akta” egokia ez den arren, izan ere, bilera informala izan zen, eta inor ez zuen aktarik jaso. Bilana, nahi baduzue. Artikuluaren bukaeran Gasteizko protestaren bideoa eta Noaren hitzak jazzaldiko kontzertuan. Gasteizko Euskal Herria-Palestina saretik euskal jendarteari: Euskal Herria Palestina Sareko 4 kide bildu ginen ostegunean Noa kantaria eta Gil bere taldeko musikariarekin ia bi orduz. Bilera adeitsu joan zen. Noa eta Gil beren jarrera eta ibilbidearen gainean luze eta zabal...
Read MoreNoa, ni hurrena ez noa
Atzoko arratsaldea eskizofreniko samarra izan nuen. Sekulako beroaz bi ordu t’erdiko elkarretaratze eta manifestazioa egin genuen Gasteizen Andra Mari Zuriko plazan hasi eta Mendizorrotzaraino: joaldunak buru (hauek bai merezi dute paradisu freskoren bat), eta Marotoren begiko alfer asko bat eginda: ohiko euskaldun solidarioak eta ohiko arabiar solidarioak. Mendizorrotzan Noa abeslari israeldarraren kontzertua zela eta, ordu eta erdiz egon ginen aldarriak kantatzen, ertzain beltz,...
Read More
Iruzkin berriak