Quebec eredu???
Hilabete honetako Larrunek Patxi Juaristiren artikulua dakar, soziolinguistikari buruz. Eta bertan dio Euskal Herriak Quebec hartu behar duela eredu, soziolinguistikoki beti ere. Bi herrien egoeren arteko parekotasunak aipatzen ditu Patxik, baina nik ez daukat gauzak horren argi. Eredu bakar bati begiratu behar al diogu? Ez al da logikoago eredu askotatik edatea eta leku bakoitzetik gurera ekarri ahal dena ekartzea? Eta ereduaz ari garela, Quebec al da eredu? Hango hizkuntza minorizatua...
Read MoreKilometro 0
Kilometro 0, baina ez gabiltza autoez hemen, ez horixe. Orain dela bi aste, Soziolinguistika Klusterrekoek etxera bidali zidaten opari gisa (Bat aldizkariko harpideduna izateagatik, ez pentsa) 2007. urtean Unesco etxeak egindako jardunaldi batzuen inguruan egindako liburua (Jardunaldiak hauek ziren: “Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak”). Ponentzia horien artean Dabid Anautena zetorren. Eta ponentzia horretan esaldi bat, esaldi indartsu eta egiazko bat:...
Read MoreEuskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldiaren kronika eta ponentziak
Euskaltzaindiak pasa den astean egin zuen hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia eta aste honetarako dagoeneko ponentzia guztiak sarean daude ikusgai. Ponentzia guztiak.
Read MoreIrakurgaiak: Euskaldungoa erroizturik, Txema Larrea
Liburu zaharra da hau (1994koa), baina oso interesgarria. Irakurri barik nuen eta hainbat lekutan bere erreferentzia ikusi ondoren, irakurtzea erabaki nuen: liburutegira jo eta hartu. Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, … Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen...
Read MoreEralan kronika
Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate Eralan jardunaldiaren kronika blogean argitaratzeko eta, zelan ez, ni esku zabalik. Lan munduan nola eragin erabileran? Galdera honi erantzun nahi izan zaio azaroaren 13an Zamudioko Parke Teknologikoan antolatu den topaketan. Soziolinguistika Klusterrak koordinatutako EraLan ikerketa-proiektua horri erantzuteko metodologia garatu eta aplikatzen aritu da 2 urtetan zehar eta topaketa honen bidez eman nahi izan ditu ezagutzera bertan garatutako puntu...
Read MoreEralan: elkarrizketa Inazio Markorekin
Gaurko Berrian elkarrizketa egin diote Inazio Markori Eralan dela-eta. Hona ekarri dut: Inazio Marko – Eralan proiektuaren zuzendaria Eralan aurkeztu dute, enpresetan euskara sustatzeko proiektua. Zuzendariak ezinbesteko jo du langileen parte-hartzea. «Euskara egoera berrietara ari da egokitzen, baina gehiago behar da» Garikoitz Goikoetxea Zamudio Eralan, 2005ean hasitako proiektua, atzo aurkeztu zuen Inazio Marko zuzendariak, Zamudioko teknologia parkean (Bizkaia). Enpresetan...
Read MoreEuskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldia
Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, “Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak” gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira. Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia...
Read MoreIrakurgaiak: Euskararen osasuna 25 urteko balorazioa
Argia aldizkariak argitaratzen duen Larrun aldizkariaren 125. zenbakiak balorazioa egin nahi du, 25 urteren balorazioa. Horretarako, eztabaida bat egin dute Patxi Baztarrika, Xabier Mendiguren, Pablo Suberbiola eta Carlos Vilches-ekin. Eztabaidak, hala ere, berritasun gutxi ekarri du. Izan ere, eztabaida baino Baztarrika eta Mendigurenen arteko monologoa (bilogoa onartzen al da?) izan da. Berritasuna ekarri ahal zutenak, isilik egon dira, oso isilik. Horren ostean zenbait iritzi artikulu datoz:...
Read MoreTrukean ikasi
Garabide elkarteak antolatuta, azken aste hauetan Ameriketako hainbat indigena ibili dira Euskal Herrian zehar truke programa batean. Euskalgintza ezagutarazi eta euren errealitatea ezagutzeko aukera eman dute bisita hauek. Bisita hauen nondik-norakoak hainbat lekutan topa daitezke: – Berria telebistan elkarrizketa. – Argiako webgunean diaporama. – Info7 irratian elkarrizketa. Ariketa interesgarria da euskaldunontzat Garabidek garatzen duena. Indigenentzat ere bai, baina...
Read MoreFamilia transmisioa lantzeko ataza bat
AEKk familia transmisioa lantzeko ataza bat egin du (uste dut aspaldikoa dela, baina tira, gaur deskubritu dut). Hona hemen: Familian euskaraz1B Get your own at Scribd or explore others: Science Religion arte familia ...
Read More
Iruzkin berriak