Euskara mintzagai bilduma
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak jarri du martxan Euskara mintzagai izeneko liburu bilduma. Liburu hauek dibulgaziozkoak izan nahi dute, euskararen inguruko gaietakoak, soziolinguistika barne, jakina. Lehen bi aleak daude eskuragai webgune honetan. Aipatzekoa da HPSkoek ematen duten aukera: liburuak erosi, edo webgunetik jaitsi pdfan edo bertsio elektronikoan. Bejondeiela, ea jakintza partekatzeko bide gehiago irekitzen...
Read MoreBai Euskarari Akordioa: puntu indartsuak eta ahulak (hiznet)
Zein dira Bai Euskarari Akordioaren prozesu honi, bere osotasunean hartuta, ikusi dizkiozun puntu indartsuak edo ahulak; zer azpimarratuko zenuke positibo edo negatiboki. Gutxienez bi mailatan erantzun ezazu galdera: a) gizartean eragiteko eredu bat izan nahi duen aldetik, b) maila metodologikoan. Gehienez bi orrialde guztira. INDARGUNEAK: – Gizarte eragileei inplikazioa eskatzen zaie eta, hortaz, litekeena da gizarte eragile horiek...
Read MoreHizkuntza normalizazioa udaletatik
Azaroko Larrunen udaletako euskara teknikariek egindako 8 iritzi artikulu agertu ziren. Aspaldi irakurri banituen ere, ez dut astirik hartu horiek komentatzeko. Lehenik eta behin, aipatu behar da iritzi aniztasuna bermatuta dagoela. Herrialde guztietako teknikariak, herri erdaldun eta oso euskaldunekoak, hiriburu eta herri txikietakoak, … Txalotzekoa da ahalegina. Artikulu guztiak gomendagarriak badira ere, nik bi nabarmendu nahiko nituzke: “Jokaleku berri baterako proposamenak...
Read MoreIrakurgaiak: Euskara planak: nondik gatoz, non gauden eta nora goaz
Elhuyar aholkularitzak idatzi du liburutxo hau. Oso interesgarria iruditu zait, benetan. Soziolinguistika Klusterrak ere bide bera hartu duela ematen du, bejondeigula. Liburu honetan Elhuyarrek euren euskara planak aztertzen dituzte Elkargiko esperientzia aintzat hartuta. Hortik abiatuta, etorkizuneko erronkak aipatzen dituzte, balizko hobekuntzak eta aurrera begirakoak. Gainera, liburua doan lortzeko aukera badago, Elhuyar aholkularitzan bertan...
Read MoreEskolaren mugak euskararen normalizazioan
Orain dela urte batzuk, askok uste zuten eskolak salbatuko zuela euskara, euskara eskoletan sartuta salbu ikusiko genuela. Denbora aurrera joan ahala, gero eta gutxiago dira hori uste dutenak, gero eta gutxiago hori sinesten dutenak. Izan ere, eskolak muga nabarmenak ditu hizkuntza bat normalizatzeko (edo biziberritzeko edo salbatzeko); eskola barik, ezinezkoa izango da, baina eskolarekin bakarrik ere ezinezkoa da. Hizkuntza bat normalizatzeko aldaketak jendartean gertatu behar dira, jendarteak...
Read MoreLos limites de la escuela en la normalizacion del euskera
Hace algunos años, muchos pensaban que iba a ser la escuela la que salvaría el euskera, que si lográbamos introducir el euskera en las escuelas, conseguiríamos salvarlo. Pero con el paso del tiempo, cada vez son menos los que opinan así, son menos los que se creen eso. De hecho, la escuela tiene importantes limitaciones para conseguir normalizar una lengua (o revivirla o salvarla); sin la escuela, es imposible, pero también lo es sólo mediante la escuela. Para...
Read MoreEuskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (1 eta 2)
Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak <!– –> Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzun nahi zaio abenduaren 14an, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean aurkeztuko diren bi kasuen bidez. Bi hauek Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak bildumaren lehen bi aleak dira, eta bertan euskara beren erakundean laneko tresna bezala erabili ahal izateko egin dituzten urratsak kontatzen dira, modu atsegin eta irakurterraz batean....
Read MoreEskolaren mugak
Euskonews aldizkari elektronikoan artikulu bat argitaratu didate gaurkoan. Datorren astean igoko ditut blogera artikuluok.Eskolaren mugak euskararen normalizazioan.Los límites de la escuela en la normalización del euskera. Beste artikulu batzuk ere badatoz aldizkarian eta interesgarriak izan...
Read MoreEuskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa (i)
Kale neurketaren aurrerapena izan genuen aurreko baten. Oraingoan datuak badaude jadanik eskuragai. Bat aldizkarian argitaratu eta gero, etorriko da analisiak egiteko momentua. Erabilin ikusia.
Read MoreHiznet lanak 07
Aurten ikerketa lan pila bat jarri dute sarean Hiznet-ekoek. Horien artean batzuk oso interesgarriak direla ematen du. Eskerrak datorren astetik aurrera astia izango dudan horiei errepasoa emateko. Hona hemen zerrenda osoa: Arizmendiarrieta Markuerkiaga, Kattalin (2007). Euskalkiak eta gazteak. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Basurto Arkaute, Ruth (2007). Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren azterketa teoriko-metodologikoa. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa...
Read More
Iruzkin berriak