Eskerrak emateko
Post hau berezi samarra da: bi blog aipatuko ditut eta biei emandako laguntza eskertu. Lehenik eta behin, eskertu nahi diot Benitori emandako laguntza, bere blogaren bidez. Baina ez albo-zutabe prezioso hori jartzearren bakarrik. Aspalditik jarraitu dut bere bloga, eta inspirazio iturri aparta izan da. Lan ikaragarria egiten du, gainera lan orduz kanpo. Euskarazko blogosferan erreferente, ideia berriak eta berritzaileak martxan jartzeko ezinbesteko bloga. Eskerrak bigarrenik Tximintxeri....
Read MoreEuskara triglosian
Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen. Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera. Denetarik entzun zen, baina oro har denok...
Read MoreIrakurgaiak: Historia social de las lenguas de España
“Historia social de las lenguas de España”: Francisco Moreno Fernandez. Egile honen beste bi liburu banituen irakurrita (“Sociolinguistica en EE.UU. eta “Principios de sociolinguistica y sociologia del lenguaje”). Horregatik, liburu hau ikusi nuenean erostea erabaki nuen. Lehen akatsa, erosi aurretik ez begiratzea. Amak beti esaten dit gauza bera, baina nik ikasi ez. Bigarren akatsa, espainol batekin fidatzea hizkuntza kontuetan. Liburuak akats historiko larriak...
Read MoreFishman (I?
Aste honetan berrirakurtzen izan naiz Mari Jose Azurmendiren Psicosociolinguistica liburua eta bertan topatu dut Fishman-ek etnizitateari buruz egiten duen definizioa. Eta horrek hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Burura derrepentean etorri zait herri honetako fishmanzaleek oso gutxitan (edo inoiz ez) aipatzen dutela etnizitateak hizkuntzaren biziberritzean duen garrantzia. Zergatik ote? Zein da arrazoia? Ohartxu bet: etnizidadeak gitxi gorabehera esan gura deu euskaltzaletasuna....
Read MoreIrakurgaiak: Bat 60
Zubi honetan Otsagin egon naiz, mendian bueltak ematen. Arrasti-gauak irakurtzeko aprobetxatu eta aldizkari bat (liburu modukoa ia-ia) eta liburu bat irakurri dut. Gaur, behingoz, aldizkariari baino ez diogu oratuko.BAT 60: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak.Bat aldizkaria etxean jasotzen dut lantzean behin. Harpideduna naiz orain dela hiruzpalau urtetik eta soziolinguistikaren inguruan Euskal Herrian dagoen aldizkari ia bakarra da. Hala ere, esan behar da oro...
Read MoreIrakurgaiak: Euskara jendea
Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.Euskara jendea, Xamar (Pamiela).Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.Alde batetik, han-hemenka sakabanaturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten...
Read More
Iruzkin berriak