Llengua i us aldizkaria sarean eta doan
Kataluniako gobernuak argitaratzen duen Llengua i us aldizkaria (hizkuntza politikari buruzko aldizkari teknikoa) osorik eta doan jarri dute sarean. Oso interesgarria da aldizkaria eta hainbat artikulu gomendagarri ditu. Horrez gain, hemendik aurrera ez da paperean argitaratuko, sarean barik. Eta bertara harpidetzeko modua ere...
Read MoreSoziolinguistikaz 19
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko prestatu ditu 36. Udako Ikastaroak Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak” landuko. Hitzaldi magistralak eta teorikoak eman ezik, leku berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari, horrela profesionalak antolatutako 3 tailer izango dira....
Read MoreHizkuntza normalizazio teknikarien lan-poltsa
IVAP-HAEEk hizkuntza normalizazioaren teknikarien lan-poltsa ireki du, gaurtik ostiralera bitartean. Gaitegia begiratu dut eta harrituta geratu naiz. Gai guztiak oso teknikoak dira, administrazioari oso emanak. Denak dekretuak eta legeak, ia denak hobe esanda. Azken gaiak deskolokatu egin nau zeharo, baina tira. Emakumeekiko berdintasun plana ez al dago soberan lan-poltsa horretan? 15. gaia ere absurdo samarra da. Eta 3. eta 5. ere ondo badaude ere, ez al da arraroa soziolinguistikari...
Read MoreArkatzak zorroztu
UEUk jadanik publiko egin ditu udako ikastaroak zeintzuk izango diren. Soziolinguistika sailekoa uztailaren 15 eta 16an izango da, Baionan (azken urteotako joera apurtuz, normalean Iruñean izan dira). Gaia: Euskararen legeak: herrialdeen arteko ezberdintasunak, emaitzak eta erronkak. Soziolinguistikarekin harremana duen beste ikastaro bat ere izango da, Iruñean, uztailaren 24 eta 25ean. Gaia: Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai. Informazio gehiago izaterakoan, ekarriko dut hona....
Read MoreSeme-alaben hizkuntza ohituretan eragin
Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarrak egiten duten berbaldi baten kronika (sustatun ikusia).Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen
Read MoreOstera hastera
Bloga sortu zenean soziolinguistikaren inguruko oinarrizko kontzeptuak argitzen saiatu nintzen. Hilak pasatu ahala, bestelakoei garrantzia eman diet eta oinarrizko kontzeptuena bazter batean utzi dut. Ba, ostera ere horrelakoak aipatuko ditut gaurkoan. Orain gutxi Kataluniako entziklopediak bere edukiak zabaldu ditu eta interneten jarri denon eskura. Filoblogian blogean linguistikari eta euskarari buruzko artikuluak aipatu ziren. Ideien lapurretan, guk ere soziolinguistikari dagozkion...
Read More
Iruzkin berriak