Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Portfolioa (IV)
Mai02 6

Portfolioa (IV)

Atalak: Sailkatu gabea

“Etorkinak
euskara ez du beharrezko ikusten”, Iñigo Bilbaok Latif Jatabiri egindako
elkarrizketa, Berria 2005eko martxoaren 18a

Elkarrizketa laburra da, baina oso mamitsua. Iñigo Bilbaok Latif
Jatabi bereberra (amazigha) elkarrizketatu du. Bereber hau Bilbon bizi da eta
etorri zenetik euskara ikasteari lotu zitzaion. Bere gogoetak oso
interesgarriak dira, etorkinen ikuspegitik egindakoak baitira.

Nahiz eta iruditu
bere gogoetak harreman handiago izan behar duela euskalduntze
alfabetatzearekin, hausnarketa politak botatzen ditu irakaskuntzan ere
aplikatzeko modukoak. Niri, batez ere, deigarria egin zait honako hau. Bere
ustez, etorkinentzat euskara ikastea luxua da. Izan ere, Euskal Herrian
bizitzeko (salbuespenak salbuespen) ez da beharrezkoa eta, gainera,
gaztelania ez bezala, ez da doakoa.  

Doakoa izan ala
ez izan albo batera utzita, beharrezkotasunaren gaiari helduko diot.
Etorkinek ez dute euskara beharrezko ikusten eta gure ikasleek ere ez, batez
ere, zonalde erdaldunetan. Horretan datza, nire ustez, hezkuntza
euskaldunaren erronkarik handiena. Gizarte eta hezkuntza batera joan behar
dira, baina ez da horrela, ez gaitezen engainatu behar. Zonalde erdaldunetan
gizartea irakaskuntzatik oso urrun doa eta, beraz, oso zaila da eskolak
errealitate linguistikoan eraginik izatea. Eragina badu, baina eskolak bere
kabuz ezin du irauli herri baten errealitate linguistikoa, gizarteak ere
horretan egin behar du bultza. 

Gizarteak euskara
beharrezko ikusi ezean, eskolak jai du, ezinezkoa egingo zaio errealitate
linguistikoa itzulipurdikatu. Gehienez ere, euskararen ezagutza bermatuko die
ikasleei (beste kontu bat da zelakoa eta zer sakontasunekoa), baina erabilera
ez du aldatuko, ez horixe. 

6 Iruzkin

  1. Benito | 2007-05-05 at 2:00

    Etorkinak ez du euskara beharrezko ikusten… Eta etorkinek (eta erdaldun guztiek oro har) euskara bera ere ikusten dute?

    Reply
  2. txerra | 2007-05-05 at 9:09

    Argi dago ezetz. Etorkinak edo erdaldunak ez du euskararen komunitatea ikusten. Bi komunitateen arteko komunikazioa oso-oso eskasa da (edo hobe esanda, alde bakarrekoa bakarrik). Bere garaian Jabi Zabalak iritzia eman zuen arlo teknologikoari aplikatua. Gurera ere ekartzeko modukoa.

    Reply
  3. Benito | 2007-05-07 at 1:13

    Interesgarria izango litzateke euskaltzaleok euskara non ikusten den eta berton zer ikusten den hausnartzea.

    Reply
  4. txerra | 2007-05-07 at 17:30

    Euskaltzaleok non ikusten dugun bai, baina baita euskaldunok non ikusten dugun hausnartzea ere. Oso adierazgarriak baitira horren harira “Etorkizuna aurreikusten” izeneko liburuan agertzen diren iritziak. labur-labur eta buruz, euskara ideologia politiko zehatz bati lotua dago, euskara  bihotzean bai, baina mingainean ez horrenbeste, eta abar. Erreferentzia zehatzagoa eta luzeatxoagoa beste baterako uztiko dut.

    Reply
  5. bizkaitarra | 2007-05-15 at 23:10

    Benetan gai interesgarria oingoa. Ez dakit nongotarrak izango zareten, ni konkretuki Bilbon bizi naiz. Denok ezagutzen duzue Bilboko egoera soziolinguistikoa, baina ni, bilbotarra izanda, askoz ere hobeto. Egia esan, aipatu dituzun gauza asko guztiz egiazkoak dira. Nire kasu konkretua horren isla baita. Bilbon jaioa, guraso erdaldunak. Eskolako formakuntza euskalduna, euskalduna beraz. Nire ingurua: guztiz erdalduna, nahiz eta lagun gehienek euskeraz jakin. Baina horretatik irtetzen saiatu naiz beti, eta urteak aurrera iten daurien heinean, nire ingurua euskaldunagoa da erdalduna baino. Nire bizitza ez dut %100 euskeraz iten, hasteko etxean ezin dodalako, baina karrera euskeraz ingot, lagun euskaldunak dekoaz, ta egunero egiten dot euskeraz, ahal dodan geienetan ta al dodan leku guztietan.

    Zer pasetan da baina? Akademikoki oso emaitza onak lortzen direla eskoletan, jentea oso ondo prestaturik irtetzen dela, euskera maila akademiko altua, baina egunerokotasuneko gauzak espliketako ta barne-egoeratan murgiltzeko, jente gitxi da gai, ta horretarako benetazko intentziñoak eukin bear diez, ta jente gehiena oso eroso bizi de erderaz ta esfortzurik txikerrena iteko bez ez da kapaza. Beraz, eta eskoletan esfortzuek iten diezan arren, maila akademikoa ez da nahikoa euskerak aurrera in deien.

    Neure ustez, zeuzer in behar da honen inguruen. Jente asko gara euskeraz bizi gure dogune, baie eztu topetan askotan leku aproposa, ta ni askotan Bilbotik kanpo urten behar naz benetan euskeraz in al izeteko. Holako “berbatxokoak” sortzea ideia ona iruditen jata jente barrie euskeraz ezetako, ta euskal txokoak sortzeko. . .politikarik gabe, bakarrik euskera indarbarritzeko. . . Zeuek propuesteak dekozuez? eske no honetaz egunero pentsetaot, batez be hamen bizite, jente euskeldun asko egon behar dalao… baie. . .

    Reply
  6. txerra | 2007-05-16 at 16:11

    Aupa bizkaitarra:

    Ni ere Bilbo ingurutik idazten dot, Deriotik hain zuzen be. Proposamenik doten galdetzen dostezu, ba egie esateko ez. Proposamen barrik ez, behinik behin. Dena den, Bilbon hainbat aukera dauz jada martxan zeuk eskatzen dozuzen antzera.

    Mahatserrian (Santutxu, Begoña eta) Berbalaguna dago. Oso indartsua (175 pertsona inguru), ekintza osagarri pila bat egiten deuriez (urteerak, ikastarotxoak, …): adibidez, asteburu honetan Baztanera doiez asteburua pastan. Horrez gain, Asapalakoek ere irakurlearen tartea eta bestelako ekintza batzuk egiten deuriez urtien ziher. Informazino gehiago, hamen eta hamen.

    Deustualdean be berbalaguna dago. Barriagoa da, ez horren indartsua, baie urtien ziher be gauza pilo bat eiten deurie. Horrez gain, Berbaizu elkarteak bestelako ekintzak be egiten dauz. Informazino gehiago, hamen.

    Alde Zaharrean be Lizardi Mintza taldea dau. Honek kultur ekitaldiak antolatzeaz aparte, hainbat eta hainbat urteera egiten dauz: mendire, eskiatzera, bizikletan ibiltera, … Informazino gehiago, hamen.

    Eta beste hainbeste: Kafe Antzokian, auzoetan, …

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA