Garatzeko bidean
Aurreko batean aipatu egin nuen Garabide ere. Oraingoan ere horrekin gatoz. Alde batetik, webgunea badute. Eta, beste alde batetik, berritasun bat dakartelako. Euskalgintza modernoaren esperientziak batu nahi dituztelako. Eta lehen DVDa 2009an egingo dutelako.
Read MoreModernoak ote gara?
Gaurkoan bi artikuluetatik hartutako zenbait esaldi. Modernoak ote gara? Euskara memento, Fermin Etxegoien. Izan ere laurogeiko hamarkadan ez zen punk eredu linguistikorik sortu. Euskara batuari esker, ordea, hizkuntza estandarizazioa hasi zen gauzatzen, eta ez da gutxi. Garai hartan kimera bat izango baitzen eredu informal arrakastatsuak ugaltzea pretenditzea. Geroztik ikusi dugunez, zinez ari zaigu kostatzen euskal eredu informalak gainerako sorkuntza arlo batzuetan ere –dela fikziozko...
Read MoreEsku era: bideo bi
Topaguneak antolatu zituen urtarrilean Esku era jardunaldiak. Hango eduki guztiak eskegi dituzte bideo formatuan. Hitzaldietatik neuk bi nabarmenduko nituzke, euren eduki soziolinguistikoengatik: – Andoni Eizagirre: Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan. – Julen Arexolaleiba: Egin eta eragin (subordinazioaren kontra, euskara...
Read MoreAlcoi-ko soziolinguistika ikastaroa 09
Klasiko batekin gatoz gaur: Alcoiko soziolinguistika ikastaroa. Informazio guztia katalanez dator, baina Hego Euskal Herrikook ez dugu arazorik izan behar ulertzeko, ezta? -Dissabte, 4 d’abril de 2009 -Universitat Politècnica de València. Campus d’Alcoi La transmissió intergeneracional del valencià La integració lingüística de la immigració OBJECTIU Analitzar dos aspectes clau de la llengua: la transmissió intergeneracional del valencià i la integració lingüística de...
Read MoreNola sustatu euskara udalerriko enpresetan?
Lasarteko faktoria ez da gelditzen. Aurrekoan Julen Arexolaleibak aipatzen zuen artikulu batean, eta ni berarekin ados. Eta orain beste produktu bat plazaratu dute: Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan? Lasarte-Oriako esperientzia. Enpresa ertain eta txikiei begirako esperientziak aipatzen ditu liburuak. Tentuz eta arretaz irakurri...
Read MoreMari Jose Azurmendirenak
Aurrekoan Mari Jose Azurmendiri elkarrizketa egin zioten Argian . Banuen gogoa hona igotzeko hango zenbait pasarte, baina oso lanpetua ibili naiz eta blogari ezin izan diot eman behar zuen denbora. Baina inoiz ez da berandu, ezta? Hona hemen pasarte batzuk: Horregatik da aski hamar laguneko talde batean erdaldun bakarra egotea erdaraz aritzeko? Hori oso gogorra da. Nola egin horri aurre? Psikolinguistikoki, gure ikerketa enpiriko gehienetan euskaraz jarduteko hautua egiteko, ezagutza maila...
Read MoreLan eta lan, edo eralan
Garaigoikoa blog honetaz gain, Lantalan bloga ere kudeatzen dut beste lankide batekin batera (oso gutxitan idazten ditut hango edukiak, baina bestelako lanak bai egiten ditut). Eta konturatu naiz orain arte ez diodala aipamenik egin, merezi duen bloga den arren. Gainera, azken artikulua Eralan-i buruz igo nuen eta gaurko Lantalan-eko artikulua ere kasualitatez horri buruzkoa izan da. Hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira blog horretan, baina nik batez ere azken aldiko bi nabarmendu gura...
Read MoreEralan
Eralan da Soziolinguistika Klusterrak kudeatzen duen proiektu bat. Proiektu honek, bere izenak adierazten duen moduan, erabilera eta lan mundua lotu nahi ditu. Klusterraren webgunean bertan Eralanek bere gune propioa du. Gune horretan hainbat dokumentu eta bideo interesgarri agertzen dira. Adibidez, Eralan-eko lehen fasearen amaieran izaniko jardunaldian aurkeztutako ponentzia guztiak agertzen dira, baita lehen fase horren emaitza izan zen proposamen teorikoa . Horrez gain, Eralan-eko...
Read More
Iruzkin berriak