Odolaren mintzoa
Hasiera » Egile-zinema
Ots23 0

Reality (Errealitatea)

Posted in Egile-zinema

“–Kontadazu zure proiektua. “–Nire filmean, telebista aparatuak gaizto bihurtzen dira, eta, horren ondorioz, jendea ergel bilakatzen da telebista ikusten duelarik. Baina adiktiboa da, eta zenbat eta ergelagoa izan, orduan eta denbora gehiago pasatzen du telebista ikusten, eta orduan eta ergelago bilakatzen da… “–A, zientzia fikzioa!” Zientzia fikzioa. Hori txiste bat da, Quentin Dupieux zuzendariaren umorearen erakusgarri. Filmaren izenburua ere broma da: neskatiko baten...

Read More
Urt05 1

A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez)

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema

“Begiak biltzen ditudanero, kolore biziz margoturiko altzairuzko amiamokoak ikusten ditut lurrean pikoka […]. Eta eremu arrea, ostertzerainoko lekaro soila”; horrela hasten da Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako 10. kapitulua, eta horrela hasten ahalko litzateke A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez) Ana Lily Amirpour zuzendari estatubatuar-irandarraren lehen filmaren iruzkina; hartan bezala, honetan ere ikusten baititugu metalezko zikoinak...

Read More
Abe29 0

Tokyo Tribe

Posted in Egile-zinema

Harkaitz Canoren Twist nobelan, bi pertsonaia –ez naiz oroitzen zein, buruz ari naiz– arteari buruzko mintzaldi batera joan dira, eta, halako batean, batek zera galdegin dio bertzeari: “Asko falta da?” Zineman, edo DVDak ikusten ditudalarik, behin baino gehiagotan gogoratzen naiz Twisteko pasarte horretaz; Sion Sonoren Tokyo Tribe filmean, 40. minutuaren bueltan hain zuzen ere. Eta erantzuna baietz da, 40. minututik akaberaraino aunitz falta dela, filmak kasik bi ordu irauten baitu...

Read More
Aza05 0

German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Gore-a

German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; edota zenbait gertakizunen aitzinean alemanek berezkoa omen duten...

Read More
Urr30 0

Ich seh, ich seh (Badakusat, badakusat)

Posted in Egile-zinema, Suspentsea

Eine Reise in das Innere von Wien (Vienaren barnealderako bidaia) saiakera bilduman, Gerhard Roth-ek Pohanka arkeologo viendarrak eginiko aurkikuntza baten berri ematen digu: hezurdura bat ekarri zuten azalera Minoriten elizan, eta, hilkutxa aztertuta, itxura guzien arabera, barnean zegoen gorpua gorpu bihurtu baino lehen izan zen lurperatua. Katabut hura Rothen hitzetan, Austriaren metaforatzat har liteke: azal distirant orbangabe baten azpian, beldurra eta desesperazioa. Rothen esaldiak badu...

Read More
Ots17 0

Wrong cops

Posted in Egile-zinema

Sunshine (Steve Little) poliziaren hiletan, nagusiaren diskurtsoa arrunt desegokia izanen da. Izan ere, nagusiaren diskurtsoa ez ezik, dena da arraroa, dena dago lekuz kanpo hileta horretan: hilkutxa trakets sartu dute lurrean eginiko zuloan, ezaxolatia da hildakoaren lankideen jarrera, xelebreak elkarrizketak. Sunshine heriotza ere ez da normal-normala izan: etxe gibeleko lorategian ero moduan altxor bat bilatzen ari zelarik –bigarren altxorra, gauzak zehazki errateko–, bere buruaz bertze...

Read More
Ots01 0

Wrong

Posted in Egile-zinema

  Rubber-en (2010), Quentin Dupieux-en aitzineko filmean, gurpil bat dugu pertsonaia nagusia. Hobeki erranda, gurpil hiltzaile bat. Edo, are zehatzago adierazia, botere telekinetikoei esker jendearen burua leherrarazteko gaitasuna duen gurpil hiltzaile bat. Tartean, gainera, badira gogoeta meta-zinematografikoak, txiste maltzurrak eta basamortuan pozoiturik hiltzen diren ikusle xelebreak.   Neurri handi batean, Wrong koherentea da Rubber-en eraikitako estiloarekin, nahiz eta...

Read More
Abe04 0

Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a

Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...

Read More
Ira18 0

Tetsuo: Tony Stark ez den Burdinazko Gizona

Posted in Egile-zinema, Gore-a, Zientzia-fikzioa

Takashi Miike-ren ospea lortu ez duen arren, Shinya Tsukamoto-ren filmak ere harenak bezain harrigarriak izaten dira, eta Miike bezala, Tsukamoto kultuzko zinemagile bihurtu da aspalditik. Tetsuo: The Iron Man (1989) Tsukamotoren lehen filma izan zen: zuri-beltzean eta diru gutirekin egina, Tetsuo film estrainoa da, ia-ia hitzik gabea, bortitza (gehienetan), erotikoa (tira, batzuetan), eta asaldarria (beti). Tsukamoto-ren film hau DVDn ikusi behar da nahitaez, zeren, zenbait gauza...

Read More
Eka08 0

Hotel

Posted in Egile-zinema, Suspentsea

Gaur egun ezagunena den arren, Michael Haneke ez da Austriako zinema-egile bakarra. Haren ondoan, bertze bi izen bederen aipatu beharko genituzke: Ulrich Seidl (batez ere dokumentalak egin dituena), eta lerrootan aztergai dugun filmeko zuzendaria, Jessica Hausner. Bere pelikuletan, Hausnerrek erakutsi egiten du, baina ez du azalpen handirik ematen. Ikuslearen lana baita ikusitakoari zentzua ematea, lotura kausalak ezarriz eta pertsonaien motibazioaren inguruan hausnartuz. Hartara, etxeko marka...

Read More

Santi Leone

Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

Azken bidalketak

  • Irati
  • The Innocents (Errugabeak)
  • Girl on the Third Floor
  • Vendetta dal futuro
  • Erregea Netflixen: In the Tall Grass

Iruzkin berriak

  • The Vast of Night | Odolaren mintzoa(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari) • ZUZEU(e)k El Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan
  • Maddi(e)k The Rise of Skywalker, edo J. J. Abrams vs Rian Johnson (iruzkin spoilerduna) bidalketan
  • Jaume Gelabert(e)k Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) bidalketan
  • Vivarium (Donostiako Beldur Astearen Gaineko Oharrak) | Odolaren mintzoa(e)k Little Monsters (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak) bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila

Kategoriak

  • (Euro)-westerna
  • Beldurrezkoa
  • Donostiako Zinemaldia
  • Drama
  • Egile-zinema
  • Fantastikoa
  • Giallo-a
  • Gore-a
  • Sailkatugabeak
  • Slasher
  • Superheroiak
  • Suspentsea
  • Zientzia-fikzioa
  • Zonbiak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA