Tabernetako filosofia
Zapatua. Arrastia. Kuadrilakoekin tragoak hartzen. Lagunen arteko solasaldia. Erdaraz. Kuadrilako neska batek mutil laguna topatu du. Haren gainean berbetan ari ginen. Kuadrilako batek kontatu zuen tipoak esan ziola “niri euskaraz mesedez”. Kuadrilakoak ez zion ezer esan. Baina guri bai. Oso artifiziala egin zitzaion kuadrilakoari. Izan ere, berak dio euskaraz egiten diola euskaraz zuzentzen zaionari, baina horri erdaraz egingo ziola momentu horretatik aurrera. Artifiziala zergatik?...
Read MoreEuskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa
Gaurkoan beste ikastaro batekin natorkizue. Gainera, non eta nire herrian egitekoa dena. Ikastaroa Labayru ikastegiak antolatzen du. Euskera teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa: a) Administrazinoa eta euskerea: · Gramatika ohiko akatsak. · Estilo arazoak. · Administrazinoko idatziak. b)...
Read MoreMikel Zalbide, maisu
Mikel Zalbidek orain dela gutxi egin du Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia. Hizkuntza soziologiaren eta soziolinguistikaren inguruan lan aparta egin du Mikelek azken urte hauetan, bereziki Joshua Fishman irakaslearen ikuspuntua gurera ekartzen. Hona hemen hizkuntza soziologiaren inguruan oinarri-oinarrizkoak diren bi testu: – Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer...
Read MoreHizkuntza marketina
Pasa den astean heldu zitzaidan Katalunian antolatzen duten graduondoko baten berri. Hauxe da ikastaroaren izena: Postgrau de màrqueting lingüistic. Hau da, hizkuntza marketinaren inguruko graduondoko ikastaroa. Horrek burura ekarri zidan euskaldunok horretan ere hasi garela mugimendua egiten. Batez ere, Iñigo Fernandez blogaria ibili da horretan. Adibide batzuk hemen: Euskara nola saldu, Euskara nola saldu gazteei eta Zertarako behar du euskarak marketina?. Horrez gain, datorren hilean...
Read MoreIrakurle fidel bati
Badakit egunero-egunero bisita nahikotxo dudala, baina egia esan ez dut ezagutzen zeintzuk irakurtzen duten bloga. Bakan bat ezagutzen dut, baina gutxi egia esan. Ba, mezu hau espreski Deustutik irakurtzen duen horri dedikatua dago. Zure tesiaz egin zenidan berba, egin behar zenuela antropologiazko zerbait. Nik zenbait erreferentzia eman nahi izan nizun, baina momentuan ahaztu eta ez nuen esateko betarik hartu. Erreferentziak emango dizkizut, ezagutuko dituzu, baina badaezpada...
Read MoreEuskararen balio merkatua jardunaldia
UEUk Eibarren antolatu du izen honeko jardunaldia, uztailaren 12 eta 13an. Jarraian datorren informazioa UEUren webgunetik ateratakoa da. Euskalgintzaren unibertsoak EUSKARA hitza letra larriz idatzi ohi du betidanik. Hizkuntza gutxiengotu eta jatorri erabat berezikoa izatearen ondorioz edo, euskal hiztunek ez dute nolanahiko erantzukizuna beren kontzientzien buruhausterako: hizkuntza zahar honen biziraupenaz arduratzea eta bere osasun ona bermatzen ahalegintzea gizarte-baldintza erabat...
Read MoreLinguanet: balorazioa
Linguanet ikastaroa amaitu egin dut eta gai naizela esan didate, hau da, ikastaroa gainditu dudala. Agindu nuen blogean zerbait aipatuko nuela ikastaroari buruz, baina azkenean ikastaroa amaitu eta ezer ez dut aipatu. Ikastaroak bost ikasgai izan ditu: 1. Euskara planen ikuspegi orokorra 2. Diagnostikoa eta diseinua 3. Ezarpena 4. Jarraipena eta ebaluazioa 5. Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan Eta hiru aurrez aurreko saio: 1. Diagnostikoa eta diseinua 2. Ezarpena 3....
Read MoreZenbait ikastaro …
Azken egun hauetan soziolinguistikarekin zelan edo halan erlazionatutako hainbat ikastaroren berri izan dut. Atzo bertan nire ustez osoena den Hiznet ekarri nuen blogera. Gaur beste lau ere ekarriko ditut: – HUHEZIk nazioarteko bi ikastaro egingo ditu datorren ikasturtean ingelesez. Media and minority languages bata, eta Education and minority languages bestea. Informazio gehiago hemen. – Hizkuntza gutxituei eta euskarazko komunikazioari buruzko masterra EHUn. Gaurko Berrian...
Read MoreHiznet graduondokoan izena emateko epea hasi da
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak euskararen normalkuntzan beharrezkoa den ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa lortzeko premiari erantzunez antolatu dute graduondokoa. Horren ondorioz, elkarrekin Hiznet, Hizkuntza Plangintza on line ikastaroaren zazpigarren edizioa burutuko dute. Ikastaroak metodologia malguari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz. Egitarauak Soziolinguistikako arlo desberdinei erantzuten die. Matrikulazio epea 2007ko...
Read MoreMintza eguna
Ez dut Mintza egunari buruzko kronika bat idatziko. Horretarako hainbat aukera daude: Tximintxekoa, Karrajukoa, Mintzakide, Topagunekoa, Zaharberrikoa, Berriakoa … Nik egin nahi dudana da irakurketa soziolinguistikoa. Askotan egiten dugu berba plangintzez, kontu teknikoez-eta. Baina ahazten zaigu plangintza horien atzean pertsonak daudela. Eta pertsona horiek emozioak eta sentimenduak dituztela, baita aurreiritziak eta interes ezberdinak ere. Mintza egunak (eta oro har, berbalagunen...
Read More
Iruzkin berriak