Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz 20. zenbakia
Mai24 0

Soziolinguistikaz 20. zenbakia

Atalak: Sailkatu gabea

20. zenbakia / 2008ko maiatza

Agenda

:

Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko
prestatu ditu 36. Udak

Ikastaroak

Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.

Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen

erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera

bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku

berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalak antolatutako 3 tailer

izango direlarik.

Ikastaroa Baionan burutuko da uztailaren 15ean 16an.

Informazio gehiago:

http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public

Asmoz Fundazioaren 2008-2009ko graduondoko tituluen
eskaintza

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, sare bidezko
irakaskuntzan aitzindari den

erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen
zabala eskaini du.

Horietako bat, 
“HIZNET Hizkuntza Plangintza” da, euskararen normalkuntzan
ezagutza

kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskaintzeko.
2008ko azaroaren 3tik 2009ko uztailaren

30era bitartean egingo da. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

Hasiera

Ehun ikastaro baino gehiago eskainiko
dituzte EHUren Udako

Ikastaroetan

Ekainaren 24an jarriko dira abian Euskal Herriko
Unibertsitatearen (EHU)

Udako Ikastaroak

.

Ehundik gora ikastaro eskainiko dituzte, horietatik 33
irakaskuntzako profesionalei zuzenduak.

Horien artean badira euskara aztergai dituztenak
ere:  hizkuntza-irakasleei buruzko
ikastaroa

HABEko kide Joanba Bergara Paskalek zuzendua,
ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean.,

edo Gidor Bilbao Telletxea eta Xabier Etxaniz Erle
irakasleek, euskal idazle zaharrak aztertuko

dituztena (“Euskal idazle zaharrak institutuan
ate joka I”) ekainaren 25etik 27ra.

Ikastaro gehienak Donostiako Miramar jauregian egingo
dira eta antolatzaileek 6.000 ikasle

biltzea espero dute. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm

Hizkuntzak eta Imigrazioa II. Kongresua

IKUSPEGIk- Immigrazioaren Euskal Behatokiak eta UNESCO
Etxeak datorren maiatzaren

23an, Bilboko

Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Imigrazioa II.
Kongresua ospatuko dute.

 

Bertan, bi erakundeek buruturiko ikerketaren emaitza
eskainiko da, Euskal Herrian

immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei
buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi

duenez, gure herrian, gutxienik, 100 hizkuntza hitz
egiten dira.

Informazio gehiago:

http://www.amarauna-languages.com/orokorra/hi.php?azpiatala=3&hizk=eu

Euskal Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik

Hitzaldi hirukoitza maiatzaren 15ean Iruñean: Euskal
Herria nafar euskaltzaleen ikuspegitik.

Tres Reyes hotelean, 19.30etan. Hizlariak Santi Leone,
Aingeru Epaltza eta Xabier Zabalza

izan ziren. Antolatzaileak berriz, Sabino Arana
Fundazioa, Tuterako Nafarren Etxea eta

Udalbide. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1210831471?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza gutxituen literaturei buruzko
topaketa

Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta
literatur aditu bilduko dira Renoko

Unibertsitatean egingo den topaketan.

Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko
Euskal Ikasketen Zentroa)

antolatuta, “

” topaketa

Writers in between Languages: Minority Languages in
the Global Scene

egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko
Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza

gutxituen literaturei buruz eta hizkuntza horiek mundu
globalizatuan betetzen duten

lekuari buruz hitz egingo dute AEBtako
unibertsitateetako eta Euskal Herriko zenbait

idazlek eta literatur adituk.
(www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_49_reno_08_05/eu_reno/albis7_49_reno_08_05.html

Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Oka-Iruñan
maiatzean

Euskararen Jatorriak gure hizkuntzaren jatorriaz 3.
Biltzarra antolatu du Oka-Iruñean. Udalerri

honetan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria
argitzen laguntza handia eskainiko

dutelakoan gaude. (www.sustatu.com)

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1207727186?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Atzorik etzira” jardunaldiak antolatu
ditu Mendebalde Kultura Alkarteak

Mendebalde Kultura Alkarteak

antolatu 
zituen,

“Atzorik etzira XII. Jardunaldiak”

maiatzaren 9 eta 10erako. Mendebaldeko hizkera aztertu
eta egokituz, euskara bera

indartzea da Mendebalde Kultura Alkartearen helburua
eta horretarako, besteak beste,

jardunaldiok antolatzen zituen. Aurten tradizioaren
inguruan jardun dute eta

Tradizioaren garapena, Tradizioa hezkuntzan eta Tradizioa
teknologia berrietan izan

dira mintzagai nagusiak.

Aurtengo jardunaldian Karmele Rotaetxe soziolinguista
omendu dute.

(www.euskara.euskadi.net)

 

Informazio gehiago

:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis7_47_atzorik_08_05/eu_atzorik/albis7_47_atzorik_08_05.ht

ml

Iparraldeko euskara eta euskalkien egoerari buruzko
jardunaldia

Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak
antolatuta “Euskara eta euskalkien egoera

Iparraldean gaur” jardunaldia egin zen apirilaren
17an Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.

Besteak beste, Iparraldean euskarak duen presentzia
eta erabilera, euskalkiek azken ehun

urteotan izan duten bilakaera eta euskara batuak izan
duen eragina aztertu ziren jardunaldian.

Horrez gain, irakaskuntzak, komunikabideek eta beste
zenbait eragilek egungo euskalkietan

izan duten eragina mintzagai izan zen.
(www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_26_jardunaldi_08_04/eu_jardunal/albis6_26_jardunaldi_0

8_04.html

Ekimenak

eta kanpainak:

Kontseiluak ikasle euskaldun eleanitzak izateko
proposamena egin du

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak

Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn

txostenari egin dion ekarpena aurkezteko jardunaldiak
burutu ditu Deustuko unibertsitatean,

“Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen. Urrats bat
aurrera” izenburupean. Adituez gain,

hezkuntza-komunitateko eragile garrantzitsuek parte
hartu dute bertan, proposamenari beren

babes eta atxikimendua adieraziz. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210587001

Elebidek kanpaina berria aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza eskubideak bermatzeko
zerbitzuak,

Elebide

k, 2007an 207 kexa

bildu zituen hizkuntz eskubideen urraketen inguruan.
Bestalde, atzo

Gizarte elebiduna lortzeko

egiten dugu lan

lelopean kanpaina berria aurkeztu zuen, eta Patxi
Baztarrika Hizkuntza

Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, herritarrei
jakinarazi nahi diete “badutela nora jo

euren hizkuntz eskubideak zapalduak dituztenean”.
Elebideren helburua, herritarren kontsultak,

kexak eta iradokizunak jasotzea eta haiei babesa
ematea dela ere nabarmendu zuen

Baztarrikak. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31290

Euskara 21

ekimena jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku

Batzordeak hizkuntza politikari buruzko eztabaida eta
hausnarketa jarri ditu abian. Eztabaida

herritar guztiengana zabaltzea da helburua eta
horretarako

Euskara 21

ekimena sortu dute.

“XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren
oinarriak” batzorde-atalaren bidez bideratuko da

ekimen hori. Bertan, orain arte hizkuntza-politikaren
alorrean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban

egindako bidea aztertu nahiz ondorengo urteetan eman
beharreko pausoak zehaztu eta

euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko
eta sozial berri bat lortzeko

ahaleginak indartu nahi dira.
(www.euskara.euskadi.net)

 

Informazio gehiago:

www.euskadi.net/euskara21

Euskarari zor zaiona’ kanpaina jarri du
abian Oinarriak-ek

Oinarriak elkargune euskaltzaleak

Euskarari zor zaiona

kanpaina jarri du abian zortzigarrenez.

Errenta aitorpena egitean herritarrek euskararen
aldeko diru-ekarpena egitea du helburu

egitasmoak. Beharrezko argibide guztiak
www.euskararizorzaiona.info webgunean kontsulta

ditzakezue. (www.argia.com)

Informazio gehiago:

www.euskararizorzaiona.info

Ikerketak eta azterketa lanak

:

Hausnartu: euskal soziolinguistika
sarietarako deialdia

Hausnartu

deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal

soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango

ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.

Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan

hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko

garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera

aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf

Ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak urte amaieran
aurkeztuko dituela

iragarri du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak iragarri duenez,
urte amaieran aurkeztuko ditu

euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoaren
emaitzak. Ikerketa hori hizkuntz politikan

aldaketak eragiteko baliagarria izan daiteke, eremu
euskaldun eta mistoko errotulazioa bi

hizkuntzatan idaztetik harago. Euskararen Nafar
Institutuak (Enai) ere parte hartuko du

ikerketan. Irailerako edo urrirako euskararen plan
estrategikoa prest izango dutela adierazi zuen

Xabier Azanza institutuko zuzendari kudeatzaileak.
Bestalde, institutuak aurrerantzean

Euskarabidea izena izango duela jakinarazi zuen, Enai
izeneko enpresa bat badagoelako.

(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31487

Hizkuntza Adierazleen Sistema:

Hizkuntza katalanaren atarian Hizkuntza Adierazleen
Sistemaren lehen datuak kontsulta

daitezke; datuok estatistika ofizialekoak dira,
Kataluniako 2006-2009 Estatistika Planean

jasotakoak. Zazpi eremuri dagozkion hizkuntza datuen
bilduma da eskaintzen dena: biztanleria,

administrazio publikoa, hezkuntza sistema,
komunikabideak eta kultur industriak, arlo

sozioekonomikoa, elkarteen arloa eta osasun arloko
erakundeak. Datu-bilduma honen helburua

da eskura izatea hizkuntza katalanaren ezagutzari eta
erabilerari buruzko datuak, gaur

egungoak eta beren bilakaera denboran zehar, jarraipen
bat egin ahal izateko.

(www.gencat.cat)

 

Informazio gehiago:

http://www.gencat.cat/llengua/dades

Euskal Herri osoko ahozko hizkera
aztertzen ari dira

Euskal Herriko Ahotsak ekimeneko kideek 2012rako
helburuak betetzea aurreikusten dutela

azaldu dute. 1999an eman zion hasiera proiektuari Deba
Ibarreko Badihardugu euskara

elkarteak, eskualdeko herrietako ahozko ondarea
jasotzeko eta sailkatzeko. 2004an, Euskal

Herriko proiektua izatera pasa zen, eta ondorioz
Euskal Herri osoko ahozko ondarea biltzen

hasi ziren Gaur egun Euskal Herriko Ahotsak ekimenaren
baitan 62 herritako adinekoen

lekukotasunak bildu dituzte, guztiak Gipuzkoakoak.
Bestalde, orain arteko emaitzak

www.ahotsak.com webgunean sareratu dituzte.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

www.ahotsak.com

Soziolinguistika Klusterra

:

· BAT soziolinguistika aldizkaria:

Hurrengo zenbakia (67):

Erramun Baxoki omenaldia

Azken zenbakia (66):

Teknologi berriak eta euskara

1.

Teknologi berriak eta euskara: Egoeraren azterketa

–

Euskara XXI. Mendeko informazio eta komunikazio
teknologietan

Andoni Sagarna

–

Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak (IKTak)

Araceli Diaz de Lezana

-Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen
erabilera errazteko eta sutatzeko aplikazioak

Iñaki Alegria, Xabier Artola, Arantza Diaz de Ilarraza
eta Kepa Sarasola

2. Ikerketa lerroak:

-Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoa Euskararen
Irakaskuntzan

Itziar Aldabe, Bertol Arrieta, Arantza Diaz de
Ilarraza, Montse Maritxalar, Ianire Niebla,

maite Oronoz eta Larraitz Uria

-Begiratu bat corpus-baliabideei

Nerea Areta, Antton Gurrutxaga, Igor Leturia

– Hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnak

Elena García Berasategi

– Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak

Iñaki Alegria, Arantza Diaz de Ilazrraza, Gorka
Labaka, Mikel Lersundi, Kepa Sarasola

– Euskara eta hizketa-teknologiak

Igor Odriozola, Inma Hernaez, Eva Navas

 

3.  Aplikazioak
eta azterketa teorikoak:

-Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak

Maite Goñi

–

IKASYS, norbere trebakuntza sistematikoaren bidez
egiten den ikasketa

Maite Gomez Lete

–

Teknologia idazlearen lagun

Fernando Morillo

–

Katalanaren itzulpen automatikoa

Mikel L Forcada

GUREAN:

–

HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika sarietarako
deaildia

Soziolinguistika klusterra

* Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/

* Harremanetarako

:

kluster@soziolinguistika.org

Hausnartu: euskal soziolinguistika sarietarako
deialdia

Hausnartu

deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika
Klusterrak. Sari horien helburua euskal

soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da.

5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.

Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan
garapen teorikoak lantzen dituzten lan

hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan
hartuko dira euskararen gaineko berariazko

garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako
gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera

aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago:

http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf

Soziolinguistika Klusterrak UEUko Udako Ikastaroetan
ikastaro bat

emango du

Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako
Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du.

Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen

erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian
dauden legeak landuko dira, erabilera

bultzatzeko dauden aukerak aztertzeko. Hitzaldi
magistralak eta teorikoak emateaz gain, leku

berezi bat eskainiko zaio ikasle parte hartzaileari,
horrela profesionalek antolatutako 3 tailer

izango direlarik.

Ikastaroa Baionan izango da uztailaren 15 eta 16an.

Informazio gehiago:

http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public

 

Argitalpenak

:

Hizkuntzei familiaren baitan eman
beharreko tratamenduari buruzko

gidaliburua argitaratu dute

haur jaioberriak dituzten familiei zuzendutako
gidaliburua

Duzun onena / Lo mejor de tí,

argitaratu dute Nafarroako udaletako Euskara
Zerbitzuek Euskararen Nafar Institutuaren

laguntzarekin. Bertan, hizkuntza-garapenerako aholkuak
eta hizkuntzei familian eman

beharreko tratamenduaz hainbat gomendio ematen dira.
Seme-alabak ahalik eta hiztunik

hoberenak eta osatuenak izaten laguntzea da ekimen
horren helburua. Gidaliburuak

hainbat atal ditu. Lehenengoan, gurasoei esaten zaie
zeinen garrantzitsua den familia

hizkuntzak ikasteko. Bigarren atalean, euskara
ikasteko baldintza egokienak azaltzen

dira. Beste atal batean, jolas erraz batzuk
proposatzen dira, euskara aise erabiltzeko.

Bukatzeko, ikus-entzunezkoen gida dago gaian sakondu
nahi dutenentzat. Nafarroako

udaletako Euskara Zerbitzuek urteak daramatzate
horrelako ekimenak bultzatzen.

Argitaratu berri den gidaliburua opari batekin
bidaliko diete haur jaioberriak dituzten

familiei. (www.euskara.euskadi.net)

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-

bpeduki/eu/contenidos/noticia/albis6_38_duzunonena_08_04/eu_duzunone/albis6_38_d

uzunonena_08_04.html

Bestelakoak:

Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako dekretua
aurkeztu dute

Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin
baliokidetuko dituen eta Eusko Jaurlaritzak

onartu berri duen Dekretua aurkeztu zuten (2008-4-9)
Bilbon. HAEE-IVAP-ek, HABEk,

Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako
agiriak Hizkuntzen Europako Marko

Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen
ditu dekretu horrek, bakoitzaren

baliokidetzak ezarriz. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1207744634

45 erakundek eskatu dute Bikain Ebaluazioa
egitea 2008an

Euskararen presentzia erabilera eta kudeaketa
ebaluatzeko

Bikain

ekimenak lehen ezarpen-

urtea duen honetan, 45 izan dira ebaluatuak izateko
eskaria luzatu duten enpresak nahiz

erakundeak. (www.erabili.com)

Informazio Gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1210240937

 

Milaka euskaltzale bildu ziren Herri Urrats festaren
25. edizioan

Milaka lagun bildu zen Senperen, Herri Urrats festaren
25. edizioan. Hara gerturatutako

agintarien artean, Philippe Carriere Paueko Akademia
Ikuskaria zegoen. Lehenegoz joan da

Senperera, eta historikotzat jo dute askok, baina
Seaskarekin oraindik lortu ez duten

akordioaren harira, aurrekontua “mugatua”
dela adierazi zuen. Ateak zabalik laga zituen ordea,

eta Seaskako ordezkariak berriro bilduko dira bihar
Max Brisson Euskararen Erakunde

Publikoaren lehendakari eta Paueko kontseilari
nagusiarekin. (www.argia.com)

Informazio Gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31440

Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz
eman du Frantziako

Kultura Ministroak

Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei
buruzko eztabaida egin zen. Frantsesaz

gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan
interes handia piztu zuen eztabaidak,

baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak
kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577

diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan
izan. Lehen aldiz, hizkuntza gutxituei buruzko

legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel
Frantziako Kultura ministroak. Dena den,

legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da.
Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren

2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du
hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek

ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31409

“Euskararen gidabaimena” jokoa
sekulako parte-hartzearekin abiatu da

Enkarterrin

Enkarterriko Berbalagun proiektuak antolatu duen
“Euskararen gidabaimena” jokoa martxan

dago. 2008ko martxoaren 3an hasi zen eta ekainaren 6ra
arte iraungo du. Arrakasta

handiarekin hasi da gainera, 204 lagun ari baitira
jokoan parte hartzen hasiera-hasieratik.

(www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1205491793

HABE eta EHUren liburutegi-zerbitzuak,
uztartuta

HABEren liburutegiaren funts eta baliabideak UPV/EHUko
ikasle, irakasle eta ikertzaileen

eskura izango dira aurrerantzean, Helduen Alfabetatze
eta Berreuskalduntzerako Erakundeak

eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu berri duten
hitzarmenaren ondorioz. Eleaniztasuna

ardatz, 35.000 liburu ditu HABEren liburutegiak eta
hizkuntza asko ikasteko eta irakasteko

materialak biltzen ditu. (www.erabili.com)

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1208255150

Eremu erdaldunetik mistora pasako dira lau udalerri

Iruñerriko (Nafarroa) Aranguren, Galar, Beriain eta
Noain Elortzibar herriak eremu erdaldunetik

mistora pasako dira. Nafarroako Foru Erregimeneko
Batzordeak 1986az geroztik ukitu ere egin

ez den Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu
zuen atzo, eta horren ondorioz

zabalduko du Nafarroako Gobernuak eremu mistoa.
(www.argia.com)

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea.php?id=31315

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA