30+10 mintegia
Elgoibarko IMH-k bigarrenez antolatu du 30+10 mintegia. Enpresen hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, praktika onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi izango dira mintegi horretan. Mintegia urriaren 25ean izango da Elgoibarren, goizeko 9:00etatik aurrera. Mintegiaren egitaraua. Berria erabili.com-en eta IMHren webgunean. Nik ez dut izango hara joateko modurik, baina norbait animatzen bada hitzaldien gaineko komentarioak egitera, ondo etorria izango...
Read MoreKultur erreserbak
Orain dela egun batzuk, Fredi Paiak idatzi zuen artikulu bat Berrian, Kultur erreserbak izenekoa. Artikulu horren gaineko komentarioa egin nahi nuen, baina atzeratu eta atzeratu, eta horri ekiteko beta eta ideiarik ez. Horri buruzko bi erreferentzia topatu ditut hor nonbait. Lehena Jon Goikoetxearen blogean. Kritika gupidagabea egiten die Frediren planteamenduei, egurra eta egurra. Eta bigarrena Iñaki Peñak Berriara bidalitako gutuna. Honekin ados nago, nik esan behar nituenak berak esan...
Read MoreFilologo baten erantzuna
Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire...
Read MoreTop ten (soziolinguistika)
Blogetan-eta zerrendak egitea oso gauza ohikoa da. Nik orain arte ez dut horrelakorik egin, baina Filoblogian ikusi dut filologoek aintzat hartu beharko lituzketen 10 webgunerik garrantzitsuenak. Hortaz, nik ere (euskal) soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda egingo dut, zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Dena den, nik rankin batean jarriko ditut, Ricardok ez bezala. Hor doaz banaka-banaka: Soziolinguistika Klusterraren webgunea:...
Read MoreMade in Galiza
Blog honen aspaldiko laguna da Sechu Sende galiziarra. Asteburu honetan interneten ostera batzuk eman ditut eta bere blogarekin topo egin dut. Made in Galiza du izena eta oso emankorra da, egunean bi post –edo argitaratzen ditu. Umoretsua da bloga eta hizkuntza kontuak aipatzeaz gain, bestelakoak ere aipatzen ditu Sechuk. Ikusi eta berehala, harpidetu naiz bere blogera. Hona zenbait artikulu ekarri nahiko nituzke: – Conflito lingüistico e literatura (1) – Conflito...
Read More
Iruzkin berriak