Joxe Manuel Odriozola
Ez dakit nik
Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta
horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat
duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan
liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola.
Argitaratu dituen
liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez
nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz
konturatuko zen lasai asko), eta bere artikulu eta liburuak ez ditut iruzkindu.
Orain gutxi amaitu dut bere azken liburua (Abertzaleak eta
euskara, Elkar 2008). Ez dut ezer aipatu gura bere tesiez, ez alde ez kontra.
Liburua oso argia da, eta berak ere ideiak oso garbi ditu, nik ez bezala.
Zorrik ez dut berarekin, inondik inora, baina aipamen bat merezi
duelakoan nago. Batez ere, bere bi liburu, ezinbestekoak euskalgintza zer izan
den eta zer den ulertzeko: Gerraureko
gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (UEU, 1992; liburua osorik dago
loturan) eta Euskalgintzaren
lekukoak (Elkar, 2004).
Azkena atzo, Berriaren iritzi sailean ateratako gutuna: Euskal Estatua. Txepetx ta ETA parean jarrita, interesgarria.
“Euskalduntasunak ez dauka oraindik bere formulazio politikorik eta gaurko abertzaletasunaren aldaera guztiak iruzurrak dira nazio euskaldunaren ikuspegitik begiratuta”
Eskerrik asko, Iker. Ez nuen atzo ikusi. Kasualitateak esistitzen al dira?