Atrévete a-usar-tu euskara
Euskara21ekoek eslogan lehiaketa egin dute, 21. mendeko hizkuntza politikari egokituko zaion eslogana ari dira bilatzen. Eta 300dik gora aurkeztu dira, eta, hara, denon eskura jarri dituzte (artikulu honen izenburua daramana barne). Asko daude, eta askotarikoak. 300. Honekin ere tesi mardulak egin litezke, tesi sakonak. Dozena bat ekarri dut hona, denetarik apur bat. “Euskara bizi berriz, bizikide egarriz / El euskara revive siempre que convive” “Euskara, amaigabeko gozamena...
Read MoreEuskara amablea (II)
Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak. Euskara txit amablean Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen...
Read MoreEuskara amablea
Azken egun hauetan Bilboko kaleak El euskera amable izeneko kartelez josita ikusi ditut. Orain arte gutxik komentatu dute kartelek atzean daramaten karga. Izan ere, euskara amablea (maitakorra?) izango da hemendik aurrera, antza. Eta orain arte nire mingainean zegoena zer zen ba, euskara ez amablea? Ez zuten esaten ba euskarak ez zuela irainik ala? Txantxak alde batera utzita, kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara...
Read MoreXamarrekin berbetan
Euskal kultura tradizionala izeneko ikastaroa egiten ari dira Elgoibarren, Xamarrek emana (eta saio bakoitzaren laburpena igotzen dute, oso interesgarriak denak). Eta, horren barruan, Xamarrekin berarekin elkarrizketa bat egiten dute Elgoibarko Izarrako kideek. Eta lapurretan esaldi batzuk: “Baina euskararen eguna, adibidez, Orion antolatzen bada, kezkatzeko modukoa da. Orion euskara ez al da eguneroko kontua? Horrek kezkatzen nau. Madrilen, nik dakidala, ez da espainolaren egunik...
Read MoreHiznet: 2008ko ikerketa lanak sarean
Hiznet-eko webgunean 2008ko zenbait ikerketa lan igo dituzte dagoeneko. Begirada bat egin beharko zaie denei ea zer dakarten …. Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar Batasunean. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Aranguren Juaristi, Nerea (2008) . Ahozko erabileraren garrantzia hizkuntzaren normalizazioan. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Arauzo Uriarte, Amaia (2008) . Hizkuntzen portfolio...
Read MoreHizkuntza gutxituak gaur. Erronkak eta aukerak. Jardunaldia
Arrasateko AED euskara elkarteak jardunaldiak antolatu ditu bere 25. urtemugaren karietara. Bide batez, zorionak AEDkoei emaniko sariagatik. Abenduaren 19an GARAIA Berrikuntza gunean EGITARAUA: Goizeko 9etan harrera. Ondoren: – Carme Junyent Kataluniako “Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades”ko Lehendakaria “La nova diversitat, una oportunitat per les llengües...
Read MoreHausnartu sariak banatuta
Hausnartu, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren...
Read More
Iruzkin berriak