Gaur Mezularian
Gaur lanetik etxera nentorrela entzun dut Maite Artolak Patxi Baztarrikari egin dion elkarrizketa, amaitu duten Euskara 21 prozesuari buruz.
Kazetariak nabarmendu du prozesu horrek eman dituen 14 puntuetako bat. Holan dio gutxi gorabehera: lortu behar da eskolan euskaldundu diren horiek etxean euskara ere transmititzea. Horren inguruan ibili dira berbetan biak.
Gero nabarmendu du beste puntu bat: euskararen prestigioa goratzearena. Eta hor galdera bat bota du Maite Artolak: eta hori zelan egiten da?
Niri harrigarria egin zait puntu horretan galdera hori botatzea eta ez aurrekoan. Niri askoz zailagoa egiten zait lortzea eskolan nola edo hala euskaldundu diren horiek euskara transmititzea etxean euskararen prestigioa goratzea baino. Lehenengoa esparru intimoa da, norberarena, hor sustatze lana egin daiteke baina askoz gehiago ez. Edo gurasoek joera hori hartzen dute edo ez dago zeregiterik. Bestea, berriz, askoz egingarriagoa iruditzen zait, behintzat administrazioaren ikuspegitik eta hizkuntza politikaren ikuspegitik.
Bai, hala da. Beharbada joera dago pentsatzeko gauza horiek guztiak automatikoak direla. Hobeto esanda, “prestigiatze” kanpaina baten ostean berez etorriko direla. Eta, zuk diozun modura, hortxe daude buruko min handienak.
Elkarrizketa Eitb.com-en dago entzungai: http://www.eitb.com/audioak/osoa/75683/patxi-baztarrika-euskara-21-ekimenak-kaleratutako-azken-txostenari-buruz/
Eskerrik asko Benito, eskertzen dira irakurle finak ……
Aipatzen dituzten 14 ildoak.
Txosten osoa.
Desde Galiza, meu amigo, aqui vai um dos Prémios Dardos, umha ponte entre as nossas línguas!
Saúdos!
«Com o Prémio Dardos reconhecem-se os valores que cada blogger, emprega
ao transmitir os mesmos por culturais, éticos, literários, pessoais,
etc., que, em suma, demonstram sua criatividade através do pensamento
vivo que está e permanece intacto entre suas letras, entre suas
palavras. Esses selos foram criados com a intenção de promover a
confraternização entre os bloggers, uma forma de demonstrar carinho e
reconhecimento por um trabalho que agregue valor à Web.
Este Prémio obedece a algumas regras:
1) Exibir a imagem do selo;
2) Linkar o blog pelo qual se recebeu a indicação;
3) Escolher outros blogs a quem entregar o Prémio Dardos.»